Lokatzaren urteko batzarra – Asamblea anual de Lokatza (2021)

Kaixo bazkide,

Urtarrilak 27-an, arratsaldeko 19:00-tan, Agorrosin kirolgunean Lokatzaren urteko batzarra ospatukoa.

Hauek izango dira jorratuko diren gaiak:

1- Ihazko Batzarraren aktaren onarpena.
2- 2020 ekitaldiko Kirol eta ekintzen azalpenak
3- 2021 ekitaldiko Kirol eta ekintzen azalpenak
4- 2020 ekitaldiko balantzea
5- 2021 ekitaldiko aurrekontua
6- Bakoitzak dakarrena

Besterik gabe, bertan ikusiko garelakoan,

Ion Unamuno 
Lokatza Z.E.-ko lehendakaria  

MINTZALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

1)mintzalaguna

Parte hartu al duzu 2. Euskaraldian? Ziur baietz! Eta orain euskara praktikatzen jarraitzeko
garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!

Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu! 2021a
aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi
euskara ingurukoekin erabiltzen!

Urrian ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortuko ziren eta urtarrilean
komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko dugu bigarren izen emateari esker.
Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. Izan ere, ekimenak
euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. Astero taldean ordu betez herrikideekin
mintzapraktika egiteko elkartzen dira. Urtean zehar, ekintza osagarrien bidez, gainerako
kideak ezagutzeko aukera izaten dute. Zure herriko euskaldunekin esperientziak
partekatzeko prest? Ez galdu aukera eta eman izena.
Mintzalagunak euskaraz bizi nahi dutelako, bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide
giroan aritzen dira hizketan eta pixkanaka sumatuko dute mintzapraktikaren efektua: kalean
ere imajinatzen ez luketen hamaika pertsonekin hasiko dira euskaraz hitz egiten.

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz
normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu.
Beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila
hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izena.

 Parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira
eta astean behin ordu betez beraien aisialdi
garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian,
parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
● Bi modutara parte har daiteke, euskara
praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen
lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko
baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai
izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest
egotea dira.

 

1)mintzalaguna

HAUS OF BEATS 240



HAUS OF BEATS 240

Artwork: @ibon_odriozola_design

 

Aste hontako promoetan.. / This week promos…

Cabaret Du Ciel, Pauline Anna Strom, Boris Acket, The Duty Freedom, El nino diablo, Athlete Whippet, DMX Krew eta Beyond The Struttosphere-ren hurrengo lanak…

…eta askoz gehiago. / …and many more

 

Tracklist:

* Cabaret Du Ciel – Different Suns (Quindi Records) out mid jan
* Pauline Anna Strom – Marking Time (RVNG Intl.) out19feb
* Boris Acket – Chapter 1: Lightbulb On Ceiling, Wind Through Curtains (De Lichting) out12mar
* The Duty Freedom – Chronic Durations (SNC Recs) out6feb
* El Nino Diablo – Collateral Beauty (elninodiablomusic) out15jan
* Athlete Whippet – Take It Back (Blaq Numbers) out11jan
* DMX Krew – New Sty (Hypercolour) out26feb
* Beyond The Struttosphere – Celestial Drift (Roliva Remix) (Mélopée Records) out24feb
* Sebastián Defranchesco – La Libertad (Not On Label, 2020)
* Victor Malloy & Lee Jones – Pablo (Mad As Hell Media, 2020)
* Sepehr – Cloak Of Flames (Shaytoon, 2020)
* I-Robots – Frau (Andrei Orlov Remix) (Opilec Music, 2020)
* A.L. – Manuel Ist Unehrlich (Sandwich Records / Insane Music, 1981)
* Hiroshi Yoshimura – Creek (AIR Records Inc., 1986)
* Chic – I Want Your Love (Atlantic, 1978)

 

“Izenak eta izanak, harrietan zizelkatuak”, Bergarako erakusketaz Berrian

Aitor Biain kazetariaren Izenak eta izanak, harrietan zizelkatuak izenburuko kronika agertu zen atzoko Berrian.

2021ko urtarrilak 9. Berria. “Sesenco irakur daiteke aretoaren erdian paratuta dagoen harrietako batean, eta Belsco alboan dagoen beste batean. Pertsona izenak dira, eta duela 2.000 urteko, I. eta II. mendeetako, hilarrietan daude zizelkatuta. Soriako (Espainia) Tierras Altas eskualdean aurkitu zituzten harriok orain urte batzuk: 1980ko hamarkadatik gaur arte 40 bat izan dira, eta, hain zuzen ere, euskararen forma zahar bat erabiltzen dituzten hitzok egiten dituzte berezi. Aurkikuntza horien lagin bat Bergarako Laboratorium museoan dago ikusgai, Gipuzkoan, Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian erakusketan. Lehen aldiz daude Euskal Herrian ikusgai.” Jarraitzen du.

ANDONI CANELLADA / @FOKU