GERRAKO PRESOAK : P.G.

Asturias Bigarren Errepublikaren aurkako matxinatuen eskuetan erori ondoren, hauen lehen helburua arma fabrikak martxan jartzea izan zen, horietako bat Cañones de Trubia izan zelarik. Eskulan kualifikatua behar zuten, eta, horretarako, gerrako presoak errekrutatu zituzten. Unión Cerrajeran urte dezente lanean zeramaten arrasatearrak bertara eraman zuten batzuek identifikatu ditugu: Agustin Heriz Lamarain, Tomás Ruiz de Alegria Balanzategi, Vicente Etxebarria Larrañaga eta Felix Barrutia Guridi.

Txapa bat jartzen zitzaien besoan eta bertan, P. G. inskripzioa inprimatuta dago. (Gerrako presoak). Horietako batek, Agustin Herizek, horietako bat gorde zuen, eta senideek Intxorta 1937 kultur elkarteari eman digute, Elgetako Memoria Historikoaren Interpretaziorako Euskal Zentroan argazki horiekin batera erakusteko.

GERRAKO PRESOAK : P.G. sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Laburbira 2021

1620054449902_bergara Kartela_A3
XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz.
Orain inoiz baino gehiago, kulturak eta ikus-entzunezkoak zure hauspoa behar dutelako.
8 laburmetraia 29 herritan
Laburbirak 18 urte beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmeez betetzen. Edizio berri honetan ere, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak ahalik eta toki gehienetara heltzeko helburua dugu.
Apirilaren 26tik aurrera Euskal Herri osoan zehar ibiliko da Laburbiran edizio honetan aukeratutako 8 laburmetraien emanaldiak.
Bergaran, ekainaren 2an, 18:30ean izango da emanaldia Seminarixoan.
Animatu!!
1620054449902_bergara Kartela_A3

Osintxuko ludoteka

235aeedf-297d-4e8f-a84b-af14aa8192ed

Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak, atzoko egunez, bertako zonaldeak naturaz gozatzeko ematen dituzten aukerak aprobetxatu zituzten. Gustora asko ibili ziren!!

d0e0c7dd-d90c-406b-8c31-969ccff74faf

482475e3-1a40-40a2-9373-249fe9294a47

235aeedf-297d-4e8f-a84b-af14aa8192ed

 

Jardun antzerki eskolak aurkezten du…

1622019344494

Jardun antzerki eskolako ikasleek, primeran pasatzeaz gain, klaseetan lan handia egin dute kurtso osoan zehar. Horregatik, ikasturteari amaiera emateko asmoz, Ekainaren 10ean arratsaldeko 18:30etan emanaldia izango dute Seminarixoan. Emanaldi honetan antzerki eskolako 3 taldeek hartuko dute parte eta “Umore on TB” eta “Ametsetan” antzezlanak interpretatuko dituzte.

Sarrera doanekoa izango da. Hauek eskuratzeko aurrerago emango dizuegu xeetasun gehiago.

1622019344494