Bergarako EAJk ekonomia biziberritzea du helburu eta ez du uste zergak eta tasak igotzeko momentua denik, horregatik zergak/tasak izoztea proposatzen du
2021eko urriaren 25an ospatuko den Ohiko Osoko Bilkuran datorren urterako, 2022rako, Ordenantza Fiskalak onartuko dira. EH Bilduren Udal Gobernuak aurkeztu duen zirriborroa aztertu ondoren, hainbat hutsune eta hobetu daitezkeen hainbat neurri aurkitu ditugu eta horregatik, ondorengo emendakinak aurkeztuko ditugu.
Horrez gain, gobernuak proposatzen duen zerga igoeraren aurrean (% 3,3ko igoera), jeltzaleek argi dute onartezina dela, eta, horregatik, 2022rako inongo igoerarik ez egitea proposatzen dute. Izan ere, COVID 19ak eraginez, hilabete zailak bizitu dituzte herritarrek, autonomoek zein enpresek, ostalariak,… “eta, hau ez da oraindik amaitu, hilabeteak beharko dira egoera bere onera etortzeko. Bergarar guztiek ahalegin handi egin dute eta orain arnasa emateko momentua iritsi da” Irune Galarraga.
Bergarako EAJ-PNVren ustez, bizi dugun egoera bakarra da eta inoiz baino gehiago, neurriak hartzeko momentua da eta salbuespenak ezartzeko unea, ahala balegokio. “Ez da zergak igotzeko unea, Bergara biziberritu eta osasun krisialditik indarberrituta irteteko unea da, horretarako Bergararrei laguntzen jarraitu behar diegu”
Bergarako EAJ-PNVk proposatutako emendakinak:
ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGAK
Landa-eremuari dagokionez, bertan bizi diren Bergararrek egiten duten ahalegina kontuan hartzea nahi dute jeltzaleek: “baserritarrek eta abeltzainek lan handia egiten dute beren egunerokoan; landa-eremuetan erreferente dira”. Ildo horretan, Bergarako EAJ-PNVk eskatu du hauek egiten duten ekarpena eta lana babestea.
Horretarako, % 95eko gehieneko hobaria proposatu du Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergan, baserri batean bigarren etxebizitza egiteagatik, gure landa sektorearen eta historiaren ondare direlako. Hobari hori lortu ahal izateko, eskatzailea, zinpeko idatzi baten bitartez, obra bukatzen denetik urtebeteko epean bigarren etxebizitzan norbait erroldatzera konprometitu beharko da, eta ondorengo lau urteetan errodatze hori mantentzera.
ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERAK BURUTZEAGATIKO TASA
KIROLA: Urteko abonatuen jaitsiera ikusita (2020an 258 – 2021ean 231 bazkide)erabiltzaileen fideltasuna “saritzea” beharrezkoa ikusten dugu.
- Urteko abonatuari 3 hilabeteko hobaria
- Hilez hileko abonatuari: 3 hilabete jarraian egiten duen erabiltzaileari 4. hilean 100% hobaria egitea
UDAL JABARI PUBLIKOA
IKUS-ENTZUNEZKOA: Pasaden urtean zehaztutako tasa ezabatzea, ikus-entzunezko produkzioei bultzada bat emateko helburuarekin.
Tasa berri bat sortzea, J epigrafea, Ikus-entzunezkoen grabazioak udal jabari publikoan: 0,90 €/m2/eguneko
TERRAZAK: 100 %ko hobaria mantentzea 2021ean egin den moduan, ostalaritzari bultzada eman, sektorea berraktibatzeko helburuarekin.
MAHAIAK ETA AULKIAK: pendiente dagoen lagapenerako materialen zerrenda garatu eta adostu ondoren dagozkion prezioa ezartzea proposatzen dugu. Ez dugu uste, lanketa hau egin gabe preziorik ezarri daitekeenik. Alegia, lagatzen diren materialen zerrenda egin eta ondoren azterketa orokor bat egitea proposatzen dugu, mahai bat eratuz.
ZERBITZUAK ESAKINTZEAGATIK PREZIO PUBLIKOAK
AZOKAKO LUDOTEKA: EAJ-PNVk ez du bidezkoa ikusten Azokako ludotekako erabiltzaileek % 100ko hobaria izatea eta Angiozarreko eta Osintxuko erabiltzaileek hobaririk ez izatea eta ordaintzen jarraitu beharra. Horragatik, Bergarako EAJk ludoteketan % 100 hobaria ezartzea proposatzen du, inongo diskriminaziorik ez sortzeko herritarren artean.
Irune Galarraga
Bergarako EAJ-PNV Zinegotzi taldea
Bergaran, 2021eko urriaren 21a
