Joan zen astean hil zen Andres Egaña Muruamendiaraz, 100 urte zituela, Bergaran bizi zen azken gudaria

Omenaldi hunkigarria egin zion Bergarako Udalak 2017an. Bertan gogora ekarri zen orain dela 83 urte, ezustean gerra piztean, 200 gazte bergararrek, gudari zein miliziano, pausu bat aurrera eman eta  askatasuna eta demokraziaren alde borrokatu behar izan zutela.  Andres Egaña gazte haietako bat  zen, “Loyola” batailoian.

Urte latzak izan ziren haiek. Gogorrak. Beraien gogoan gelditu zen orduan bizi izan zutena. Baita liburuetan jaso ere bizipen eta gertaera haien arrastoak, baina hotzak dira hitzak guztia azaltzerakoan: Andres Egaña kide zen “Loyola” batailoiko 63 bergararretatik, lautik bat frentean hil zuten, eta besteek denetik ezagutu zuten: hala-nolako epaiketak, heriotza zigorrak, urteetako kartzela zigorrak, Frantziako Gurs konzentrazio eremuan kartzelaratzeak, langile batailoietako urteak, ondasunen bahiketak eta hainbat eta hainbat gerra osteko bizipen.

Guztia askatasunaren eta demokraziaren defentsagatik. Orduan esan zitzaien eta gaur ere diogu: egin zuten guztia ez zela ahaztu, ez genuela ahaztu eta ez dugula ahaztuko.

Horregatik omenaldi egunean, pleno aretoa herritarrez gainezka esan genuen bezala, diogu gaur ere:

Agur eta ohore Andres!!!!

 

Elena Lete.

DSC04785EAJ PNV BERGARA-ko udaletxeko bozeramailea

Nafarroa oinezera autobusa

Print

Urriaren 20an Nafarroa oinez 2019 ospatuko da Tuteran eta, azken urteotan bezala, debagunek bertara joateko autobusa antolatu du. Gaurtik hasi eta urriaren 17ra bitartean izango duzue zuen txartela eskuratzeko aukera, AED, Loramendi eta Jardun euskara elkarteetako bulegoetan.

Geltokiak:

-9:00 Aretxabaleta (Azbe)

-9:15 Arrasate (Garibai)

-9:30 Bergara (Autobus geltokia)

Tuteratik buelta arratsaldeko 19:00etan izango da.

Prezioa:

-Txartel arruntak 12€

-Bazkideak 10€

Print

HAUS OF BEATS 176

HAUS OF BEATS #176 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Golden Gazelle & Cubo, SJ Tequila, Cabasa, Werner Niedermeier & Gareth Whitehead, Sinfol, Nikki Nair eta Shades Of Gray-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Golden Gazelle & Cubo – 00.00 (Haus Of Beats Diskak) out oct SJ Tequila – […]

Susana Junquera, Iruña-Veleiako instrukzioa egin duen epailea saritu dute

Urte judizialaren irekiera arranditsuan (han ziren besteak beste Lehendakaria eta agintari militarrak) Tribunal Superior de Justicia del País Vasco-k (TSJPV) Susana Junquera, Iruña-Veleiako instrukzioa egin duen epailea saritu du, beste hiru epailerekin batera:

” Como cada año, el TSJPV ha aprovechado este acto para entregar las medallas que reconocen la especial contribución a la Administración de Justicia en Euskadi, que en esta ocasión han recaído en las magistradas Nekane Bolado, María Concepción Marco, Susana Junquera e Izaskun Jaca, además de otros premios a fiscales y letrados”.

DVko argazkia

Auzi hau jarraitu duenak badaki epaile horrek zortzi urte baino gehiago behar izan dituela instrukzioa amaitzeko, eta hori hiru auzipetu zirela bakarrik. Hemen sekula izan den instrukzio-eperik luzeena. Eta instrukzioa bera ere negargarria izan dela: piezak akusatzailearen esku utzi zituen, bidea itxi dio analitika egokiak egiteari, akusatzailearen grafologoei piezak erabiltzen utzi zien, defentsakoei ukatzen zien bitartean, eta abar eta abar.

Azkenik, akusatuen aurkako inolako frogarik gabe pasatu dio expedientea hamaika urte geroago akusatuak epaituko dituen epaileari, Isabel Maria Diez-Pardo izenekoari.

Panorama ederra dugu!

Ehun lagun Donostiako hitzaldian

Euskalduntze berantiarraz eta Iruña-Veleiaz joan den asteartean Donostiako Okendo Kulturetxean egin zen hitzaldian ehun lagunetik gora izan ziren. Bukaerako solasaldia bizi-bizia izan zen. Nahiz eta hedabideek inolako publizitaterik eta jarraipenik egin ez, datu honek erakusten du badagoela interesa gai hauen inguruan.

Ea etsipenetik itxaropenera igarotzen garen eta modu antolatuan erantzuten diegun aurrean ditugun erronkei.