
HAUS OF BEATS 247 Artwork: Cubo Aste hontako promoetan… / This week promos… Angel Katarain, […]

HAUS OF BEATS 247 Artwork: Cubo Aste hontako promoetan… / This week promos… Angel Katarain, […]
Kaixo familia:
Aurreko ostiralean eguakoitzak gozatzen egitasmoko hirugarren saioa gauzatu genuen LH5-6-eko Bergarako gaztetxoekin. Sukaldeprestu ekintza gauzatu eta pintxo goxo-goxoak dastatzeko aukera izan genuen.
Hurrengo saioa Martxoaren 12an gauzatuko dugu. Sukaldeprestuko bigarren saioa egingo dugu LH3-4ko gaztetxoekin. Animatu parte hartzera!


Pasa dan ostiralean Angiozarko haur eta hezitzaileek lagun ezkutuko opariak eman zizkioten elkarri.
Egun batzuk izan dituzte beraien opariak prestatzeko eta benetan sormena ederki landu dute haurrek.




Gaur Arrasateko talde mitiko baten disko berrixa eukikou, NUMEN taldian “iluntasuna besarkatu nuen betiko” Black […]
Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak paper “aktiboagoa” eskatu dio Nazioarteko Erkidegoari Mendebaldeko Saharan bizi den gatazkaren konponbide justuan eta behin betikoan. “Nazioarteko akordioak ezin dira paper bustiak izan, eta NBEren ebazpenak aintzat hartu behar dira, Giza Eskubideen ezegonkortasuna eta narriadura gero eta handiagoak direlako”, esan du
Saharako herriarentzat hain esanguratsua den data honetan, hots, otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zen egunean, EAJPNVk gure atxikimendua, elkartasuna eta babesa helarazi nahi dizkie erbestea, bere lurraldearen okupazioa eta jazarpena duela hamarkada askotatik bidegabe pairatzen ari diren herritar guztiei. Gaur inoiz baino gehiago, esan du Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak, Nazioarteko Komunitateak esku hartu behar duela Giza Eskubideen egoera berrikusteko eta sahararrak babesteko. “NBEk bere zeregin diplomatikoa indartu behar du eta zonaldearentzako laguntza humanitarioa handitu”, onartu du. “Saharako ezegonkortasuna gero eta handiagoa da, eta ez du balio beste aldera begiratzeak. Marokok amaiera eman behar dio giza eskubideen urraketari, eta nazioarteko erakundeek beren zeregina indartu behar dute, legea betetzeko eta autodeterminazio erreferenduma egiteko. Beti defendatu izan dugu gatazkari irtenbidea emateko konponbide justua eta behin betikoa bultzatu behar dela, saharar herriak duen autodeterminazio eskubide legitimoa defendatzeko”.
Egoera zaila eta gogorra bazen, Marokoko agintariek su-etena urratu dute Guergerat zerrendan, eta are gehiago tenkatu dute eremua. Ildo horretan, bere betebeharrak alde batera ez uzteko eta su-etena bermatzeko eskatu dio Arrizabalagak Nazio Batuei. Orain arte, bere erantzuna ez da nahikoa izan, “Ez baitago ez bakerik ez erreferendumik”. Espainiako Gobernua jokatzen ari den paperari dagokionez, legebiltzarkide jeltzaleak uste du gatazka honetan duen erantzukizunak, arrazoi historiko eta politikoak direla medio, indarrean jarraitzen duela, eta Espainiari eskatu dio “nazioarteko legezkotasunaren eta justiziaren alde egin dezala eta behar diren ekimen eta kudeaketa guztiak susta ditzala sahararrek autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izan dezaten”.
EAJ-PNVko ordezkariak SEADen aldarrikapenaren 45. urteurrena ospatzeko Bilboko Plaza Barrian egin den ekitaldian parte hartu du, eta bertan bertaratutakoei adierazi dienez, “Justizia egiten ez den bitartean, alderdi honek Mendebaldeko Sahararen eskubideak eta duintasuna babesten, laguntzen eta haren alde lan egiten jarraituko du. Beti izango gaituzte ondoan, euren aldarrikapena bidezkoa eta legitimoa dela uste dugulako eta nazioarteko legedia betetzeko dagoelako eta ez zapaltzeko”. Era berean, elkarlanean eta laguntza humanitarioa bidaltzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du, “biztanleria gure laguntzaren menpe dagoelako bizirauteko. Ezin ditugu ahaztu, eta are gutxiago pairatzen ari diren elikagaien krisi larrian”.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 26a

Lau elkarrizketa pilatu ditugu saio honetan: Eli Dominguez: Migrazio lantzeko egitasmoa Bergaran Iñaki Carretero: Ipuinak […]

Gairik-gai, saltona ibili gara eta azkenian ordubetea azkar pasa zaigu...

Txapa irratian rock and rolla norabide barik dabil
EH BILDU gobernuaren partaidetza nahi eza salatu du Bergarako EAJk, “partaidetza bultzatzen dutela dioten arren, beldur diote herritarrei hitza ematea eta informatzea”
Bergarako EAJk bat egiten dut herritarrentzako udal esparruetan ortu ludikoak eskaintzeko ekimenarekin. Horretarako, aukeratu beharreko gunea hirigunetik gertu dagoen lurzorua aukeratzea eta irisgarritasuna bermatzea ezinbestekoa da jeltzaleen ustez. Ekimen honen bidez, osasuna hobetzeko ohitura osasungarriak sustatuko litzateke, eta horrekin batera gizarte kohesioa bultzatu, natura eta bioaniztasuna zainduta eta baliabideen kudeatze jasangarria eginez.
Proiektua aurrera ateratzeko ezinbestekoa da herritarren interesa eta beharrak ezagutzea eta beraiek ere dauden aukerak ezagutzea edota aukera berrien inguruko hausnarketa gunera ere irekitzea. Horregatik, jeltzaleen ustez, gardentasuna ezinbestekoa da, aurreko legealdietatik dauden bi proiektuak ezagutzera emanez, besteak beste. “Aukeraketa ezinda gobernuaren esku egon, herritarrentzat zerbitzu edo gune bat sortzeko ezinbestekoa da partaidetzaren bitartez garatzea, nolabait horrela herritarren nahiak entzun eta asebetetzeko, eta bide batez gardentasuna bermatzeko” Elena Lete, EAJko bozeramailea.
Momentu honetan, mahai gainean, bi proiektu daudela gogorarazi dute jeltzaleak. Batetik, duela bi legealdi garatu zen San Joxepe atzeko lurretan egiteko aukera. Kasu honetan, momentuan dagoen proiektua, 2015eko da, 60-70 inguruko partzelak izango lituzke eta aurrekontua 169.448 € (Aurrekontua 2015ekoa da eta eguneratu beharko da) eta udaleko agronomoaren esanetan “natur balio haundia duen gunea da”
Eta, bestetik, Boluko lubiziaren ondorioz sortutako aukera egongo litzateke, alegia, lubiziak eragindako lur mugimenduak egonkortzeko aukera bat ortuak egitea izango litzateke, beste interbentzio batzuen artean. “Gogoratu behar dugu, oraindik ez dela garatu Boluko malda egonkortzeko proiektua bere osotasunean, eta honek lehentasuna izan beharko luke” Elena Lete. Kasu honetan, proiektua 2019ekoa da, lubiziaren ondorioz egindako proiektua. Aurrekontuei dagokioenez, bi fasetan egin daiteke: lehenegoa fasean 50-60 partzela inguruko izango litzateke eta 153.747 €ko aurrekontua izango luke, eta bigarren faseak, goikaldeko bidea eta azkeneko 10 partzela inguru, 84.990€- ko aurrekontua izango luke (Ez daude lotuta, beraz aukera egongo litzateke lehenengo fasea bakarrik egiteko). Udaleko agronomoak egindako txostenaren arabera “agronomia arloa kontutan hartzen bada orientzaio hobea Boluko eremuak du”.
Horrez gain, herrian badaude beste landa eremu batzuk proiektu hau eraikitzeko interesgarriak izan daitezkeenak, horregatik, jeltzaleen proposamena, interesdunen artea partaidetza prozesu bat zabaltzea da eta herriak erabaki dezala aukerarik egokiena.
Bestalde, jeltzaleek gogor salatu dute EH BILDUren jarrera, gehiengo osoarekin gobernantzen dute, oposizioari eta herritarrei bizkarra emanez. ”Benetako partaidetza martxan jartzea tokatzen zaie, oposizioa, eta batez ere, herritarrei hitza eman eta guztion artean garatzeko proiektua dugu mahaia gainean, goazen aukera aprobetxatzera, eta aurreko legealdian hasi genuen bidea jarraitzera, herri kontsulta, auzo kontsulta, partaidetza prozesuak auzoz auzo…. Nahiz eta pandemia garaian bizi, aukerak egon badaude” Lete, jeltzalea.
Behin eta berriz azpimarratu duten moduan, Bergarako EAJk argi utzi nahi du, lanerako prest dagoela, izan ere, oposiziotik ere posible da ekarpenak eta herriaren aldeko lanketa, baina horretako gobernuaren jarrera aldatu beharra dago, partaidetza eta gardentasuna bermatuz.
Bergaran, 2021ko otsailaren 24an
EAJ PNV Bergara zinegotzi taldea
