Aitortza gerrako ume izandakoei bideoa sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Aretxabaleta, Oñati eta Elgeta Antzuolako Gerrako Umeei omenaldiak
Aretxabaleta, Oñati eta Elgeta Antzuolako Gerrako Umeei omenaldiak sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Omenaldi xumeak baina bihotzez egindakoak Arrasate eta Bergaran Gerrako Umeei
Omenaldi xumeak baina bihotzez egindakoak Arrasate eta Bergaran Gerrako Umeei sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Jardun ere Bergara oinez ekimeneko partaide

Jardun euskara elkarteak “Bergara oinez” egitasmoaren hirugarren edizioan parte hartuko du beste urte betez. Bergara oinez, bizitza osasuntsua eta soziala bultzatzen dituen egitasmoa da. Herri barruan, ibilaldi ezberdinak antolatzen ditu, adin eta ezaugarri guztietako jendea elkarretaraziz.
Irteerak eguenetan izaten dira (salbuespena, irailaren 26an izango da) goizeko 10:15ean Agorrosinetik abiatuta. Irteera bakoitza herriko elkarte/eragile baten esku egongo da.
Gauzak horrela honako hauek dira aurtengo eragileak eta ibilaldien ordena: Mariaren Lagundia, Aranzadi Ikastola, Pol-Pol, Duintasuna, San Joxepe, Jardun-Topagunea, Bergarako Udala, Aspace, Osasun Publikoa, Osakidetza eta BPX.
Informazioa eta izen-ematea:
- San Joxepe: 943 76 21 40
- Agorrosin: 943 77 70 95.
- www.bergarakirola.eus

Argazkia: bergara.eus
Osintxuko ludoteka

Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak aisialdiaz gozatzen jarraitzen dute eta oraigoan ere, eguraldi ederra aprobetxatuz, kalean egiten ari dira ekintza ezberdinak, eskulan, jolas eta bestelako dinamikak.

‘Loizuko giza hezurdura, Isturitzeko mamut hezurrak eta Iruña Veleiako grafitoak’, Tomas Elorzak Argia digitalean
Argia. Tomas Elorza Ugarte. 2021eko apirilaren 20a
Otsailean, Loizuko (Zangotzako merindadea) koba batean aurkitutako 12.000 urteko giza hezurdura aurkeztu zuten; hil honetan, Donamartiriko Isturitze koban (Nafarroa Beherea) aurkitutako 30.000 urteko mamut hezurrak.
Egunkari honek informazio bikaina eman du bi aurkikuntzez, argazki ederrez lagunduta. Horiek aztertzeko zientzialari eta unibertsitateen artean mugimendu handia sortu dela dio. Loizun agerturiko giza hezurduraren azterketari buruz, honela zioen otsailaren erdialdera: “Diziplina anitzeko 26 laguneko talde bat egongo da arrastoak aztertzen. Besteak beste, Kantabria, Burgos, York, Uppsala, Cambridge eta CSICeko ikertzaileak ibiliko dira ikerketan”.
Donamartiriko Isturitzeko aurkikuntza honela aurkezten du apirilaren 16ko alearen azalean: “Mamut ehiza Isturitzen. Duela 30.000 urteko tresnak eta animalien arrastoak aurkitu dituzte Donamartiriko leizean, EHUko talde batek zuzendu duen nazioarteko indusketan”. Eta, gero, erreportajean: “… maila estratigrafiko bakoitzetik gutxienez bi lagin bidaliko ditugu unibertsitate ezberdinetara laborategiek karbono-14 proba egiteko”.
Kasu hauek Iruña-Veleiakoarekin konparatu eta prozedurak zeharo ezberdinak direla ikusten da. Iruña-Veleiakoan, behin eta berriz eskatu arren, ez zen nazioarteko aditurik onartu; grafitoen laginak ez ziren ez laborategi ez unibertsitate desberdinetara bidali; zientziaren bidearen ordez epai-bideari ekin zioten arduradunek; 400 grafitoetatik soilik % 10a aztertu da… Eliseo Gil epaile batek zigortu zuen, ikerlari batek (J.V. Navarro) laborategi batean (IPCE) egindako ikerketan oinarrituta. Bat, bat, bat. Lekutan daude nazioarteko ikertzaile, unibertsitate edo laborategiak!
Une honetan, euskararen historiarako hain garrantzitsuak izan daitezkeen grafitoak giltzapean dauzka (!?) Arabako Aldundiak, tabu bihurtuta eta ikerketa berriak egiteko bideak oztopatuta: grafitoen %90a aztertu gabe dago, indusketa kontrolaturik ez da egiten, laginik ez da bidaltzen unibertsitate eta laborategietara, informazio handia eman dezaketen ehundaka pieza garbitzeke daude 2008tik… Loizuko eta Isturitzeko bidea zuzena da. Iruña-Veleiakoa kudeatzen dutenek badute non zer ikasia.
MARTIN ETXANIZEK ORDEZKATUKO DU ZINEGOTZI JELTZALE MODUAN ELENA LETE, APIRILAREN 26AN OSPATUKO DEN OSOKO BILKURAN
Hauteskunde Batzordearen jakinarazpenaren ondoren, zinegotzi berriak kargua hartuko du apirilaren 26an egingo den ohiko osoko bilkuran. Etxaniz EAJren zerrendako zortzigarren postuan joan zen 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan.
Era berean, Bergarako Uri Buru batzarrak eskerrak eman nahi dizkio Martin Etxanizi datzoen bi urteetarako erronka onartzeagatik. “Gizon arduratsua, kudeatzeko gaitasun handikoa. 57 urte ditu eta gaur egun Ulma Servicios de Manutencion enpresako Finantza Zuzendaria da. Ziur gaude Martinen esperientzia eta ibilbide profesionalak ekarpen handiak egingo dizkiola zinegotzi taldeari eta, nola ez, Bergarari, are gehiago pandemiaren egungo egoeran, non gu guztion ekarpenak eta erakundeen arteko lankidetza inoiz baino beharrezkoagoak diren” Enaitz Agirre, Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakaria.
EAJ-PNV lanean ari da eta lanean jarraituko du guztion artean pandemiatik indartuta irten gaitezen. Helburu horrekin, gure herriak aurrera egitea bilatzen duen proiektu bat bultzatzen dugu; Bergara indartsu, euskaldun, berdintasunean oinarri, inklusibo eta ekintzailea sendotzeko proiektu bat. Hori guztia errespetuan, entzute aktiboan eta ulermenean oinarritutako kultura politiko baten bidez – Gurea, EAJrena, gure herriarena, Bergararena–, eskubideak eta balioak bateratzen dituen bizikidetza-eredu batekin. Eta ziur gaude gure zinegotzi berriak lagundu eta lan egingo duela helburu hori lortzeko.

Bergarako Uri Buru Batzarra
Bergaran, 2021ko apirilaren 21an
MARTIN ETXANIZ SUSTITUIRÁ COMO CONCEJAL JELTZALE A ELENA LETE, EN EL PLENO DEL 26 DE ABRIL
Tras la notificación de la Junta Electoral el nuevo edil asumirá el cargo en el pleno ordinario que se celebrara el próximo 26 de abril. Etxaniz figuraba octavo de la lista del PNV en las municipales de mayo de 2019.
Así mismo, desde la Junta Muncipal de EAJ-PNV, queremos dar las gracias a Martin Etxaniz por aceptar el reto para los próximos dos años. “Un hombre, responsable, con una gran capacidad de gestión. Tiene 57 años y a día de hoy trabaja como Director Financiero en Ulma Servicios de Manutención. Estamos seguros que su experiencia y trayectoria profesional serán una gran aportación para el equipo de concejales Jeltzalez y, tambien, para Bergara, más aún en la actual situación de la pandemia, en la que la aportación de todas y todos nosotros, y la colaboración interistitucional resulta más necesarias que nunca”. Enaitz Agirre, Presidente de Uri Buru Batzarra de Bergara.
EAJ-PNV trabaja y seguirá trabajando para que, entre todas y todos, salgamos fortalecidos de la pandemia. Con ese fin, impulsamos un proyecto que busca que nuestro pueblo avance; un proyecto para consolidar una Bergara fuerte, euskaldun, igualitaria, inclusiva y emprendedora. Todo ello, a través de una cultura política –la nuestra, la del PNV, la de este pueblo, la de Bergara– sustentada en el respeto, la escucha activa y la entendimiento; con un modelo convivencial que conjuga derechos y valores. Y estamos convencidos de que nuestro nuevo concejal contribuirá y trabajará para alcanzar ese objetivo.

Bergarako Uri Buru Batzarra
Bergaran, 2021ko apirilaren 21an
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #205 Rol aldaketa

Gaurko gonbidatuak, rolak erabat aldatu dizkigu. Andrea izan da Txapako estudioetan eta ohiko aurkezpenen ondoren, berari eman diogu hitza, ordubete azkar baten, irratsaioaren amaieraraino gidatu gaitu. Gure papera, galderei erantzun, musikaz girotu, eta gure erara egin....beti ere!!!!
“Euskararen mugak antzinako Vasconian / Los límites del euskera en la antigua Vasconia” hitzaldi-sorta EHUren udako ikastaroetan
Informazio gehiago EHUren orrian.
