“Euskaren aztarnak Sardinian?” liburuaren laburpen bat azaldu da Sardiniako Insula Noa aldizkarian

2017an argitaratu genuen liburua Pamiela argitaletxearekin. Gaztelerazko laburpena egin eta 2020an ¿Euskera y paleosardo, parientes cercanos? izeneko 112 orrialdeko pdf-a eskegi genuen academia.edu-n. Laburpen honen laburpena da orain Insula Noa aldizkariaren 3. alean argitaratu dena. Sardinian, eta Italian oro har, interesa piztu du liburuan jorratzen den gaiak. Horren lekuko hango bi unibertsitate publikotan eman ditudan hitzaldiak (Sassari eta Roma3), eta Sardiniako egunkari eta aldizkarietan (La Nuova Sardegna, Limba Sarda) agertu diren kronikak eta elkarrizketak. Barzelonako Sardiniarren Etxean ere programatuta dago hitzaldi bat, izurritea dela eta atzeratzen ari dena.

Euskal Herrian, ostera, ez dirudi gaiak inongo interesik piztu duenik. Hitzaldi batzuk bai herrietan, baina ez unibertsitate eta enparauetan, eta aurkezpen egunaz geroztik ez da ezer azaldu hedabide idatzietan.

Apirileko euskararen bozgorailua

IMG_20210401_123818_707

InstFitter_20210401_123710Apirileko euskararen bozgorailua:
Euskara bezalako hizkuntza minorizatu bati bere jatorrizko lurraldean eta berak garatzeko duen lur propio bakarrean funtzio hegemoniko batzuk betetzea badagokio edo ez?

Jon Sarasua

KOLAX musikala

Gaurkoan kolax musikala osatu dou. kantuak jarri ditxugu, beraien artian inolako loturarik gabekoak. Bergaratik urruti sortutakoak, denak. Zuzeneko musika Garatek jarri dau.

“30 urte mihingintzan” liburu aurkezpena

Print

Aste Santu osterako hitzaldi paregabea antolatu dugu. Txerra Rodriguez Gomez, hizkuntza aholkularia, izango dugu bere “30 urte mihingintzan. Euskara Elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017” liburuari buruz berriketan.

Hitzaldia apirilaren 13an izango da, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Irizar Jauregian.

 

Print