Baditugu amodiozko gutunen XXIX. eta V. esaldien lehiaketako irabazleak

AmodiozkoGutunak2021_001

c

Gutunak:

Maialen Akizu Bidegain

1. SARIA - MAIALEN AKIZU_001 1. SARIA - MAIALEN AKIZU_002

 

Galder Guenaga Garai

2. SARIA - GALDER GUENAGA_001 2. SARIA - GALDER GUENAGA_002

 

Iñigo legorburu Arregi

2. SARIA - IÑIGO LEGORBURU_001 2. SARIA - IÑIGO LEGORBURU_002

 

Ainhoa Pardina Arenaza

GAZTE SARIA - AINHOA PARDINA_001 GAZTE SARIA - AINHOA PARDINA_002

 

Izar Odriozola Aristegi

BERGARAR ONENAREN SARIA - IZAR ODRIOZOLA_001 BERGARAR ONENAREN SARIA - IZAR ODRIOZOLA_002

 

Esaldia:

Galder Guenaga Garai

ESALDIRIK ONENAREN SARIA - GALDER GUENAGA_001

Eman izena Gurasolagun egitasmoan

GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_001 (1)

GURE ETXEKO HIZKUNTZ OHITURETAN GEU GARA EREDU!!

Eman izena Gurasolagun egitasmoan!!

Baina zer da Gurasolaguna?

Euskaraz berba egiteko ohitura duten guraso eta tutoreak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzen dituen programa da.

Ikastetxeko guraso edo tutoreak beste guraso edo tutoreekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago eta astean zehar izanik, umeak ikastetxean dauden bitartean edo ostean antolatu daiteke.

Helburua giroa euskalduntzen laguntzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko edota ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea da.

Informazio gehiago Jardun Euskara Elkartean 943763661 / 605712469

GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_001 (1) GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_002 (1) GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_003 (1) GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_004 (1)

“Iruña-Veleia «zientziaren bidez» argitzeko eskatu dute legebiltzarrean”, gaurko Berrian

Berria, 2021eko otsailak 11. Aitor Biain. “Iruña-Veleia Martxan taldeko kideek galdegin dute piezei proba gehiago egin diezaieten eta kultur ondare izenda ditzaten laguntzeko .

Iruña-Veleia auzia zientziaren bitartez argitzeko eskaera Eusko Legebiltzarrera eraman du Iruña-Veleia Martxan taldeak. Jose Mari Lejardi Gabixola eta Patxi Alaña ordezkariak Kultura batzordean izan ziren, atzo, eta bi eskaera zehatz egin zieten bertan ordezkaritza duten alderdi politikoei: aztarnategiko aurkikuntzei proba gehiago egiteko, batetik, eta laborategiek benetakotasuna berresten duten grafitoak ondare izendatzeko, bestetik. «Hau ez da epaiketa edo ideologia kontua; epaiketa bakarra laborategietan eman behar da», adierazi dute. Jarraitzen du.

Xarma tiro punk #012 Gehitxu, beti gehitxu.

Gaurkuen barriketa ta gomendio bat zein besten artien, Stiff Little Fingers taldia ezagutu dou, euren letra ta kantuen testuinguruan apur bat murgilduz. Bestetik, jostailu erotikuen erabileriak sortu leiken menpekotasun edo tolerantziaz jardun gare, gure esperientziak elkarbanatuz. Gehixau jakin nahi? Goza ezazue!

Eliseo Gilek errekurritu egingo du Arabako Lurralde Auzitegiaren epaia

Nota de prensa / Prentsa-oharra

Ohar honen bidez, behean sinatzen duen Eliseo Gil Zubillagak, bere izenean eta Lurmen S.L. enpresaren ordezkari gisa,  adierazi nahi du,  Iruña-Veleiako aurkikuntza eztabaidatuen kasuan, guztiz konbentzitua dagoela Zientzia dela gatazka delikatu eta mingarri hau konpontzeko bide bakarra.

Bestalde, ezin da alde batera utzi auzi honen alderdi judiziala, zeinean murgilduta aurkitzen den izenpetzen duena , batere errurik izan gabe. Bere errugabetasuna aldarrikatzeko borondate irmoa azaldu nahi du, eta horretarako eskura dituen instantzia eta aukera guztietara errekurrituko duela jakinarazi. Era berean, berarengan sinesten duten pertsona guztien laguntza eta babesa eskertu nahi du. Benetako akuilua da historia negargarri honetan aurrera egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2020-02-08

Eliseo Gil Zubillaga

Eliseo Gil recurrirá la sentencia de la Audiencia Provincial de Álava

Por la presente, el abajo firmante Eliseo Gil Zubillaga, en su propio nombre y en representación de Lurmen S.L., quiere manifestar su firme convicción de, que en lo que hace al caso de Iruña Veleia y sus controvertidos hallazgos, considera que la Ciencia es la única vía para la resolución de este delicado y desgraciado conflicto.

Por otra parte, no se puede ignorar la derivada judicial de este asunto, en el que, quien suscribe, se encuentra muy a su pesar inmerso. En su firme voluntad de reivindicar su inocencia recurrirá para ello a cuantas instancias estén a su alcance y posibilidades. Del mismo modo, quiere agradecer desde aquí la colaboración y apoyo de todas aquellas personas que creen en él. Un verdadero acicate para seguir adelante en esta aciaga historia.

Vitoria-Gasteiz, 2020-02-08

Eliseo Gil Zubillaga