Arduraz jokatzeko deia egin du Bergarako EAJk

Bergarako EAJk datozen egunetan erantzunkizunez jokatzeko eskatu diete herritarrei

Alarma egoera bukatzeak ez du pandemiaren eragina baretu. Egoera larria da oraindik eta pertsonak kutsatzen jarraitzen dute, gaixotzen, hiltzen… Txertatze kanpaina aurrera doan arren gaixotasunaren kaltea ez da desagertu.

Hala ere, datozen hilabeteetan arduraz jokatzea dagokigu. Soberan dakigu zeintzuk diren hartu beharreko neurriak; maskara egoki jantzi, distantzia mantendu, eskuen garbitasuna eta jendarteak saihestu.

Datozen egunetan ospatu beharko genituzken Penteskoste jaiak aurten ere ez dira izango. Egun bereziak Bergararrontzat, urtean behin gogotsu hartzen ditugunak. Baina bigarren urtez ezin izango ditugu ospatu gure herriko jaiak.

Luze egiten ari zaigu baina zentzuz, arduraz eta konpromisoz jokatzeko garaia da. Guztion ardura da, norberarengandik hasiz erantzunkizun hori hartuz. Guregatik eta gure inguruan daudenengatik, gehien maite ditugunengatik. Gaixotasunak erakusten digu ahulenak ez ezik, edonor eraman dezakela.

Izango dugu aukera Bitorianatxoren jaitsieran, zezen ikuskizunak, bandaren kontzertua, koadrilen eguna, erraldoien eguna, dantza ikuskizunez… disfrutatzeko aukera.

Bitartean, zentzu jokatu, elkar zaindu eta errespetatu gaitezen guztion onurarako izango baita, hurrengo urtean behar den moduan Pentekoste jaiak ospatzeko moduan izan gaitezen.

Bergarako EAJ PNV

2021ko maiatzaren 21ean

Xarma tiro punk #024 Buena vibra.

Bueltan gatoz! Beste astearte batez egon gare uhinen bestaldien musika ta hainbat kontzeptu zabaltzen. Batetik, The Vibrators taldian ibilbidian ziher bidaitxo bat indou. Bestetik, Chilly enpresak kaleratutako spotian agertzen dien hilekuan irudixa ta alua jaboiakin garbitzeko bihar faltsuai buruz indou barriketan. Goza ezazue!

Oxirondo ludotekako parte hartze saioa

ludoteka

Oxirondoko ludotekatik parte hartze saioekin aurrera jarraitzen dugu eta oraingoan, zerbitzua erabiltzen ez duzuen herriko familiei luzatzen dizuegu gonbita.

Zerbitzuaren inguruan zuen iritzia ezinbestekoa iruditzen zaigu, sinisten dugun aisialdi eredua aurrera eramateko.

Horretarako, datorren maiatzaren 28an arratsaldeko 18:00etan Oxirondoko ludotekan egingo den saiora etortzera animatzen zaituztegu.

Parte hartze saiora etortzeko interesa izanez gero, maiatzaren 27a baino lehen bergarakoludoteka@gmail helbidera mezua bidali behar da.

Animatu!ludoteka

 

Ikasturte bukaerako emanaldiak

Bergarako Musika eskola azken txanpan dago eta honen bidez, kurtso bukaeran gauzatuko diren kontzertuen berri ematen dizuegu:

  • Maiatzak 27 , osteguna,  Mariaren lagundiako elizan, 18:30ean helduen kontzertua
  • Ekainak 3,  osteguna, Sta. Marina elizan, 19:00etan, Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatza eta Bergarako Orfeoi Gazteak,  Ahotsak Batuz, kontzertua eskainiko dute
  • Ekainak 15,  18:30ean Seminarixoan, trikiti, pandero,  eta perkusio kontzertua
  • Ekainak 16 eta 17, asteazkena eta osteguna, 18:00 Torresoroan, Antzuolako ikasleen kontzertuak.
  • Ekainak 18, 20:00 San Martin Plazan, Dantzaz beteriko gaua.
  • Ekainak 22, asteartea, 18:30ean Mariaren Lagundiako elizan, Diplomatuen kontzertua.