Xaboi ekologikoak egiteko tailerra

IMG_20191010_192904

Atzo, osteguna, xaboi ekologikoak egiteko tailerra izan genuen Irizar jauregian. Bi orduko ikastaroa izan zen eta 20 lagun elkartu ginen. Zenbait azalpen entzun ostean xaboi ekologikoak egiteari ekin genion…

IMG_20191010_192904

 

“De Extremadura al bertsolarismo” Jon Maia

IMG-20191009-WA0009

Atzo, Jon Maiak  San Joxepe jubilatuen elkartean eskainitako “De Extremadura al bertsolarismo” hitzaldian 90 bat lagun inguru elkartu ziren. Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta entzuleek gustura entzun zituzten Jonen hitzak.

Eskerrik asko San Joxepe elkarteari eta Jon Maiari, plazer bat izan zen.

IMG-20191009-WA0009

Urriaren 13an eta 20an aurtengo azken bisita gidatuak

Datorren igandean, urriak 13, Eskoriatzako talde batek bisitatuko du aztarnategia. Oraindik bada lekua eta beraz edonor apunta daiteke. Egun horretan ez da bazkaririk eta solasaldirik egingo.

Urriaren 20an izango da aurtengo azkena. Dagoeneko hogei lagun daude izena emanda. Bada lekua oraindik. Bazkaria eta solasaldia ere izango dira egun horretan, nahi dutenetzat.

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com