Bosgarren urtez dihardugu bisita gidatu alternatiboekin eta esan dezakegu gero eta jende gehiago hurbiltzen dela Iruña-Veleiako aztarnategi ikusgarria bisitatzera eta haren inguruko polemika ezagutzera. Aurten lau bisita egin ditugu dagoeneko eta 12o lagun pasatu dira bertatik. Jendea oso gustora. Baditugu hitzartuak beste bi edo hiru bisita talde antolatuekin, urriaren 20ko bisitaz gain. 45 laguneko Plentziako taldea izango dugu irailaren 29an.
Gogoratu, hurrengo bisita gidatu “librea” urriaren 20an, aurtengo azkena. Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com
2019-09-15 eta 2019-09-19

BERRIKETAN: Euskarazko komunitate bat baino gehiago. Zatoz!!
*Euskara maila hobetu nahi?*
*Euskaraz bizi nahi?*
*Euskaraz bizitzen lagundu nahi?*
*Hizkuntza ohiturak aldatu nahi?*
Dagoeneko zabaldu dugu Berriketan egitasmoan izena ematea. Urte honetan egitasmotik *TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura* salto egiteko gonbidapena luzatzen diegu euskaltzale guztiei, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.
*TUtik GUra!* Eman erdaratik salto euskarara, euskal komunitatearen parte aktiboa bihurtuz!!
Ba, *eman izena* Berriketan programan:
www.labur/berriketan
Jardun euskara elkartearen bulegoan (Errotalde jauregia z/g)
Ikasturteko lehen saioan
Hik Hasi
Atxondoko parkea
Idoia Larrañaga. Arauak, ekintzarako beharrezkoak

Urtero bezala, aurten ere Jardun Euskara Elkartea Bergarako udalarekin elkarlanean, Lehen hezkuntzako haurrentzat zuzendutako eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emango dira astelehenetik ostiralera.
Haurraren euskara mailaren arabera, ordutegi ezberdinak izango dira eta hauek urrian hasiko dira.
Informazio gehiagorako, Jardun Euskara Elkarteko bulegoan, Errotalde Jauregian (Udal liburutegia) edo 943763661 telefonora deituz.
—————————————————————————————————————————————————
Como en años anteriores, este año también Jardun Euskara Elkartea impartirá clases de refuerzos de euskera de lunes a viernes con la colaboración del ayuntamiento de Bergara.
Empezaremos en octubre y dependiendo del nivel de euskera del niño/a, los horarios serán diferentes. Éstas clases empezarán en Octubre.
Para más infromación, acurdir a la oficina de Jardun, en el Palacio Errotalde (biblioteca municipal) o llamar al teléfono 943763661.


Aurtengo ikasturtera begira, aurrekoetan bezala, haur eta gaztetxoei zuzendutako bertso eskola antolatu dugu. Urritik maiatzera bitartean, asteartetan, izango duzue bertsozale gaztetxoenek zita. Klaseak Udal liburutegiko ganbaran izango dira eta doaineko ikastaroa izango da.
Izen emateak:
jardunkultura@topagunea.eus
Errotalde jauregian z/g
943763661/605712469
Animatu zaitezte!


Datorren hilean, Urriak 10 ean, Xaboi ekologikoak egiteko tailerra antolatu du Jardun euskara elkarteak. Irizar jauregian izango da eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arteko iraupena izango du.
Tailerren prezioa 5€koa izango da Jarduneko bazkideentzat eta berbalagunentzat, gainontzekoek berriz, 7€ ordainduko dute. Tailerra amaitzean bakoitzak xaboi bana etxera eramateko aukera izango du.
Izen emateak:
jardunkultura@topagunea.eus
Errotalde jauregian z/g
943763661/605712469
Gehienez 15 pertsonako taldea osatuko da. Beraz, ez galdu aukera eta, animatu zaitez izen ematera!

HAUS OF BEATS #173 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Telefon Tel Aviv, BUNKR, Ami-Saint, Leigh D Oliver, Anna Cavazos, Saronde, Luke Hess eta ATOM™ & Tobias-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Telefon Tel Aviv – Standing At The Bottom Of The Ocean (Ghostly International) out 27 sep BUNKR […]

CodeSyntax-ek sortutako aplikazioa dugu Egunean Behin. Android eta Iphone erabiltzaileentzat sorturiko tribial estiloko joko bat da. Euskal erreferentziadun iturri ezberdinetatik sortutako 50.000 galdera prestatu dituzte eta egunean 10 galdera argitaratuko dira kirola, geografia, matematika, kultura eta abarren inguruan. Zenbat eta erantzun gehiago asmatu eta zenbat eta azkarrago puntu gehiago lortu ahal izango dira eta domekero ranking-a ikusteko aukera izango da. Irailak 16tik aurrera denboraldi berriari ekingo diote eta zenbait berrikuntza egingo dituztela jakinarazi dute.
Hau horrela, bergarar batzuk “Ariz-Ondo” izeneko talde bat egiteko proposamena egin dute. Jolasean dabiltzan bergarar guztiak elkartzea helburu duena.
-Jokua jeisteko GooglePlay edo AppStoren
-“Ariz-Ondo” taldeko kide izateko: https://eguneanbehin.app.link/rhNDjOp8cY

Egunkari hauen kronikak begi kritikoekin irakurri dituztenak konturatuko ziren etika profesionalaren eta lotsaren muga guztiak gainditu dituztela. Ez dago errugabetasun presuntziorik eta horrelakorik, piezak faltsuak dira eta Eliseo Gil da egilea. Eta ematen diren datu eta interpretazioetan astakeria da nagusi. Correo-k, adibidez (Ik. goiko lotura): “Algunos fragmentos contenían inscripciones en euskera dando a entender que el idioma se había originado en Álava”. El País: “Eliseo Gil y su equipo consiguieron subvenciones millonarias tras la manipulación de 476 restos para hacer creer que eran un hallazgo de “trascendencia mundial”. (Pedro Gorospe, El País-eko berriemailea Bilbon). Lurmen-Euskotren hitzarmena 2001ean sinatu zen, aurkikuntzak baino lau urte lehenago. Ez zuten euro bat gehiago jaso aurkikuntzengatik. Eta dena horrela.
ABC-Efe zuhurrago ibili da. Hemen Gara eta Berria eta Noticias-ko kronikak. Bakoitzak epaitu ditzala.
Gaurko Berriak Eduardo Alfaro Peñari egindako elkarrizketa dakar izenburu honekin: “Izenek euskal jatorria izan dezaketela ez diot nik, linguistek diote”. Bestalde Deiak joan den astean eginiko erakusketari buruzko kronikak hau du izenburu: “Algunas estelas halladas en Soria apuntan a la onomástica vascona”.