NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #149 elkartasuna?
Hauteskundeen jiran
“Berriro hauteskundeak…” gogorik gabe esaten du jende askok egun hauetan, bozkatzera joateko nagikeria sartuta egongo balira bezala, eta ez da harritzekoa! Baina, erne, ez gaitezen axolagabekerian erori, abertzaleok ez bagara bozkatzera joaten, “Madrilen zer galdu zaigu?” esanez, ez dira etxean geratuko Espainiar estatua nazio bakar bat bezala ikusten duten espainiarrak.
Faxistak beti izan ditugu tartean, ez baitira Francoren helikoptero txangoarekin desagertu, baina oraingoan sekula baino lotsagabeago ari dira, inolako konplexurik gabe alderdi abertzale demokratikoen legez kanporatzea eskatuz. Komiki baten koadrotxo batetik aterata diruditen arren, pertsonaia hauen astakeriak ez dira bat bateko ateraldiak eta estrategia ez da adibidez EAJ orain legez kanporatzea, ez, gainontzeko alderdi espainiarren demokrazia maila jaistea eta Katalunia eta Euskadiren eskumen eta eskubideak geroz eta gehiago murriztea baizik.
Euskal agenda Madrilen garrantzitsua da, beharrezkoa, bai gure interesak defendatzeko baina batez ere faxistei eta inguruan dabiltzanei guk beldurrik ez dugula eta sendo gaudela aurpegira esateko.
Aintzane Oiarbide
2019-11-08
Goienako zutabea
URRIA BERGARAKO LUDOTEKAN


Kaixo familia!
Azken asteetan ekintza ugari egin ditugu ludotekan. Ibaiaren azterketa, sukaldaritza, eskulanak, arimen gaua…
Errekako ura aztertzen ibili ginen. Deba ibaiko ura hartu eta esperimentu desberdinak egin genituen uraren kalitatea neurtzeko. Indarrak hartzeko txokolate eta oluarekin, barritak egin genituen, eta oso onak irten ziren!
Horrez gain arimen gaua ere ospatu genuen. Euskal herriko ohitura zaharra ezagutu genuen, kalabazak hustu, kandelak piztu, aurpegiak margotu, disfrazatu eta janari eske atera ginen ludotekatik. Xanduli manduli kikirriki, eman goxokiak guri!!!
Oso ondo pasatu ditugu egun hauek!
Hurrengorarte!!
EGILEAK
Wilmary, Maryam eta Mounir
Euskara sustatzeko ekintza plana

Bergarako Udalak, 2019tik 2022ra bitartean, euskara sustatzeko ekintza plana aurkeztu zuen asteartean. Plan honen helburu nagusia euskara Bergarako ohiko hizkuntza izatea da, Bergara euskararen arnasgune izatea. Laburbilduz, lan programa egunerokotasuneko zazpi arlotara bideratu da nagusiki: Familia, Irakaskuntza, Helduak euskalduntzera/trebatzera, Udala, Lan-mundua/merkataritza, Arlo soziokulturala: Kirola/aisia/kultura/etab. eta azkenik, teknologia berriak eta hedabideak/herri-hizkera.
Etxez-etxe banatuko diren eskuorriak argitaratu ditu udalak, bertan planaren inguruko informazio guztia eskura izan ahalko duzue. Euskara sustatzearen inguruko testigantzak jasotzen dituen bideo bat sortu du baita ere.
https://www.bergara.eus/es/node/13794
https://goiena.eus/bergara/1572970169734-bergara-euskararentzat-arnasgune-izan-dadin-lanean

A propósito de un documental – Valentí Gómez-Oliver. Presentación Kamarada Euskal Etxea Madrid
A propósito de un documental
Casi tres semanas duró, hace ya casi treinta años, la realización en el Acuario de la ciudad de Roma, la confección —por parte de cinco monjes del colegio tántrico de Dharamsala (India)— del mandala de Kalachakra (“la rueda del tiempo”). Realizaron dicho mandala con arenas de colores, obtenidas pulverizando piedras calcáreas del Himalaya. El mandala, dedicado a la paz del mundo, tenía un diámetro de un par de metros. El mandala, que en sánscrito quiere decir, en primer lugar, “círculo” y, en un sentido más amplio, pretende ser una ayuda para la contemplación y la meditación. Una de las virtudes del documental Kamarada es que debido a su configuración metafórica circular —comienza y termina la narración hablando y describiendo una situación “conflictiva” similar: la de una sociedad injusta e insolidaria—estimula al espectador a contemplar y conocer el compromiso y la actitud ética del protagonista, Celestino Uriarte Bedia. El documental, también nos permite reflexionar sobre lo que ha significado, y puede significar, la militancia revolucionaria en la España contemporánea. Bien narrado, el documental nos presenta y describe la vida de un militante (socialista, comunista), utilizando, delicadamente, los testimonios de personas que son compañeros de fatigas, familiares o que bien le conocieron. A pesar de haber trabajado y haber dedicado la vida a “su partido”, no lo hace exclusivamente comprometido con su causa “sectaria”. Más bien parece, tras conocer sus peripecias vitales, que ha sido un aventajado devoto de una de las diosas del pantheón egipcio: la diosa Maat. Esta es la diosa de la Verdad y de la Justicia, a la cual parece haber consagrado su vida el protagonista de este pedagógico y didáctico documental. Valentí Gómez-Oliver © nov 2019A propósito de un documental – Valentí Gómez-Oliver. Presentación Kamarada Euskal Etxea Madrid sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
KOLAX Eneko Barberenarekin. Afrikanerrak.
Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta

Abian da Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta. Azaroaren 1etik Abenduaren 1era bitartean zuen eskaera egiteko aukera duzue. Eskaerak egiteko bi aukera daude: online www.ikaskoli.eus orrialdean edo jardun euskara elkarteko bulegoan bertan edo telefonoz 943763661 605712469 zenbakietara deituta.
* Informazio guztia: www.ikaskoli.eus

Irakurketa erraza taldea

HITZETIK AHORA
Irakurketa Erraza taldean komentatzeko egitasmoa
Azaroan Bergarako Udal Liburutegian
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea.
Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
HASIERA DATA: azaroaren 21a, osteguna. Ikasturtean 6 saio egingo ditugu.
ORDUTEGIA: 18:00etatik 19:00etara
TOKIA: Bergarako Udal Liburutegian
Prezioa: Doan (lekuak bete arte).
Izen-ematea azaroaren 11 baino lehen Jardun euskara elkartean: jardunkultura@topagunea.com edo 943763661 telefono zenbakian.
-BERRIKETAN-

Musika Airean, Stoltz Freres organoaren alde
Santa Zeziliako Kontzertu Sinfoniko-koral irekia antolatu dugu azaroaren 22rako, organoa birgaitzeko diru bilketa egiteko baliatuko duen emanaldia izango delarik.
Bergarako Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoak, haurren abesbatza, Bergarako Orfeoia, Aritzeta Abesbatza eta Bergarako musikari eta abeslariak izango ditu bidelagun.
Azaroaren 22an, ostirala, arratsaldeko 20:30ean, Santa Marina elizan izango da kontzertua.
Sarrerak Azaroaren 4tik aurrera, 15:30etatik 19:00etara Bergarako Musika Eskolako idazkaritzan eta,
Seminarixoko lehiatila ostegunetan 18:00etatik 20:00etara.
Egunean bertan, Santa Marina Elizan, ordubete lehenago