73th sketchcrawl, MarrAzkiTAUN

 2021eko urriaren 23ean, Sergio de la Fuenteren antolakuntzari esker, Ataun elkartu ginen 73. sketchcrawl ospatzeko.

Aspaldian parte hartzeke eta lagunak ikusteke, asko difrutatu nuen eguna. Eguraldia ere portatu zen! 

Marrazki asko ez nuen egin, baina pozgarria izan zen berriro ere lagunak aurrez aurre marrazten edukitzea.




Mintzapoza tonbola

BERGARA

Aurretik iragarri dugun bezala, mintzapoza tonbola San Martin plazan jarriko dugu datorren larunbatean, urriak 30, goizeko 11:30etik aurrera.

Sari mordoxka bat ditugu zuen zain (asteburu-pasak, termoak, koadernoak, poltsak, etab.), beraz ez galdu aukera eta animatu zaitezte parte hartzera!!

BERGARA

Hezitzaileen lan poltsa

Laneskaintza-300x188-1

Jardun Euskara ELkarteak, asteburuetan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du. Interesik baduzu bidali zure kurrikuluma gaztejardun@topagunea.com era azaroaren 4a baino lehen!

Kontuan hartuko dira:

-Begirale titulua

-EGA (edo baliokideak)

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 zenbakietara edo pasa zaitez gure bulegotik.

txapligu_001

AIDAU, azaroko ekintzak

AIDAU KARTELA AZAROA_page-0001
AIDAU haurren zerbitzuak azarorako ekintza ugari prestatu ditu. GOGORATU! Asteazken eta ostiraletako ekintzetarako izena eman behar dela.
 
Astelehen, astearte eta ostegunetan ere HH4tik LH6ra bitarteko haur eta gaztetxoek izena emateko aukera daukate.AIDAU KARTELA AZAROA_page-0001

Insumisioa Bergaran zikloa – Mahaingurua: Desobedientzia

Bergarako Objetore Talde Antimilitaristak urrian zehar antolatutako hainbat ekintzen artean, Txapa irratiarekin eta Kartzela Zaharreko lagunekin elkarlanean antolatutako egun osoko egitarauaren barruan kokatzen da, "Desobedientzia" gaitzat izan duen mahainguru hau.

Sukaldaritza familian_Gau Beltza

Gau Beltzaren harira, atzo arratsaldean, AIDAU haurren zerbitzuan, “sukaldaritza familian” ekintza eraman genuen aurrera. Bertan haur eta gurasoek errezeta ezberdinak egin zituzten eta guztia goxo-goxoa irten omen zen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!guk ere gustora pasa genuen arratsaldea zuekin!

 

8f0c5b2a-cf7b-4d32-b94a-1f62b744bd58 81d60a78-511c-4df1-9015-473e97b9621d IMG_20211027_175003 IMG_20211027_175348 IMG_20211027_180226