Udaleku irekiak 2021_1.astea

IMG-20210702-WA0009 IMG20210630115144Denbora azkar doa gustora zabiltzanean, eta ondo pasatzen duzunean. Guri hauxe bera gertatu zaigu. Astelehenean ongi etorria egin genien udaleku irekiak 2021eko haur guztiei eta dagoeneko joan zaigu lehen astea. Aste honetan elkar ezagutu dugu eta herriko txoko ezberdinak jolas eta ekintza ezberdinez bete ditugu.

Hemen aste honetako argazki batzuk:

IMG-20210702-WA0010 IMG-20210702-WA0012
1625211491956 IMG_20210701_123913 IMG_20210701_121805 IMG_20210701_112111_552 IMG_20210630_104235 20210630_114631 1625209835919 1625209101023 1625056251997 20210630_114955

Xarma tiro punk #029 Doñasummers.

Ikasturteko "azken" irratsaiua gaurkua! The Donnas taldia ezagutzeko (ta maitatzeko) aukeria euki dou batetik, ta gerora, zailtasun tekniko bat zein beste tarteko, gaztiek pornuan inguruen daukien iritzixak entzun ta komentau ditxugu. Ezin besteik esan, ederra izen dala bide hau hasi izana, irailien bueltan egongo gare talde ta gai berrixak mahaigainera ekarteko. Ta batek daki, igual udako saio sorpresaren bat be egongo da. Bitxartien, zaindu ta goza ezazue!

Igandean, uztailaren 4an, Iruña-Veleiako aurtengo 3. bisita gidatua

Euskeraren Jatorriaren bloga. Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoa uztailaren 4an, ondoren abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da.

Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00ak inguruan amaitzeko.

Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira. Bi bisita egiten dira aldi berean, euskerazkoa eta gaztelerazkoa. (Jarraitzen du)

Jardun iruditan

jardun_logoa

Opor usaina nabaritzen hasi gara Jardun Euskara Elkartean… gure jarduera gehienetan kurtsoari amaiera ematen aritu gara azken hilabetean.

Bestalde, eta hurrengo kurtsoari begira, Jardunek eskaintzen dituen egitasmo, jarduera eta bestelakoak laburtzen dituen bideoa aurkezten dizuegu.

Hauetako ekintzaren baten parte hartzeko interesa izanez gero, irailean izango duzue gure berri.

KOLAX teranga

Gaur Papa eta Mamadou izan ditxugu irratixan. Teranga dokumentala aitzakia izan dou beraiekin hitz egiteko.