Urriko euskararen bozgorailua

09
Urriko euskararen bozgorailua:
“Nor gara? bagara nor,
ez gara menpeko perpausa.
Menpeko izateari utzi
eta ahalduntzea da kontua
euskaldun gisa ahalduntzea,
herritar gisa ahalduntzeko”.
 09

85 urte justizia eske! Omenaldia argazkiak

85 urte Justizia eske!

Aurten bete dira 85 urte kolpistak Debagoienean sartu zirela. Irailaren 26an, 12:00etan, Jose Maria Arizmendiarreta Plazan (Monolitoan) izan dugu Omenaldia. Esteka honetan ikusi dezakezu Hibai Garaik ataratako argazkiak.

Ekitaldian, errepresaliatua izan zen herri bakoitzeko pertsona batek edo haien senideek, hitza hartu dute. Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Arrasate, Gatzaga, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio y Elgeta. Azken unean Arrasateko beste pertsona batek hitza hartu du.

Omenaldian parte hartu dituzte Haizea y Oihana Arana bertsolariak, Arrostaitz dantza taldea, Goiko Balu abesbatza, Txorbela otxotea, eta Arrasateko txistulariak.

Bertan egon dira bailarako alkateek, Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Antzuola, Elgeta eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

85 urte justizia eske! Omenaldia argazkiak sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Mintzatonbola!

Bergara
Pasa den domekan, #kulturakalera ekimenarekin bat eginaz, Jardunetik ere kurtso berrirako eskaintza plazaratu genuen.
Honetaz gain, MINTZATONBOLA jartzeko aukera ere izan genuen, goizeko 12:30etik 14:00etara bitartean, eta asko izan zineten hurbildu eta gurutzegrama gustora bete zenutenak.
Hainbat sari atera ziren (katilu, kuaderno, bolaluma eta poltsa batzuk) baina sari potoloa oraindik ateratzeke dago beraz, ADI EGON! laister beste #mintzatonbola bat prestatuko dugulako!Bergara

Guraso.eus 1. podkasta

Guraso.eus  egitasmoan elkarrizketa ezberdinak egiten ditugu, askotan kolaboratzaileen idatziak erabiltzen ditugu aitzakia moduan  hauetatik tira […]