Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa martxan

AmodiozkoGutunak2022_001 (1)

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, hasiak gara dagoeneko amodiozko gutun eta esaldien  lehiaketaren edizioa berriaren zabalpenarekin.

Aurten, Amodiozko gutunen XXX. eta Amodiozko esaldien VI. lehiaketa antolatu dugu.

Mezu honen bidez edizio berri honetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu.

Hemen bidaltzen dizkizugu azken edizio honetarako oinarriak.

Informazio gehiago nahi izanez gero (lehiaketari buruzko datu gehiago, iazko  irabazleak…) hemen aurkituko duzue.

Telefono zenbakiak: 943763661 / 605712469 (Maitane)

Web orria: www.jardun.eus

Eposta: amodiozkogutunak@gmail.com

Besterik gabe, jaso ezazue gure agurrik beroena.

BERBALAGUNAK BERGARAKO LORATEGI HISTORIKOAK EZAGUTZEN

berbalagunak1

Azaroaren 14an, igandea, bergarako Berriketan egitasmoko partaideok Bergarako lorategi historiko batzuk bisitatzeko aukera izan genuen Mankomunitateak antolatutako irteera bati esker.

Irati Alberdi Laboratoriumeko langilearen eskutik Bergarako Errekalde, Errotalde, Olaso eta Irizar lorategietako historia, landaretza eta bitxikeriak ezagutu genituen.

Bisitan zehar euri pixka bat egin bazuen ere momentu atsegin bat pasatzeko aukera izan genuen!!

berbalagunak berbalagunak1

Domeketan familian gozatzen

Kartela

Azaroaren 28an, goizeko 11:00etatik aurrera, Domeketan Familian Gozatzen izango dugu Oxirondo azokako lehen solairuan. Bertan ipuina sortzeko tailerra egingo dugu. Interesa izanez gero, gerturatu zaitez Jardun Euskara ELkarteko bulegora azaroaren 24a baino lehen.

Kartela

Soriako hilarriak San Telmo Museoan, Donostian. Astearte honetan Eduardo Alfaroren hitzaldia

Azaroaren 13tik urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik Euskaltzaindiaren eta San Telmo Museoaren artean antolatu duten erakusketa. Eduardo Alfaro arkeologoak hitzaldia emango du astarte honetan (azaroak 16, 19:00): Costumbres romanas para la muerte en Tierras Altas de Soria. Huellas del euskera en epigrafía antigua. Duela urtebete Bergarako Laboratorium Museum-en egindako erakusketa bera da.

Notizia hedabideetan: Berria, Naiz, Noticias de Gipuzkoa

Amodiozko gutunen XXX.lehiaketa

AmodiozkoGutunak2022_001

 

Badator, beste batez, Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten amodiozko gutunen lehiaketako XXX. edizioa izango da. Amodiozko esaldiena, berriz, VI.a.

Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali beharko dira urtarrilaren 14a baino lehen.

Animatu maitasunez beteriko lehiaketa honetan parte hartzera!

 

*Jarraian informazio guztia:

AmodiozkoGutunak2022_page-0001 AmodiozkoGutunak2022_page-0002

Jardun Euskara Elkartea 2021-11-11 15:56:12

AZAROKO EKINTZAK_001

Dakizuen bezala, asteburu honetan jarriko dugu martxan Txapligu.

Jadanik, azaroko ekintzak prest ditugu!

LH3tik LH6rako gaztetxoentzat bideratuta dagoen proiektua da eta larunbat eta igandetan Oxirondo azokako lehen solairuan aurkituko gaituzue.

 Animatu!AZAROKO EKINTZAK_001

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #214 Arrosa Irrati Sarea, 20 urte uhinak uzt(h)artuz

Badira 20 urte Arrosa Irrati Sareak, bere lehen pausuak eman zituenetik. Pasa den aseburuan irratien arteko topaketak izan genituan Iurretan, bertako Laixiar irrati sortu berria anfitrioi izan genuelarik. Gaurko saioan bertan bizitakoa izan dugu hizpide, eta horretarako Laixiar Irratiko kide den Rekalde jauna gonbidatu dugu. Beti ere, gure erara!!