Auzolan digitala, grabaketa maratoia

IMG-20211104-WA0005
Makinek euskarazko ahots aginduak ulertzen irakastea du helburu azaroaren 13an egingo den auzolan digitalak.
20 urtetik gorako 100 lagun behar dira “grabaketa maratoia” aurrera eramateko, xedea ahalik eta euskarazko ahots gehien grabatzea bait da.
Gerturatu zaitezte!!
IMG-20211104-WA0007

Berriketan Errigora topaketetara

245929729_4423787617707556_9080596489336259649_n

Sarean zabaltzeko. Larunbatean Bergarako berriketan egitasmoan parte hartzen dugun 5 pertsona Arrasateko aekak antolatutako Errigora Topaketetara joango gara.  Bertan, mintzodromoa,  bazkaria eta beste hainbat ekintza burutuko ditugu.  Segi dezagun euskara ereiten!!errigora berriketan

Mahi jolasen mailegua bueltan!

Kartela

AIDAU haurren zerbitzuak ikasturte honetan berriz ere martxan jarriko du Mahai Jolasen mailegua. Azaroaren 8tik aurrera, Oxirondo azokako lehen solairuan aukera daukazue mahai jolasa ezberdinak hartzeko eta hauetaz gozatzeko. Adin eta helburu ezberdinak lantzeko mahai jolasak izango ditugu bertan.

Gerturatu!Kartela

Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta

Afitxa-2021

Urtero bezala abian da Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta.  Eskaerak egiteko bi aukera daude: online www.ikaskoli.eus orrialdean edo jardun euskara elkarteko bulegoan bertan edo telefonoz 943763661 605712469 zenbakietara deituta. Saskien eskaera azaroaren 1etik 28ra arte egin ahal izango da. Banaketa, berriz, Abenduaren 9-10 bitartean egingo dela aurreikusi dute.

* Informazio guztia: www.ikaskoli.eusAfitxa-2021 Orhi saskia Irati saskia Ahüzki saskia