Datorren urteko otsailean egingo da Iruña-Veleiako epaiketa

Gaurko El Correo-ren bidez jakin dugu notizia. Hona hemen Ama Ata-ko lotura. Ohituta gaude bidegabekerieara, eta gaurkoa bat gehiago. Iruña-Veleia Argituk prentsa-oharra atera du berehala. Horrela dio:

Bidegabekeria bidegabekeriaren gainean

” El Correoren gaurko portadan zera irakurtzen dugu  letra handietan: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Eta aurrerago:  “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”.  Harremanetan jarri gara akusatuekin eta abokatuekin eta ziurtatu digute prentsaren bidez jakin dutela berria eta epaitegiko jakinarazpena gaur goizean heldu dela abokatuen eskuetara.

Iruña-Veleia Argituri eskandalagarria iruditzen zaio eta  gogor salatu nahi du akusatuak prentsaren bidez jakitea epaiketaren data, ia hamaika urte igaro ondoren. Higuingarriak iruditzen zaizkigu, halaber, Correoren kronikako lerroburuak eta edukiak: ” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etab. , epaiketa mediatiko paralelora ohituak gaituen hedabide honen ibilbidearekin sintonian daudenak.

Iritzi publikoari gogorarazi nahi diogu piezen benetakotasunaren alde diharduten hogei txosten daudela, izen handiko eta nazio askotako adituek eginak, eta akusatuek lehen egunetik eskatu dituztela Arkeometrian espezializaturiko laborategietan  burututako analisi erabakigarriak, eta baita aztarnategian bertan egin beharreko indusketa kontrolatuak ere.

Zentzunezkoa iruditzen zaigu aipaturiko frogak epaiketa aurretik egitea, zeren eta frogatuko balitz piezak benetakoak direla, ez luke inolako zentzurik izango epaiketa egiteak. Aldi berean gaiaz ondo informatzeko eskatzen diogu  iritzi publikoari eta ez manipulatzen uzteko informazio gezurtiekin.”

***

Injusticia sobre injusticia

“En la portada del Correo de hoy 11 de setiembre leemos en titulares: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Leemos más adelante: “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”.  Preguntados los acusados y sus abogados, nos informan que se han enterado por la prensa de la noticia y que la comunicación del juzgado ha llegado a manos de los abogados esta misma mañana.

Iruña-Veleia Argitu quiere denunciar en primer lugar el escándalo que supone que los acusados se enteren por la prensa de la fecha del juicio después de casi once años de espera.  También nos parece execrables los titulares y contenidos de la crónica del Correo,” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etc.  muy en la línea de lo que nos  tiene habituado este medio que ha protagonizado un juicio mediático paralelo durante estos largos años.

Queremos recordar a la opinión pública que existen veinte informes de expertos internacionales de reconocido prestigio que abogan por la autenticidad de las piezas en cuestión y que los encausados han pedido insistentemente la realización de análisis dirimentes en laboratorios europeos especializados en Arqueometría, así como catas controladas en el yacimiento.

Nos parece de sentido común que se realicen las pruebas citadas antes del juicio, ya que si se comprueba que las piezas son auténticas no tendría sentido la realización del mismo. Asi mismo pedimos a la opinión pública que se informe a fondo del caso y no se deje manipular con informaciones engañosas.

IRUÑA-VELEIA ARGITU

Antzerki eskolak

haur3_001

Aurtengo kurtsorako antzerki eskoletarako izen emateak ireki berri ditugu. Oraingoan ere haur, gazte eta helduentzat bideratutako eskolak izango dira.

 

Haur eta gazteak, ostiral arratsaldetan Zabalotegi aretoan, 17€ (12€ bazkideak).

Helduak, astearte arratsaldetan Zabalotegi aretoan, 22€ ( 17€ bazkideak).

 

haur3_001 gazte333_001 heldu33_001

BIKOTE NAGUSIENTZAKO 34. DANTZA TXAPELKETA, “Moises Azpiazuren oroimenez”

Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote nagusientzako 34. Dantza txapelketa antolatuko du herriko San Martin de Agirre jaien egitarauaren barruan, 2019ko irailaren 13an, arratsaldeko 19:30etan, Seminarixoan (sarrera doan).

*Guztira, 16 urtetik gorako 12 bikotek eman dute izena , Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkariak izango ditugu:

1.      Iker Sarasua – Enara Arrizabalaga AZKOITIA-AZPEITIA

2.      Mikel Subinas – Maite Beobide AZPEITIA

3.      Jon Ander Iriondo – Maider Arrieta AZPEITIA

4.      Aner Kerejeta – Nagore Kerejeta AZPEITIA

5.      German Aranburu – Elaia Elorza AZPEITIA

6.      Eneko Sarasua – June Elorza AZKOITIA-AZPEITIA

7.      Irati Olaizola – Idoia Narbaiza LEGAZPI

8.      Laura Bastida – Ekain Uzkudun AZPEITIA

9.      Saioa Galarraga – Julen Murgiondo BERGARA

10.   Gorka Granado – Irati Lopez SOPELA

11.   Itziar Bastida – Anaitz Lizartza AZPEITIA

12.  Gorka Kerejeta – Leire Eizmendi AZPEITIA-ERREZIL

 

*Epaimahaikoa, Gipuzkoako Dantzari biltzarrak izendatutako 3 kidek osatuko dute:

  1. Ane Anza (Donostia)
  2. Gabriel Alonso (Sestao)
  1. Jone Idiazabal (Errenteria)
  2. Idazkari lanetan Esti Iturria

Sariak:

Ondorengo sariak emango dira:

  1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.
  2. Saria. Garaikurra eta 180 €.
  3. Saria. Garaikurra eta 170 €.

HAUS OF BEATS 172

HAUS OF BEATS #172 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Vern & Milla, Rafael Aragon & Stas, Zodiac, Honeydripper, Cosmo Vitelli, Eliphino, Max Cooper eta Dj Haus-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Vern & Milla – Yoshimitsu (Keysound Recordings) out 12 sep Rafael Aragon & Stas – Ik Vari […]

Potx magoa

IMG-20190905-WA0029

Atzo, Potx magoak, magia ikuskizun ederra eskeini zien haur eta gurasoei. Eguraldiak lagundu ez zuenez, Oxirondoko gune librea magiaz bete zuen. Gaztetxoak gustura hurbildu ziren eta horren adierazgarri da hurrengo argazkia:

IMG-20190905-WA0029

Bergarako Ludotekak

ludoteka

Ostiralean, irailak 6, zabalduko dira Jardun ek kudeatzen dituen Azokako, Angiozarreko eta Osintxuko udal ludotekak. Astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, eta 3-12 urte bitartekoei zuzenduta daude.
Irailak 6tik 30era ate irekiak izango dira. Eman izena ludotekan bertan, 17:00etatik 20:00etara. Zatoz!

 

 

ludoteka

 

 

OXIRONDOKO LUDOTEKA

Ludoteka_Azoka19, eskuorriak_002

 

OSINTXU ETA ANGIOZARKO LUDOTEKAK

Ludoteka_AngiozarOsintxu19, eskuorriak_002

Potx magoa

potxmagoaKartela

Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:00etan, Potx magoaren emanaldia izango dugu Oxirondo plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu Oxirondoko gune librean izango da. Animatu zaitezte!!

 

HAUS OF BEATS 171

HAUS OF BEATS #171 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Violet, How To Levitate, Carmen Villain, Om Unit, Am Kinem, Shadowax eta Austin Ato-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more.   Tracklist: Violet – Bed Of Roses (Dark Entries) out 20 sep How To Levitate – Them (Line Explorations) out 16 […]