Heldu dira Jaietako zapiak!

WhatsApp Image 2021-05-14 at 18.16.26

Jaiak gainean ditugu eta dagoeneko iritsi zaizkigu aurtengo Bergarako Jaietako zapiak. Azkenengo urteetan bezala bi diseinu prestatu ditugu: haurrena eta helduena. Zuena eskuratzeko irrikitan zaudete??

Jarraian salmenta leku eta orduak:

Asteazkena (18:00-20:00): San Martin plazan.

Osteguna (18:00-20:00): Irala kalean

Ostirala (11:00-13:00): Irala kalean /(18:00-20:00): Irala kalean

Zapatua (10:00-13:00): Oxirondon

 

WhatsApp Image 2021-05-14 at 18.16.26

Euskal Triviala

102918186_10163745397275161_100022791058462350_n (1)
Aurtengo Euskal Trivialaren bigarren edizioari hasiera emango diogu gaur. Jarraian talde bakoitzari dagokion inprimakira eta lehiaketako oinarrietara jotzeko estekak utziko dizkizuegu:
🔸1.Taldea (LH 4,5 eta 6): https://forms.gle/jUUAzCeQF6E2L3EU8
🔸2.Taldea (DBH eta Batxilergoa): https://forms.gle/yUukJ53sJMT9VyjJA
🔸3.Taldea (18 urtetik gora): https://forms.gle/gPf8WmDLGjs1NcSt7
Nahi izanez gero, Jardun Euskara Elkartean, galdetegia paperean eskuratzeko aukera ere izango duzue.
Gogoratu, gaur hasi eta ekainak 6ra bitartean egongo dela zabalik hauek betetzeko epea.
Animatu eta parte hartu!

Oxirondo ludotekako parte hartze prozesua

IMG_3870

Pasa dan ostiralean, Oxirondoko ludotekako parte hartze prozesuaren harira, zerbitzua erabiltzen duten familiekin elkartu ginen eta prozesuari hasiera eman genion beraien iritziak jasoaz. Guztiira 9 familia gerturatu ziren eta jasotakoa oso aberasgarria izan zen.

 

Eskerrik asko gerturatu zineten familiei eta gogoratu, oraindik denboraz zabiltzatela galdetegia betetzeko!

 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfa3dtE4aPYZUFMdIzcJzud1Trw7TKDxVJaEdXrfj5XpZuGdA/viewform?usp=sf_link

 

IMG_3870

Euskal Triviala

TRIVIALA 2021-2 kartela_page-0001

Datorren astelehenean emango diogu hasiera aurtengo bigarren Euskal Trivialaren edizioari. Oraingo honetan online egingo dugu eta galdetegiak bete ahal izateko esteka astelehenean jarriko dizuegu erabilgarri.

TRIVIALA 2021-2 kartela_page-0001