Iazko ikasturtean gure bibolin ikasleek diren BEÑAT ASKARGORTA eta ALAZNE SUINAGAk, Euskal ikasleen orkestra txikian parte hartzeko frogak gainditu arren, egoera pandemikoak ez zien esperientziaz gozatzen utzi. Hala ere, ez dute amore eman eta lanean gogor jarraitu dute aurten, EIO TXIKI-ko partaide izateko.Aurreko asteburuan izan ziren EIO TXIKIKO frogak eta BEÑATek eta ALAZNEk lortu dute!!! Aurten ere EIOko partaide izateko aukeratuak izan dira.Zorionak bioi!!! Baita Josune Ena irakasleari
Egoakoitzak gozatzen, sukalde prestu

Pasa dan ostiralean “eguakoitzak gozatzen”egitasmoaren harira,sukalde prestu ekintza egon ginen egiten Bergarako gaztetxo kuadrilla handi batekin.
Primerako platerak eta sormen handikoak burutu zituzten!

HAUS OF BEATS 249

HAUS OF BEATS 249 Artwork: Julieta Aste hontako promoetan… / This week promos… Dialect, Malcolm […]
Bizipoza triviala

Pasa den astean Bizpoza jaiko (online) triviala jarri genuen martxan. Gaurkoan lehiaketa fisikoari hasiera emango diogu. Gaurtik eta apirilaren 15era arte, edonork trivialean parte hartzeko aukera izango du. Banakako zein taldeko parte hartzea izan daiteke (gehienez 4 kideko taldeak), baina pertsonako parte hartze bakarra izan beharko du.
Lehiaketa 3 kategoriatan banatuko da:
A kategoria: LH4, 5 eta 6.
B kategoria: DBH eta Batxilergoa
D kategoria: 18 urtetik gorakoak
12 galderaz osatutako galdetegiak izango dira, eta hauetatik (gutxienez) 9 zuzen dituztenen artean zozketa egingo da. Gauzak horrela, irabazleen artean sari ezberdinak banatuko dira.
Animatu eta parte hartu!

Bizi poza, Angiozar eta Osintxuko ludoteketan

Ostiralean Angiozar eta Osintxuko haur eta hezitzaileek ere bizi pozaren inguruko ekintza ezberdinak egin zituzten, muralak, musika entzun… arratsalde polita pasa zuten!

HOB MIXeriak 29

Atal berri hontan, azken asteetan jasotako promoekin osatu dugu PROMO MIXTAPE serieko 35. kapitulua. Asher […]
“Duela 11.000 urte baino gehiagoko giza hezurdura bat aurkitu dute Loizun”, Berrian
Berria. 2021eko martxoak 12.
Iberiar penintsulan apenas aurkitu duten horren eskeleto zaharrik, osorik. Holakoak egon ohi diren baino hobeto dago. Itxura batean, ehortzi egin zuten.

Nafarroako Gobernuak aurkikuntza handi baten berri eman du gaur: Loizuko gizona aurkeztu du, duela 11.700 urte baino gehiagoko hezurdura bat. Gizaki haren eskeletoa osorik topatu dute lurpean, eta hori da, hain zuzen, aurkikuntzaren bereizgarririk handiena. Iberiar penintsulan apenas aurkitu duten horren giza hezurdura antzinakorik. «Aztarna hauek bakarrak dira Iberiar penintsulan, eta oso kasu arraroa kontinentean», azaldu du Pablo Arias Kantabriako Unibertsitateko historiaurreko ikerketen nazioarteko institutuko arduradunak. Pribilegiotzat jo du haren aztarnak aztertu ahal izatea. Jarraitzen du
Jardun Euskara Elkartea 2021-03-12 12:03:31

Bizi Poza-ren harira, ekintza ugari egiten hasiak gara Bergarako ludoteketan. Elkartea ezagutzeko, abestiak entzun dituzte, ipuinak irakurri…eta atzo Oxirondoko haur eta hezitzaileek, mural polit bat burutu zuten.

NOLAALDATZEN DIREN GAUZAK #201 Zaharrak berri

Etapa berri batetan murgildu arren, gure ohiko estiloa mantentzen jarraitzeko asmoarekin jarraitzen dugu. Gaurkoan M8, Pepe Rei, munduko notizia ez generalizatuak eta beste hainbat kontu izan ditugu hizpide. Beti ere, gure erara!!
Xarma tiro punk #016 Hip-hop titis.

Gaurkuen, mikro ostien 2 (+ Olatz kablien manejuen noski) egon bagare be, berotasunien indako saiua izen da, lagun ezkutu bat zein bestez inguratuta egon gare ta. Hasteko, Arianna Puello artistan musika proposamena ezagutzeko aukeria euki dou, bere letra ta estiluen murgilduz. Bukatzeko, autoesploraziñuak gorputzeko gaitzak edo asaldurak detektatzerako orduen daukon papela azpimarratu gure izen dou, bularretakuak konkretuki. Goza ezazue!