Udaleku irekietarako lan poltsa

2 (2)

Jardun Euskara Elkarteak, Bergarako uztaileko udaleku irekietan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa zabalduko du. Udaleku irekiak ekainaren 28tik uztailaren 23ra burutuko dira. Baloratuko da:
– Begirale titulua izatea.
– EGA edo baliokidea izatea.
– Aisialdian esperientzia izatea.
Udaleku irekien aurretik egingo den formazio saiora etortzea derrigorrezkoa da. Formazio saioa printzipioz maiatzaren 29an egingo da.
Kurrikulumarekin batera, tituluak eta sexu delituen ziurtagiria bidaltzea eskertuko genuke.
Kurrikulumak bidaltzeko gaztejardun@topagunea.com era bidali maiatzaren 10etik maiatzaren 19ra bitartean.

2 (2)

Apirila Bergarako Oxirondo ludotekan

1618842918157

Kaixo familia:

Apirila ere pasa da dagoeneko, ekintza ugari gauzatu genituen aurreko hilabetean zehar: kanpo jolasak egin genituen, musika jolasak, eskulanak, enpanadillak sukaldatu, txango ezberdinak…. hemen dituzue egun ezberdinetako argazki batzuk!

1620203203797 IMG20210423174756 IMG20210423180905 1618842918018 1618842918141 1618842918157 1619446139169 1619446139265 1620203203971 1620203203862

 

PORRA GIRO 2021

Kaixo PORRA GIRO zaletu guztioi. Larunbat honetan, maiatzak 8, 2021ko GIROA hasiko da Torino hirian.

Jakinarazten dugu, Beragarako txirrinduzale talde batek bultzatuta eta LOKATZA Txirrindulari Eskolaren laguntzarekin hasiak garela PORRA GIRO-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 23 taldeetako 184 txirrindulariek osatutako tropela izango da Piemonteko hiruburuko irteeran. 21 etapetan, Torino-tik Milan-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, maiatzaren 30an izango delarik.

Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, maiatzak 9-ekoa (Igandea) izango da.

PORRA-ko baldintzak, ohiko formatukoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, maiatzak 9-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

GIROKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Giroaren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porrako irabazlea izango da. Hala ere, lahenengo 5 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

BERGARA>>

Larunbatean (maiatzak 8), arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko 18:00 eta 20:00 bitartean

Igandean (maiatzak 9), Irala kalean berriz ere mahaia izango da apostuak bete ahal izateko  eguerdiko 11:00 eta 14:00-ak arte.

ANTZUOLA>>

Igandean (maiatzak 9), Koxkor tabernan mahaia izango da apostuak bete ahal izateko  eguerdiko 11:00 eta 14:00-ak arten.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

PORRA GIRO-ko ANTOLATZAILE TALDEA