Bergarako ludotekak

Ekintza ugari antolatu dituzte bergarako ludoteketako haur eta hezitzaileek azarorako!!

ULU – ULU KLUBA #30
HAUS OF BEATS 180
Santa Zezilia ospakizuna Bergarako Musika Eskolan
Azaroaren 21an, osteguna, Sta. Zezilia eguna ospatuko dugu Musika eskolako Ikasle, irakasle eta gurasuok.
Arratsaldeko 17:30etan, Musika Eskolan hasita, gazte bandak eta ikasleak, San Martin plazaraino kalejira egingo dute.
Ordu berean, Trikitilariak San Martin Plazatik irten da, herriko kaleak animatuko dituzte.
Ondoren plazan elkartuta, 18:00ak aldean, ekitaldi txiki bat egingo dugu musikari eta dantzariak. Aurten Kepa Junkerari
keinu bat egingo diogu.
Bukatzeko, gerturatutako guztientzat txokolatea banatuko da.
“Erradikalak ginen” antzezlana

Jardun euskara elkarteak “Erradikalak ginen, gara eta izango gara” antzezlana antolatu du hurrengo azaroak 16rako. Hau, Seminarixoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta 4€ko sarrera izango du.
‘Erradikalak ginen, gara eta izango gara’. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak ‘Neska gazte promesa’ etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen
gaituzten beste hainbat gaiez kantatu eta kontatu nahi dute. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

Arimen gaua, Bergarako Ludotekak

Pasa dan aste amaieran Oxirondo, Angiozar eta Osintxuko haur, hezitzaile eta gurasoek, Arimen Gaua ospatu zuten. Aste guztian zehar honen inguruko lanketa, eskulan….egin ostean, eguna heldu zen!Arratsalde polita izan zuten.

XLII. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT
OINARRIAK
1. 16 urtetik beherako bikote guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
3. Lehiaketa egunean Euskal Herriko jantziekin behar bezala apainduta azaldu beharko dira dantzariak, gutxienez lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, eta Nortasun Agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
4. Gipuzkoako E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako lau kidek osatuko dute epaimahaia.
5. Dantzarako ordenaren zozketa azaroaren 8an, eguerdiko 13:00etan, Gipuzkoako E.D.B.ko egoitzan burutuko da.
6. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bergarako Seminarixoan.
7. Bikoteek FANDANGOA txistularien laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.
8. Sariak:
Ondorengo sariak emango dira:
1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 €.
2. Saria. Garaikurra eta 160 €.
3. Saria. Garaikurra eta 150 €.
4. Saria. Garaikurra eta 140 €.
5. Saria. Garaikurra eta 130 €.
Dantzatu duten beste bikote guztiek 100 €ko dieta jasoko dute.
Garaikur bereziak ere izango dira:
o Jantzi egokienarentzat
o 12 urte arteko ongien sailkatutako bikotearentzat
7. Erabakia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.