Helduen antzerki eskola

IMG-20210920-WA0004

Aurten ere martxan da helduen antzerki eskola. Asteartetan izango dira saioak, zabalotegiko aretoan, 19:30etik 21:00ak arte.

Jarduneko bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 25 euro.

Animatu irudimena eta gorputz adierazpena lantzera!!

*Izen emateak eta informazio gehiago 943763661/605712469 deituta edota Jardun Euskara Elkarteko bulegora bertaratuta.IMG-20210920-WA0004

AIDAU-Haurren Zerbitzua, ate irekiak.

AIDAU LOGO AUKERA BAT-2

Aurreko ikasturte amaieran egindako parte hartze saioen ondoren, proiektu berri batekin gatoz aurtengo ikasturtean. AIDAU Haurren Zerbitzua.

Ikusi azalpen bideoa eta zalantzarik izanez gero, gerturatu Oxirondoko azokako lehen solairura. Bertan egongo gara astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

Irailean zehar egingo ditugu ate irekiak.

Animatu gure proiektu berria ezagutzera!

“Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan” liburua aurkeztu zen atzo Donostian.

Euskararen aztarnak Sardinian argitaratu zuen liburu honen egileak 2017an, eta haren jarraipena eta osagarria da neurri batean esku arteko hau. Esan beharra dago Italiako Iparraldeak Sardiniak baino lehenago piztu zuela zenbait ikerle euskaldunen arreta. Federiko Krutwig euskaltzainak Aosta eta Piemonte aldeko toponimian aurkitu zituen izenkideak nabarmendu zituen Garaldea liburuan (1978), eta geroxeago hari berari tiratu zion Bernardo Estornés Lasak Auñamendi Entziklopedian.

Baina harrezkero ez euskaldunek ez atzerritarrek, inork ez dio gaiari orain arte heldu. Obra honetan Elexpuruk, Sardiniako ikerketak eskaini dion esperientziaz baliatuta, Korsikan, Frantziako eta Suitzako Alpeetan eta Italiako penintsula osoan jarri ditu begiak. Harrigarriak dira toponimian aurkitu daitezkeen kidetasunak, hirurehun bat leku-izen berdin eta mila eta bostehun antzeko, Italia ipar-mendebaldean ematen delarik dentsitaterik handiena, Piemonte, Aosta, Lonbardia eta Ligurian, antzinatean liguriarrenak izandako lurraldeetan. Baina kidetasunak ez dira toponimiara mugatzen. Mitologian, adibidez, gure Basajauna eta Laminak aurkituko ditugu Alpeetan. Eta hau guztia argazkiz eta mapaz ondo hornituta.

Zergatik hainbeste euskal toponimo leku horietan? Hipotesia

Ez da batere erraza  azalpena bilatzea. Gauza bat izan dezakegu garbi: ezinezkoa dela kasualitatearen edo homofoniaren fruitu izatea. Bururatzen zaigun hipotesi bakarra honako hau da: Neolito aroan euskararen familiakoak ziren hizkuntzak egiten zirela Europako leku askotan, eta Brontze Aroan ekialdetik zetozen herri indoeuroparrak Europa gehienaz nagusitu zirenean, herri aurre indoeuroparrak, agian euskararen familiako hizkuntzak egiten zituztenak, leku menditsuetan babestu zirela, Alpeen eta Apeninoen magaletan liguriarren kasuan. Horrek azalduko luke zergatik euskal toponimoen dentsitatea askoz ere handiagoa den leku menditsuetan lautadetan baino.

Osatu ditugun mapek garbi erakusten dute zenbat eta ekialderago eta orduan eta euskal toponimo gutxiago ageri dela Alpeen magaletan, eta Toscanatik behera oso bakanak direla, nahiz eta badiren Italia erdi eta behealdean ere harrigarri samarrak.

Lehen liburuaren sarreran testutxo hau sartu genuen: ”Ikasleak ginela euskal arkeologo izentsu batek zera esaten zigun klasean: ‘Arkeologia liburu txar bat bezalakoa da. Antzinako biztanleek zer jaten zuten, zer tresna erabiltzen zituzten edo hildakoak nola ehorzten zituzten esaten dizu, baina ez askoz gehiago. Beste guztia asmatu, ondorioztatu egin behar duzu. Baina hori dituzun datu urriak ondo lotuz eta zentzuz interpretatuz egin behar da. Eta hala ere sekula ez duzu ziur jakingo zuzen zabiltzan ala ez’.

Esku arteko gai honek ere arkeologiaren antz handia du. Paleosardinierak ez du testu idatzirik utzi, dakigula. Agiri zaharretako izen propio batzuk, ondorengo hizkuntzetan suma daitezkeen arrasto batzuk, eta batez ere leku-izenak dira liburu txar honen letrak, tunel iluneko ipurtargiak”.

Orain aztertu dugun eremuan aurkitzen diren leku-izen batzuk: Alagna, Alza, Alzate, Arabba, Aranno, Arlaz, Arno, Arre, Auzate, Ascona, Baiona, Balzola, Velate, Berrio, Betolacce, Borda, Eccay, Erlo, Gabiola, Gallaretta, Garbe, Gorla, Iria, Irogna, Carabietta, Carcare, Lete, Lesa, Nardi, Occhetta, Olano, Oletta, Olza, Orbe, Oro, Orria, Ottano, Sarissola, Ubaia, Urbel, Uria, Veleia, Zalla, Zubiena, Suffia, Zumaglia

Liburuarekin batera mapa-poster bat ere argitaratu dugu. Ez da liburu-dendetan salduko. Egileari eska dakioke.

“Iruña-Veleia auzitegietan”, Gontzal Fontaneda Berrian

Irailak 8. Gontzal Fontaneda. Eliseo Gilek, Iruña-Veleiako epaiketan zigortuta, babes eskeko helegitea aurkeztu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, benetako babes judizialerako eskubidea urratu zaiolako, erruduna den frogarik ezta grafitoak faltsuak diren frogarik ere ez da aurkeztu eta. Gainera, epaitegiak ez du aurkikuntzen zaintza gauzatu, beti salatariaren esku egotea baimenduz.

Instrukzioa

2012. urtean instrukzioko epaileak txosten bat eskatu zion IPCE Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari. Hogeita hemeretzi zeramika eman zitzaizkion aztertzeko. Dokumentatuta dago lehenago ere zeramika horietatik zortzi beste bi laborategiren esku egon zirela. Aurkikuntzak zaintzen ez zituenez, epaitegiak ez zuen irregulartasunik antzeman IPCEri emandako zeramiketan, haietako zortzi lehen ere beste laborategi batzuek erabilita, eta horregatik baliozkoak ez zirela. (JARRAITZEN DU)