2022-11-28
Ezustean harrapatu gintuen iragan astean Aranzadi elkarteko talde
batek jendarteratu zuen iazko aurkikuntzak. Euforia eta harriduraren
artean, denetariko erreakzioak eta kontra-erreakzioak egon dira euskaraz
arduratzen garen guztiongan. Hurbileko bati esan nion hau izan
litekeela “mende honetako deskubrimendurik handiena gure arloan”, baina
berehala zuzendu nuen neure burua esanez hau dela “inoiz egon den
deskubrimendurik handiena euskal hizkuntzalariontzat”.
Oraingoan arkeologoen taldeak prozesua behar bezala dokumentatu du,
eta ez die faltsifikazioaren gaineko zalantzei zirrikitu bat ere utzi
Jakin badakigu antzeko iragarpen bat egon zela orain dela urte batzuk gure lurraldean bertan, baina oraingoan arkeologoen taldeak prozesua behar bezala dokumentatu du, eta ez die faltsifikazioaren gaineko zalantzei zirrikitu bat ere utzi. Epigrafisten eta filologoen lana ere zuhurra izan da, eta bere denbora behar izan du. Zeinuen analisia egin dutenek, Javier Velazak eta Joaquin Gorrotxategik, hamarkadak eman dituzte iberiar penintsularen inguruko Antzinateko idazkunak aztertzen. (Jarraitzen du)