
belbideren eskutik solasaldia izan dugu. Louise Michel eta bere eskutitzak ardatz, Pariseko Komuna, erbestea, Angiolillo eta beste hainbat konturen inguruan aritu dira.
belbideren eskutik solasaldia izan dugu. Louise Michel eta bere eskutitzak ardatz, Pariseko Komuna, erbestea, Angiolillo eta beste hainbat konturen inguruan aritu dira.
Gaurkuen ez gare bakarrik egon estudixuen, konpañia zoragarrixa euki dou eta. Asko Falta Da? film […]
Azaroaren 2an Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Memoriaren Egunerako antolatutako ekintzen berri eman zuen, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko. Aurtengo leloa “Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko!” izango da; bakearen alde egin zuten pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak ematea da helburu. Egoera txarrenetan ere, bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzen eta defendatzen ahalegindu diren pertsonen konpromiso zibikoa nabarmendu nahi da aurtengoan.
Bergarako EAJk bat egin nahi du antolatutako ekintzetan, izan ere, gure herria bizikidetzan oinarrituta eraikitzen jarraitu ahal izateko, aurrera egiteko, iragana ezagutu behar da, eta, orain, bakearen alde lan egin zuten horiei eskerrak ematea tokatzen da. Alegia, iraganera begiratu beharra dugu, iragana baita gure orainaren zatia, eta gure etorkizunerako ikaskuntza izatea nahi dugu. Horregatik, iraganean bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideen alde egin zuten horiei eskerrak emateko aprobetxatu nahi dugu guk ere.
Bide batez, gogoratu nahi dugu, Bergarako EAJ-PNVk gure herria bizikidetzan oinarritutako herria izateko lanean diharduela, ikuspegi etiko baten alde lan egiten jarraitzen dugu; giza duintasunean, errespetuan, giza eskubideen defentsan eta indarkeria guztien deslegitimizazioan oinarritutako Bergara baten alde; izan ere, ezein kausa politiko, ezein estatu-arrazoi ez baitago pertsonen duintasunaren gainetik.
Hori guztia dela eta, azaroaren 10a aprobetxatu nahi dugu EH BILDUri eskatzeko gure herrian “azaltzen” diren mezu iraingarrien aurrean ezabatzeko eta gaitzesteko erabakia eta konpromisua har dezala. Izan ere, demokrazian, bizikidetza eta normaltasun politikoa lortzeko helburuarekin ez dira onargarriak. Laburbiduz, mota honetako jokabideek ez dute lekurik gaur egungo gizartean bidea oztopatu besterik ez dute egiten. Horregatik, bizikidetzaren ibilbidean pausuak eman ditzan eta konpromisuak har ditzan eskatzen diogu EH BILDUren udal gobernuari.
Sendotu eta hazi, eta hazteko beharrezkoa da ez ahaztea.
Irune Galarraga
Bergarako EAJ-PNV Udal taldea
Bergaran, 2021eko azaroaren 10ean
Gaurko saioan Mukuru festa aurkeztu dozku Alainek, Ainhoak Martxanterek eta Angiolillo liburutegiak antolatutako liburu aurkezpenan […]
Umeak klasean edo jolasean dauden bitartean, astean behin ordutebetz, taldetxotan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzkeo prest zaudete?
Ba, eman izena GURASOLAGUN proiektuan!
ANIMATU!
¿Estáis dispuestos a comprometeros a hablar euskera en pequeños grupos una hora a la semana mientras los niños están en clase o jugando?
¡Pues apúntate al proyecto GURASOLAGUN!
ANIMATE!
Azaroaren 22tik abenduaren 5a artean, ‘Haurren aurrean helduok heldu’ ekimenean parte hartzeko aukera izango dugu euskaldunok. Hau aurrera eramateko, haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza praktiketan eragin eta euskara gehiago erabiltzeko deia egin da.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du ekimena eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako aurkezpenean azaldu dutenez, ekimen honen helburua «guraso, hezitzaile, lagun heldu, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko hizkuntza-praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea» da.
Ekimen honetan, Euskal Herriko 80 herri inguruk antolatuko dute ariketa. Aurretik aipatutako egunetan zehar herri ezberdinetako plaza, parke, eskola irteeretan etab. ekintza eta ariketa praktikoa planteatuz.
3 gai izan ditugu gaurkoan, eta denboraz estu ibili gara: Gaixotasunen detekzioa genero ikuspetik Druk […]
Larunbatean Bergarako Berriketan egitasmoko parte hartzaileak Arrasateko aek-k antolatutako Errigora Topaketetan parte hartzeko aukera izan zuten. Autobusa hartu eta Nafarroa aldera joan ziren. Bertan, Hernani eta Tuterako aek-ko kideekin elkartu eta Eusebio Gainzaren azalpenak jaso ostean, olibak jaso zituzten. Ondoren, Biosasun instalazioetan olioa egiteko prozesua ezagutu eta hamarretako eder bat egiteko aukera izan zuten.
Gero, Allo herrirantz hurbildu eta arroniz eta arberkina ezberdintzen ikasi ostean bertako produktu ekologikoaz osatutako bazkari eder bat egin zuten.
Eta den dena euskaraz!! Edarra eta aberasgarria izan zen ezagutzea Errigora proiektuaren atzean egiten duten lana bertako produktuak eta euskara bultzatzeko!!!
Kaixo familia:
Urrian zehar ekintza ezberdinak gauzatu genituen AIDAU haurren zerbitzuan, tartean: gau beltzarekin loturiko tailerrak, herri kirolak, dinosaurioen bila ibili ginen, eskulanak egin genituen, sukaldaritza tailerrak,….
Hemen dituzue ekintza ezbertinetako argazki batzuk.
Aurten berriz ere Txapligu (asteburuko aisialdi taldea) martxan jarriko dugu azaroaren 13tik aurrera!
Izen ematea zabalik dago. LH3, 4, 5 eta 6. mailako gaztetxoentzat bideratua izango da. Larunbat eta igandetan 17:00-20:00etara Oxirondo azokan.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, gerturatu Jardun Euskara Elkarteko bulegora.