
Astelehen on danoi! Azken hilabete honetako oporraldixan ostian bueltan gare berriz. Kurtsua hasteko indarberritxuta etorri ga! Laister hasiko ga honen berri emoten!
Astelehen on danoi! Azken hilabete honetako oporraldixan ostian bueltan gare berriz. Kurtsua hasteko indarberritxuta etorri ga! Laister hasiko ga honen berri emoten!
Irailaren 15ean eta urriaren 20an egingo diren bisitekin emango diegu amaiera aurtengo bisita gidatu alternatiboei. Bi talde egingo dira, euskerazkoa eta gaztelerazkoa, bakoitzerako gutxienez bost lagun baldin badaude.
Bisita 11:00etan hasten da. Nahi dutenentzat eguerdian, 14:30, bazkaria inguruko jatetxe edo txoko batean (20 euro). Bisita doan da. Ondoren, proiekzioa eta solasaldia jatetxe berean.
Izena emateko eta harremanetarako, bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera idatziz. Informazio gehiago hemen.
***
Con las visitas del 15 de setiembre y del 20 de octubre daremos fin a las visitas guiadas alternativas de este año. Se harán dos grupos, euskera y castellano, siempre que se puedan formar grupos de al menos cinco personas.
La visita comienza a las 11:00. Al mediodía, para los que lo deseen, comida a las 14:30 en un restaurante o txoko de la zona (20 euros). La visita es gratis. Seguidamente proyección y charla en el mismo local.
Para recibir información y apuntarse: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com Más información aquí.
Antolatzaile: SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Argitu elkarteak.
Igande honetan itxi zen Santa Cruz de Yanguasen uztailaren 17an inauguratu zen erakusketa. Euskal Herriko hedabideek batere arretarik jarri ez dioten arren, oso arrakastatsua izan da, 700 bat lagun pasatu baitira bertatik, gehientsuak euskal herritarrak. Kontuan izan behar da hiru orduko bidea dagoela autoz EHko leku askotatik.
Igandean ia gainezka egin zuen aretoak erakusketa ikusi eta Eduardo Alfaro Peña arkeologoaren azalpen mamitsuak entzuteko; Eduardo Aznar Martinezek lagundu zion, batez ere euskarazkoak argitzen. Pozez zoratzen antolatzaileak zein Tierras Altas-eko leku eder hartara hurbildu diren bisitariak.
Hemen Euskararen Jatorriaren blogeko kronika.
Blogaren bisitari batek bi lotura barregarri bezain argigarri bidali dizkigu trollei buruz. Blog honetan ere hainbat ibili dira hamar urte hauetan, eta jarraitzen dute ibiltzen. Pertsona bera hainbat ezizenekin, edo hainbat pertsona ezizen berarekin, modu narrasean, orainaldian bezala. Irakurleak asmatuko du zeini edo zeintzui buruz ari garen, ez ditugu geuk ate guztiak irekiko. Hemen eta hemen.
Asteburu hau, ostegunetik igandera (11:00-14:00) izango da erakusketa ikusteko azken aukera. Esan digutenez, jende asko hurbildu zen azken aste bukaeran eta are gehiago espero da oraingo honetan. Dakigunez, euskal telebistan eta prentsan ez da agertu erakusketaren berririk eta kronikarik, iritzi-artikulua izan da anuntzio bakarra, baina hala ere jendea ari da erantzuten.
Roger Blascok elkarrizketa egin dio Eduardo Alfaro Peña arkeologoari Radio Euskadin, eta Onda Vasca-k ere elkarrizketatu du. Joxe Aranzabalek bere blogean komentatu du erakusketara egindako bisita.
Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu. Hurrengoa:
Irailak 15, igandea. 11:00 aztarnategiko aparkalekuan. Izena emateko idatzi bisitak.sosirunaveleia@gmail.com
Esan bazkaltzen geratuko zaren ala ez. Argibidea gehiago hemen.
Anonimatoan jarraitu nahi duen blogaren jarraitzaile batek ekarpen hau bidali digu. Ohiko agurrak eginda gero, zera dio: “Euskaldunok ez gara ados jartzen gure herria izendatzeko orduan ere: Euskal Herria, Euskadi, Nafarroa, Baskonia, Baskeland…, eta gauza bera hiriburuekin: Iruñea/Pamplona, Vitoria/Gasteiz… Uste dut ordua dela egungo garaiei egokitutako toponimia moderno bat ezartzeko. Ea zer iruditzen zaizuen”.
Ba horixe, ea zer iruditzen zaizuen.
Atzerapenez ematen dugu berria eta barka eskatu beharrean gara, berri inportantea baita. Uztailaren 3an aurkeztu zen Euskaltzaindiaren egoitzan Joseba Lakarrak zuzendutako Euskararen hiztegi historiko-etimologikoa. Hemen Noticias taldeko kazetariak eginiko erreportaia. Izango dugu honetaz mintzatzeko astia obra ezagutu ahala.