
HOB MIXeriak 35: promomixtape37 Azken hilabetetan jasotako promoekin osatu dugu udako atal berri hau.
HOB MIXeriak 35: promomixtape37 Azken hilabetetan jasotako promoekin osatu dugu udako atal berri hau.
Ekainaren erdialdean bergarako gaztetxearen urteurrena ospatzeko egindako kontzertua.
Bergarako Udaleko talde politikook honako adierazpen hau egin nahi dugu: Bergarako Udalak irmotasun osoz gaitzetsi nahi du ostiralean Xixonen (Asturias) lau gizonek bi emakumeen aurka egindako eraso matxista. Emakumeetako bat bergararra izaki, erasoen aurkako protokoloa aktibatu da herrian. Halaber, Bergarako emakumeari eta bere familiari babesa adierazi nahi die, eta dituzten beharrei erantzuteko konpromisoa hartzen du, haiek hala nahi badute. Horrelako gertakarien jatorria da gizonen eta emakumeen arteko berdintasunik eza, emakumeak mendean eta kontrolpean eduki nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Horregatik guztiagatik, berriro ere, berdintasunaren aldarrikapena azpimarratzen du Bergarako Udalak. Emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko errespetua, baita sexu-askatasunarekiko eta pertsonaren osotasun fisikoarekiko errespetua ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horienaurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik Bergaran bezala Euskal Herrian. Bidegabeak eta sumingarriak dira.Xixonen gertatutako azken eraso honek, bi elementu ditu erasoa are larriago bihurtzen dutenak:ustez lau erasotzaileek erabili duten indarkeria eta taldearen babesean egin izana. Bergarako Udalak pertsonen berdintasunean oinarritutako gizartea lortzeko duen konpromisoarilotuta, edonolako eraso sexistei aurre egiteko deia luzatzen die herritarrei eta, aurrekoaren ondorioz, inolako tolerantziarik ez agertzera gonbidatzen ditu. Guztiok azaldu behar dugu emakumeen aurkako indarkeriaren edozein agerraldiren kontra. Horretarako, ekintza horiek salatu behar ditugu, ez ditugu baimendu behar eta haien aurrean ezin gara isildu; aitzitik, gure babesa erakutsi behar diegu jasaten dituztenei, hitz batean, banakako eta taldeko erantzukizuna gure gain hartu behar dugu eraso matxisten aurrean. Eta guztiok argi izan: bai bakarrik da bai.Bergarako Udalak eraso horiek gaitzesteko ekintzak bere egiten ditu eta bergarar guztiak deitzen ditu bertan parte hartzera.Bergaran, 2021eko uztailaren 25ean.
Uztailaren 24ean izandako bigarren kontzertua.
Uztailaren 24ean izandako lehenengo kontzertua. Bergarako Kartzela Zaharreko Kitarra taldearen ildotik sortutako musika taldea. Beraien lehenengo kontzertua Bergaran.
Uztailaren 17ean izandako Txapajaiaren bigarren kontzertua
Uztailaren 17ean izandako Txapajaiaren lehenengo kontzertua
ikasturteko errepasoa
HAUS OF BEATS 267 Artwork: Remak Gaurko irratsaioa berezia egin dugu, Alvaro Aragones aka Daar, […]