“Hizkuntzaren ustezko bidaiak”, Itziar Ugarte Irizar kazetariak Berrian

Berria 2021-9-25. Itziar Ugarte Irizar

«Badakigu toponimia, etimologia bezala, arbuiatua izan dela, egin izan diren gehiegikeria, errazkeria eta interpretazio fantasiosoengatik, baina horrek ez du inola ere esan nahi etimologia eta toponimia ikertzea ahuntzaren gauerdiko eztula denik, hizkuntzari gagozkionez». Abiapuntuan Jose Angel Irigarai idazle eta Pamielako kidearen hitz horiek jarrita aurkeztu da Saio eta Testigantza saileko ale berria: Juan Martin Elexpururen (Bergara, Gipuzkoa, 1950) Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan. Bi herrialde horietako leku izenen eta euskarazkoen arteko ustezko kidetasunak bildu eta ordenatu ditu ikerlariak, argazki, mapa eta bestelako elementu argigarriz lagunduta.

Elexpururen lan berriak badu aurrekari bat: ikerlariak duela lau urte argitaratutako Euskararen aztarnak Sardinian? saiakera, Pamielarekin argitaratua hura ere. Aurrekaria soilik ez: haren jarraipen eta osagarri modura aurkeztu dute argitalpen berria. Liburu hartan ez bezala, ordea, Italiako iparraldearen eta euskal hizkuntzaren arteko loturak aurrez ikertu izan direla oroitu du egileak, eta, horien artean, Frederick Krutwigen Garaldea liburua (1978) aipatu du: hartan, Aosta eta Piemonte aldeko toponimian aurkitutako izenkideak nabarmendu zituen Krutwigek”. JARRAITZEN DU.

Diario Vasco 2021-9-15. Jon Agirre. “Piamonte inguruan dagoen kidetasun pilaketa nabarmena da”.

Udako postal lehiaketa

Postal saritua - Noemi Arana

Duela hilabete batzuk Udako postal lehiaketa martxan jarri genuen eta hauek jasotzeko epea irekita izan dugu irailaren 16ra arte. Makinatxo bat postal jaso ditugu!!

Jasotako guztien artean zozketa egin dugu eta Noemi Aranak (@aranpedia-k) eraman du aurtengo saria (60€).

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta Zorionak Noemi!

Postal saritua - Noemi Arana

MINTZA tonbola

MintzaTonbola-kartela3_page-0001

c

Parte hartzaileen artean hauek izango dira banatuko ditugun *sariak*: Nekatur bonu bat (2 lagunendako 2 gauetako egonaldia gosariarekin), telazko poltsak, bolalumak, katiluak, termoak eta kuadernoak.
*Oharra:* pertsona bakoitzak boleto bakarra eskuratu ahalko du.MintzaTonbola-kartela3_page-0001 242694719_10165863069240161_36602131030099757_n

MINTZAPOZA PRAKTIKATU!!

242787698_10165860107170161_7461251074862728652_n
Irailarekin batera, Mintzapraktikan ikasturte berria ere badator! Bizi eta gogotsu gainera, taldekideekin berriz elkartu MintzaPoza elkarrekin praktikatzeko ilusioz.
Horixe baita, finean, gure egitasmoen oinarria: MintzaPoza.
Mintzalagun gehienak kafea hartzeko edo paseo bat emateko elkartzen dira. Baina bestelako aukerak ere badira: Gurasolagun, hikalagun, …esaterako.
Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
MintzaPoza sortzen digu astero elkartzeak, euskaraz lasai eta eroso aritzeko aukera izateak, akatsak egiteko beldur gabe edo euskara praktikatu nahi dugunokin astero elkartzeko prest dagoen Bidelagun bat izateak.
Bidelagunoi, berriz, euskara praktikatu nahi dutenekin astero elkartzen garen boluntariooi, gure ordu bete batek sortzen duen giroak ematen digu MintzaPoza, dakiguna partekatzeak, euskararen alde gure alea jartzen dugula sentitzeak.
Mintzapraktikan hasi nahi izanez gero eta MintzaPoza probatu, zatoz Jardun euskara elkartera hurbiltzea duzu aukerarik onena.
Jardun euskara elkartea
Errotalde jauregia z/g
jardunkultura@topagunea.com
943763661/605712469
Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Hasi zaitez Mintzapraktikan, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!

242787698_10165860107170161_7461251074862728652_n

Bertso eskola

bertso eskoletarako izen emate orria_page-0001

Jardun euskara elkarteak 2021-2022 ikasturtean ere gaztetxoen bertso eskola jarri nahi du martxan baina zertara joan bertso-eskolara?

– Lagunekin ondo pasatzera (adin guztietako taldeak daude)
– Bertsozaletzera
– Bertsoak kantatzera, idaztera, gaiak prestatzera…
– Inprobisatzera…
– Euskaraz bizitzera, euskara lantzera, euskararekin jolastera…
– Herria eraikitzera, dinamizatzera…
– …

Bertso-eskolan bertsolariak daude baina joaten diren guztiak ez dute jendearen aurrean kantatu behar. Oso gauza ezberdinak egin daitezke bertso-eskolaren inguruan eta denak dira bertso-eskolako kideak.

PROBATU EZ DUENAK EZ DAKI ZER DEN HAU!

Bazatoz???

Informazioa eta izen ematea:
Jardun euskara elkartean
943763661/605712469
jardunkultura@topagunea.com

bertso eskoletarako izen emate orria_page-0001