Eliseo Gilek babes-errekurtsoa aurkeztu du Espainiako Konstituzio Auzitegiaren aurrean

Eliseo Gilen Iruña-Veleiari buruzko prentsa-oharra.
Ohar honen bidez, Iruña-Veleiako aurkikuntza eztabaidatuen kasua dela eta , behean sinatzen duen Eliseo Gil Zubillagak adierazten du ez dagoela ados zigor-arloko  epaitegiak emandako epaiarekin, eta ezta Probintzia Auzitegiak apelazioari emandako erantzunarekin ere. Ondorioz, bere eskubide konstituzionalak urratu direla sinetsirik, benetako babes judizialerako eskubidea, hain zuzen, Babes-errekurtsoa aurkeztu du Konstituzio Auzitegian. Beraz, guztiz sinetsirik jarraitzen du ez dela froga bakar bat ere aurkeztu, ez zuzenik, ez zantzu mailakorik, kondena jaso duen delituen  erruduntasuna  frogatzen duenik, eta  gainera ez dela zientifikoki frogatu aipatutako aurkikuntzak faltsifikazio baten ondorio direnik.

Azpian sinatzen duenak espero du Konstituzio Auzitegiak ontzat hartuko duela jarritako Babes-errekurtsoa eta bere interesen alde ebatziko duela; garbi utzirik bere errugabetasuna aldarrikatzen jarraituko duela eta bere esku dituen baliabide guztiekin defendatuko duela bere burua. Aldi berean,  berarengan sinesten duten eta eskuzabaltasunez laguntzen dioten pertsona guztiei bere esker ona adierazten die berriz ere. Halaber, erabat konbentzitua jarraitzen du Zientziak behin betiko konpon dezakeela aurkikuntza horiei buruz dagoen eztabaida.

Nota de prensa de Eliseo Gil sobre Iruña-Veleia.

Por la presente, el abajo firmante, Eliseo Gil Zubillaga, en relación al caso de los controvertidos hallazgos de Iruña-Veleia, manifiesta su disconformidad con las sentencias emitidas por el correspondiente juzgado de lo penal y, en subsiguiente apelación, por la Audiencia Provincial. En consecuencia, entendiendo que se han vulnerado sus derechos constitucionales, concretamente el derecho a la tutela judicial efectiva, ha presentado Recurso de Amparo ante el Tribunal Constitucional. Se mantiene, pues, en la firme convicción de que no se ha presentado ni una sola prueba, ni directa ni indiciaria, que determine la culpabilidad de quien suscribe de los delitos por los que ha sido condenado, ni que se haya demostrado científicamente que los mencionados hallazgos sean producto de una falsificación.

En la esperanza de que el TC admita y resuelva favorablemente a sus intereses el Recurso de Amparo depositado, sigue reivindicando su inocencia y la defenderá con todos los recursos a su alcance, reiterando su agradecimiento a todas aquellas personas que creen en su causa y colaboran desinteresadamente en ella. Así mismo mantiene su confianza en que la Ciencia pueda resolver definitivamente la controversia existente sobre los mencionados hallazgos.

Eliseo Gil Zubillaga

Vitoria-Gasteiz, 2021-03-27

Martxoa bergarako oxirondo ludotekan

IMG_3793

kaixo familia:

Martxoan ekintza ugari gauzatu ditugu Bergarako ludotekan: bizi poza jaia ospatu dugu, sentimentuak lantzeko dinamika ezberdinak egin ditugu, emakumeen nazioarteko eguna ospatu dugu,  ipuin kontaketak, zine saioak, kometekin jolasean ibili gara, eskulanak egin ditugu,… Hemen dituzue ekintza ezberdinetako argazki batzuk.

Ondo pasa aste santuko oporrak!

1615998519349 1616688310396 1616688310430 1616688345483 1616688345511 IMG_3793 IMG_3817 IMG_3834 IMG_3857 IMG_3864 IMG20210316183703(1) IMG20210322172734

kroma #07

Gaurkoan ere saioak bi zati izango ditu. Lehenbizi, Angellica Lidlell artista disidentearen “El sacrificio como […]

ELENA LETEK UDALA UTZIKO DUELA IRAGARRI DU ETA “BERGARAREN ALDE LAN EGITEKO AUKERA IZATEAGATIK PRIBILEGIATUA” SENTITZEN DELA AZPIMARRATU DU

Maite Agirre zinegotzia izango da EAJ-PNVren bozeramaile berria Bergarako Udalean, eta Martin Etxanizek ordezkatuko du zinegotzi gisa

Bergarako EAJ-PNVren udal erakundeak eskerrak eman dizkio Elena Leteri urte hauetan guztietan udalerrian egindako lanagatik

Elena Lete Bergarako Udaleko EAJ-PNVren orain arteko bozeramaileak udal erakundeari jakinarazi dionez, “Urteetan jarduera politiko eta dedikazio handia izan ondoren eta egindako lanagatik poz handia izanik “, “Zinegotzi eta bozeramaile kargua EAJ-PNVko beste kide bati uzteko unea iritsi da”. “Aldaketa honekin zinegotzi berri bat sartuko da udal taldean, Bergararekin konpromisoa hartzen duen alderdiko kide berri bat; aldaketa naturaltasunez emango dugu, eta, jakina, EAJ-PNVren udal taldeak nire laguntza izango du behar duten guztietan”, gaineratu du.

“Agertoki publikoa uzteko unean, ezin dut egin nire esker onik beroena erakutsi gabe; pribilegiatua sentitzen naiz Bergararen alde lan egiteko aukera izan dudalako, eta eskerrak eman behar dizkiot EAJ-PNV alderdiari erabat partekatzen dudan herri proiektu batean parte hartzeko aukera honengatik”, azpimarratu du Elena Letek”. Nire udal etapan talde emankorra eta gogotsua izan dut; elkarlana funtsezkoa izan da, eta talderik gabe ez zen posible izango”, adierazi du; “horregatik guztiagatik, eskerrak eman nahi dizkiet etapa honetako zinegotzi guztiei”. Jeltzaleen orain arteko bozeramaileak azpimarratu duenez, “Pertsonalki, urte hauek oso pozgarriak izan dira: aurre egin beharreko erronkak asko izan dira eta burututako proiektuak ere bai”. “Eguneroko lanean akatsak egin ahal izan dituela eta, ziurrenik,  bere lanarekin ados ez dauden pertsonak egongo direla” onartu ostean, barkamena eskatu du. Hala ere, “Interes orokorraren bila aritu naiz beti, alderdikeriei jaramonik egin gabe eta inori kalterik ez egiten saiatuz”

Martin Etxaniz izango da Bergarako Udaleko EAJ-PNVko zinegotzi berria, eta Maite Agirre zinegotziak hartuko ditu bere gain bozeramaile lanak

Elena Lete Bergarako Udaleko zinegotzi hautatu zuten 2015ean; eta, 2016tik 2019ra, alkate izan zen, Juan Jesus Alberdi ordezkatu ondoren. Udalerriagatik lan handia egin duen urteak izan dira, eta, horregatik guztiagatik, EAJ-PNVren udal-erakundeak eskerrak eman nahi izan dizkio zerbitzu publikorako erakutsi duen bokazioagatik eta izan duen dedikazioagatik.

Bergaran, 2021ko martxoaren 24an

Bergarako EAJ PNV

ELENA LETE ANUNCIA QUE DEJARÁ EL AYUNTAMIENTO Y SUBRAYA QUE SE SIENTE “PRIVILEGIADA POR HABER TENIDO LA OPORTUNIDAD DE TRABAJAR POR BERGARA”

La actual concejala Maite Agirre será la nueva portavoz de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Bergara, y Martin Etxaniz le sustituirá como concejal

La organización municipal de EAJ-PNV de Bergara agradece a Elena Lete su trabajo y dedicación al municipio durante todos estos años

La hasta ahora portavoz de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Bergara, Elena Lete, ha comunicado a la organización municipal que, “tras años de intensa actividad política, amplia dedicación y mucha satisfacción por el trabajo realizado”, considera que “ha llegado el momento de ceder la concejalía y la portavocía a otro miembro del grupo municipal de EAJ-PNV”. “Con este cambio se incorporará un nuevo concejal al grupo municipal, un nuevo miembro del partido que se compromete con Bergara; un cambio que daremos con naturalidad y en el cual, por supuesto, el grupo municipal de EAJ-PNV contará con mi ayuda y colaboración siempre que la precisen”, ha añadido.

“En el momento de dejar el escenario público no puedo hacerlo sin mostrar mi más sentido agradecimiento; me siento privilegiada por haber tenido la oportunidad de trabajar por Bergara y no puedo menos que agradecer a mi partido, EAJ-PNV, la oportunidad de participar en un proyecto de país que comparto plenamente”, ha remarcado Elena Lete.

“En mi etapa municipal he contado con un equipo entregado y entusiasta; el trabajo en común ha sido clave y sin el equipo no hubiera sido posible”, ha señalado; “por todo ello, mi agradecimiento a todos los concejales de esta etapa”.

La hasta ahora portavoz jeltzale ha incidido en que, “personalmente, estos años han sido muy satisfactorios: los retos afrontados han sido muchos y los proyectos culminados también”. Tras reconocer que “en el quehacer diario ha podido cometer errores y, seguramente, habrá personas a las que haya defraudado”, ha pedido disculpas por los mismos. No obstante, ha puntualizado que “siempre he desempeñado mi labor buscando el interés general, sin atender a partidismos e intentando no perjudicar a nadie”.

Martin Etxaniz será el nuevo concejal del grupo municipal de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Bergara; y la concejala Maite Agirre asumirá las labores de portavoz del grupo.

Elena Lete fue elegida concejala del Ayuntamiento de Bergara en 2015; y de 2016 a 2019, fue alcaldesa, tras sustituir a Juan Jesus Alberdi. Han sido años de intenso trabajo por el municipio y, por todo ello, la organización municipal de EAJ-PNV le agradece su vocación de servicio público y su dedicación.

Bergarako EAJ PNV

2021ko martxoaren 24

Larrea#37

Maddi

Azkenaldian askok dugu ahotan Bergara Herri Hezitzailea. Gaurkoan, lantaldeko kide den, Maddi Larreak Marenen kataiari jarraipena emango dio. Hemen bere hitzak:

Marenek zaintza sarearen egitasmoa pandemia garaian sortu zela kontatu digu aurreko artikuluan. Gaurkoan ni pandemia garaian sortu zen beste egitasmo bat aurkeztera nator: Bergara Herri Hezitzailea.

Herri guztiak hezitzaileak direla sinisten dugu, baina hausnartu behar da zein baloretan hezi nahi dugun. Hausnarketa horretan hainbat norbanako batu eta “Bergara Herri Hezitzailea” sortu dugu.

Talde honek bat egin du Oinherri elkarteak  eta  herri hezitzaileen sareak aurkeztu zituen balioekin: Haurtzaroaren kultura onartzea, benetako parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena sustatzea, aisia hezitzailea izatea, euskalduntasuna bultzatzea, aniztasuna eta parekidekidetasuna bermatzea, ingurumen naturala eta kulturala zaintzea, eta komunitate sarea eta auzolana balioan jartzea.

Haurrengandik pentsatutako herri batean amesten dugu, horrelako herri bat guztiontzako aproposa den herria delako. Bidea luzea da, baina nonbaitetik hasi behar da bide hori eraikitzen. Guzti hori errealitatera ekartzeko hainbat ekimen martxan ditugu jada. Hala nola, parte hartze ireki baten auzolanean sortuko den Zabalotegiko eskola zaharreko kanpo espazioaren eraldaketa prozesua. Praktika hau teoriarekin aberasteko hitzaldi desberdinak antolatu ditugu. Horrez gain, herrian pertsonak erdigunean jartzeko urratsak emateko mugikortasunaz hausnartzen ere ari gara…

Aurrerantzean ere hainbat hausnarketa eta ekimen desberdinak egiteko asmoa dugu. Hori guztia aurrera eramateko, oso aberasgarria iruditzen zaigu norbanako edota talde anitzen parte hartzea, puntuala zein jarraia. Esaterako, modu jarraituan parte hartzen ari den lehen taldea Jardun Euskara Elkartea dugu, Herri Hezitzaileen baloreekin bat egiten baitu, besteak beste aisialdi hezitzailearekin eta euskararekin.

Modu batean edo bestean, guztiok daukagu gure herriaren eraldaketa prozesu honetan parte hartzeko aukera. Garaira egokitu eta Bergara Herri Hezitzaileak sare sozialetan ere badu bere espazioa. Beraz, prozesuaren parte izan nahi duen orok sareetan aurkituko gaitu. Atera irekita dago, sartu beldurrik gabe!

Maddik idatzitako testuan, behin baino gehiagotan azaltzen zaigu “eraldatu” hitza. Iñaki, Eraldatze prozesu horretan, natuak bere garrantzia izango duela pentsatzen dut.

Herriak zer garrantzia dauka naturaren eraldaketan?

 

Maddi

 

Xarma tiro punk #018 TxerriBOOM!

Gaurkuen sekula baño babestuau egon gare mikruen bestaldien, Txerrikumeak (Atxabalta, 2012) musika taldian konpañiaz gozatu ahal izen douelako. Euren ibilbidia ezagutu dou, jatorrixa, ta batezbe, euren lan berrixan (Gorabeherak, 2020) sorrera prosezua. Bestalde MihiBero erabili dou beste behin, galderak bota ta erantzunekin ikasteko asmuakin. Goza ezazue!