

Gaurko saioan, Osintxuko fusilatuei omenaldia, arrosa irrati sreko jardunaldiak 8+1, kartzela zaharreko antzerki aste bukaera, […]
Mahai jokuei eta bestelako kontu frikiei buruzko irratsaioaren 37. atala. Edukia: "La Resistencia" karta/rol jokoaren aurkezpena, partidarik gabe gaurkoan, jolasaren azalpena eta nondik norakoak, eta gure balorazio eta iritzia
Larunbat arratsalderako ere ekintza ugari antolatu dira:
18:30ean Bergarako Musika Eskolaren eskutik Kalaberak abestia entzuteko aukera izango dugu San Martin plazan, ondoren San Joxepe elkarteak txokolatada ederra prestatuko du guztiontzat. Amaitzeko, Deabru Beltzak taldeak “Su danborrak” ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean.
Azken asteotan tailer eta ekintza ugari egiten ari gara Gau Beltzaren ospakizunaren inguruan. Aurreko astean eginiko tailerrak (kalabaza hustu, mozorro eta aurpegi margoketak, etab..) erantzun bikaina izan dute bergarako herritarren artean.
Gau Beltza edo Arimen Gaua gerturatzen ari zaigu eta egitaraua ere aurrera doa. Datorren ostiralean, urriak 29, arratsaldeko 17:30ean eta larunbatean, urriak 30, goizeko 11:00etan San Martin plazan elkartuko gara tailerrekin jarraitzeko.
Bestalde larunbatean, ordu eta leku berean, Ndank Ndank elkartearen eskutik “Bissap” edari freskagarria dastatzeko aukera ere izango da. Beranduago, 11:3oetik aurrera “Mintzapoza Tonbola” martxan jarriko dugu berriro, opari ugari ditugu banatzeko!
Animatu eta gerturatu zaitezte!
HAUS OF BEATS 277 Artwork: Aitor Tilla Aste hontako promoetan… / This week promos… Garnica, […]
Urte eta erdian irteerarik egin gabe egon ostean, atzo, igandea, eskualdeko berbalagunak, Trespuentes herrian (Araba) kokatzen den Santa Katalina Lorategi botanikoa ezagutzera joan ginen. Guztira 25 lagun animatu ginen altxor eder hau ezagutzera.
Amaia Lorategiko botanikoko langilearen eskutik, lorategiaren ezaugarriak, historia eta landareen inguruko azalpenak jaso genituen.
Eguraldia lagun izanik goiz ederra pasa zuten Araba aldean.
Pasa dan ostiral eta zapatuan, San Martin plazan egon ginen Gau Beltzaren ospakizunera begirako tailerrak egiten. Kalabazak hustu,aurpegi margoketa, mozorro tailerra…familia ugari gerturatu ziren eta tarte polita pasa genuen bertan.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!datorren ostiral eta zapatuan bertan egongo gara berriz ere!
Gogoratu! Datorren zapatu arratsaldean mozorrotu, margotu eta ekarri zuen kalabazak!
Aste honetako saioan 3 elkarrizketa bildu ditugu
Gau Beltzaren bueltan egiten gauden ekintzak martxa onean doaz. Atzo, AIDAU haurren zerbitzuan egindako Misterio jolasean parte hartu zuten haur eta gaztetxoak primeran aritu ziren.