
HAUS OF BEATS 250 Artwork: Julieta Aste hontako promoetan… / This weeks promos… Franck Vigroux, […]

HAUS OF BEATS 250 Artwork: Julieta Aste hontako promoetan… / This weeks promos… Franck Vigroux, […]
Igandean, martxoak 28, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XLVI. GORLARA IGOERA ospatuko da goizeko 10:00-tan.

Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.
Aurreko urtean ez genuen Gorlara Igoerarik izan COVID-19 pandemiaren ondioz, beraz, azken irabazlea, 2019-ko garailea da, Juan Fernando CALLE HURTADO (Caja Rural – Seguros RGA) Kolonbiarra ain zuzen.
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorlaraigoera hashtag-aren bitartez.

Liburu aurkezpena; Aingeru Mayor eta Ekaitz Goikoetxeakin.

Ekai Lersundin Dokumentala ikusi ondoren, Aitzole Aranetarekin izandako solasaldia.
Erramu zapatuko Dantza emanaldia, martxoaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, San Martin plazan izango da. Orduerdi inguruko ekitaldia izango da.
Dantza ikasleek, Eneko Galdos irakaslearen zuzendaripean, Euskal Herrian egiten diren Dantza tradizionalak dantzatuko digute: makil Dantza, ezpatadantza…..
COVID-19a dela eta, neurriak jarri eta beteko dira, besteak beste, distantziak bermatu, hidrogela eskura jarri, eta edukiera mugatu (80 lagunendako aforoa).

Gaurko saioan, gure sasi-aditu posiziotik, Euskal Foruen inguruan hizketan ibili gara. Legeak, eskubideak, pribilegioak…? Ordubetea motz gelditu zaigu gure jakituria mugagabea plazaratzeko. Beti ere, gure erara!!

Mahai jokuei eta bestelako kontu frikiei buruzko irratsaioaren 27. atala. 2 ataletako irratsaioa izango da, eta gaurkoa lehen zatia da. Edukia: Mahai jokuak eta genero berdintasuna izan dugu hizpide gaurkoan. Genero desberdintasunaren arrakala erakusten duten datu batzuk plazaratuko ditugu eta berauei buruz egingo dugu solas

Nostalgika jarri gare gaurkuen entzun douen bertso batei esker. Pandemia aurreko jai ta juergetatik bidaiatu dou anekdota desberdin ta istorixo haueikin lotutako abestixekin. Zenbat barre... Saiua osatzeko, eskuragarri dazen lubrikante motak ezagutu ditxugu, euren erabilera ta ezaugarrixak errepasauta. Goza ezazue!

Gaurko saioan Transitos liburuaren aurkezpenaren aitzakian Transexualitatearen gaia landudugu. Ixotz, Ekaitz eta Aingerurekin.
Bergarako Musika Eskolako GAZTE BANDA ETA BIG-BAND taldeek , martxoaren 24an (asteazkena), arratsaldeko 19,00etan, San Pedro elizan, KONTZERTUA eskainiko dute.
Pandemia hasi zenetik, lehen aldiz joko dute zuzeneko kontzertu batean. Eta horretarako neurriak jarri eta beteko dira (hidrogelak, distantziak, aforoa…)
Sarrerak, gonbidapen bidez banatuko dira. Kontzertua ikusi eta entzuteko interesa edukiz gero, Musika eskolara deitu dezakezue (943765780).
Gazte Bandan, Alberto Laskurainen gidaritzapean, 37 musikari daude (10-17 urte bitartekoa).
Big Band taldeko zuzendaria Angel Agirianoren da eta 9 musikarik osatzen dute taldea.(13 urtetik gorakoak).
Honako programa eskainiko dute:
BIG-BAND
Peter Gunn Theme………………………………………………… Henry Mancini
Brezin…………………………………………………………………. M.Sweeney
Gimme some Lovin……………………………. S. Davis-M.Winwood-S.Winwood
Crazy Train………………………………….………………………… O. Osburne
ZUZENDARIA: Angel Agiriano
GAZTE BANDA
One Direction in Concert…………………………..…………. Mold.: M. Brown
Glu,Glu,Glu……………………………………………………… J.M. Iparragirre
Mold.: A. Laskurain
Do You Want………………………………….………….……………. L. Henry
Mold.: A. Laskurain
Bakarlariak: Alazne Suinaga – Ion Agiriano
La Bamba………………………………………..……………………. Herrikoia
Mold.: M. Saurer
ZUZENDARIA: Alberto Laskurain
BIG BAND – GAZTE BANDA
Uptown Funk………………………………………………………… Bruno Mars
Mold.: M.Story
