
Mahai jokuei eta bestelako kontu frikiei buruzko irratsaioaren 31. atala. Edukia: Star Realms karta jokuaren aurkezpena, zuzeneko partida eta guzti!

Mahai jokuei eta bestelako kontu frikiei buruzko irratsaioaren 31. atala. Edukia: Star Realms karta jokuaren aurkezpena, zuzeneko partida eta guzti!
Orain dela egun batzuk jakinarazi genuen isunak ordaintzeko agindua bidali ziola epaitegiak Eliseo Gili eta elkartasun-kutxa irekitzen genuela, eta haren bilakaeraren berri emango genuela aldiro. 3.841 euro jaso dira lehen egun hauetan.

Pasa den astean egin genuen aurtengo jaietako zapetarako irudien eta leloen aukeraketa eta dagoeneko ordua da irabazleei aurpegia ipintzen joateko. Gogoratuko duzuen bezela, nagusien zapirako irudi eta leloaren irabazlea Nagore Aranburu izan da. Haurren zapiak izango duen irudi eta lema, berriz, Oihana Tabaresena izango da. Kasualitatez, azken hau, Bergarako Udalak egiten duen jaioberrien ongi etorrian zapia jaso zuen lehen haurra izan zen.
Zorionak bikote!!

Nagore Aranburu

Oihana Tabares

Pentsionistak, kukubaso, fereka eta ilun eta abar

HAUS OF BEATS 257 Artwork: @neoetxeberri Aste hontako promoetan… / This week promos… Daniel Haaksman, […]

Datorren ikasturtera begira eta zerbitzua hobetze aldera, Oxirondoko ludotekaren inguruko parte hartze saio bat martxan jarri du Jardun Euskara Elkarteak Bergarako Udalarekin batera.
Zerbitzuaren inguruan zuen iritzia ezinbestekoa iruditzen zaigu, sinisten dugun aisialdi eredua aurrera eramateko.
Horretarako, haur hezkuntzako 3 urtetik lehen hezkuntzako 2. maila arteko familiei behean azaltzen den galdetegia erantzutera animatzen zaituztegu maiatzaren 28a baino lehen!


Kartzela zaharrean egiten duten emanaldietako bat, entzungai!! Chill MaFiaren zuzenekoak, publikoa eragin du…. gozatu!!!!!
Atzo, maiatzak 6, Bergarako musika eskolako Dantza ikasleek emanaldi bikaina eskaini zuten San Martin plazan.
Gaur egun, Bergarako Musika Eskolan 90 dantza ikasle ditugu eta atzo, 6-12 urte bitarteko 50 neska-mutikok, Eneko Galdos irakaslearen gidaritzapean, Euskal Herriko hainbat txokotako euskal dantzen erakusketa egin zuten.
Hasteko eta agurtzeko, dantzari txikienek Ikurrin Dantza dantzatu zuten.
Ondorengo, talde desberdinetan honako dantzak egin zituzten: Brokel Dantza, Zinta Dantza, Axuri beltza, Zazpi jauzi, Makil Dantza, eskuko dantzak, zortzikoa…
Dantza emanaldiari bukaera emateko, denek elkarrekin Sorgin Dantza eta Polka dantzatu zuten.
Asko izan dira gainditu beharreko zailtasunak, baina azkenean urte terdi geroago, San Martin plazan emanaldi hunkigarri eta polita egitea lortu zuten guren dantzariek!!
Zorionak dantzari guztiei, gurasoei eta Eneko irakasleari eta eskerrak bertara gerturatu zinenten guztiei.
Kultura segurua eta beharrezko adelako!!!

Duela gutxi eskegi dute Interneten eta dagoeneko 165.000 ikustaldi eta mila komentariotik gora izan ditu, arrakastatsua denaren seinale. Ingelesez dago eta bitarteko handiekin egina da. Luzea da egileen zerrenda baina ez dirudi tartean euskaldunik dagoenik. Euskaldunok ez ginateke gauza izango horrelako bat egiteko, hain gaude gizajotuak aspaldian. Merezi du ikustea.
Basque Origins. DNA, Language, and History
