XLIII. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT

*43. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT,  Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako dantzari biltzarraren  laguntzaz antolatu du.  

Txapelketa, azaroaren 28an, igandea, eguerdiko 12:00etan Seminarixoa aretoan izango da.

*Guztira, 16 urtetik beherako 13 bikotek eman dute izena, guztiak gipuzkoarrak: Azpeitiko 7 bikote, Zestoako bikote 1, Ibarrako bikote 1, Lezoko 2 bikote eta Lezo-Pasai Donibane eta Lezo-Bidaniako beste bikote bana.

*Epaimahaikoa, Gipuzkoako Dantzari biltzarrak izendatutako 4 kidek osatuko dute:

  1. Idoia Besada (Pasaia)
  2. Josu Ibarra (Laudio)
  3. Karlos Sarriegi (Hernani)
  4. Nerea Vesga (Errenteria)
  5. Idazkari eta jantzi epaile lanetan (Estibalitz Iturria).

Bikoteek FANDANGOA Bergarako txistulari bandaren laguntzaz eta ARIN-ARINA Estanga Anaiarreba trikitilarien laguntzaz dantzatuko dute.

Txapelketa bukaeran, Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek,  parte hartuko dute:   txistulariak Jose Inazio Ansoarenaren Lexearen habanera joko dute,eta 11-12 urteko talde honek  Gipuzkoako pausotan oinarritutako koreografia eskainiko digute.

         Ondorengo sariak emango dira:

  1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 €.
  2. Saria. Garaikurra eta 160 €.
  3. Saria. Garaikurra eta 150 €.
  4. Saria. Garaikurra eta 140 €.
  5. Saria. Garaikurra eta 130 €.

Garaikur bereziak ere izango dira:

  • Jantzi egokienarentzat
  • 12 urte arteko ongien sailkatutako bikotearentzat

Garaikurrak Bergarako Xanti Arrieta zeramikagileak  eta Xabier Diaz de Zerio Eskultureak espreski eginikoak dira.

Pandemia aipamena: iaz, azken momentuan txapelketa bertan behera geratu behar izan zen eta aurten bai! Aurtengo saioa antolatzeko Covid 19 dala eta protokolo berezi bat ezarri dugu. Hala, parte hartzaile guztiek maskara erabiliko dute, musika jo, edo dantza egiten ez duten tarte guztietan.

Hori horrela ikusleei ere eskatzen dizuegu saioak irauten duen bitartean maskara jarrita izateko.

Kultura segurua dela!

BIOLIN IKASLEEN KONTZERTUA

Azaroaren 27an, larunbata, gure biolin ikasleek kontzertua eskainiko dute, Josun Ena irakaslearen zuzendaritzapean. Emanaldi hau, Mariaren Lagundiako elizan, eguerdiko 12:00etan izango da.

SANTA ZEZILIA OSPAKIZUNA AZAROAREN 25EAN

Azaroaren 25ean, osteguna, Santa Zezilia, musikarien eguna ospatuko dugu.

Ohitura den bezala, arratsaldeko 17:30etan, Gazte bandak eskolako ikasleekin (musika tailerra, hizkuntza musikala, abesbatzak…), musika eskolatik plazaraino kalejira egingo du.

Trikitilariak berriz, 17:30ean Simon Arrietatik plazara kalejira  egingo dute.

Jarraian, plazan ekitaldi txiki bat egingo dugu.

Photocalla egiteko aukera ere egongo da.

Garcia#42 “Emakumea lan munduan: atzo eta gaur”

argazkiaa

Eta Joxe Lazkanoren proposamena jarraituta Pili Garciak hartu du erreleboa. Joxek hurrengo gaia jarri zion “Emakumeak lan munduan: atzo eta gaur”, eta Pilik zera erantzun du:

Askotan esaten da, emakumeak 20. mendean hasi zuela bere ibilbidea lan munduan. Gure iraganeko andrak lanik egin gabe bizi zirela ulertaraziz.

Emakumeak seme-alaben eta aitona-amonen zainketa hartu du bere gain historian zehar. Lan munduan egoteko aukerarik gabe eta langileen oinarrizko eskubiderik gabe: ordutegirik gabe, jai egunik gabe, soldatarik gabe, gaixotzeko eskubiderik gabe… eta hori gutxi balitz jubilazio propiorik ere ez. Ondorioz, emakumea gizonaren menpekotasunean bizi izan da.

Alde horretatik Bergarako eta Eibarko emakumeak “pribilegiatuak” izan ziren. Ehungintza eta horren alboko fabrikak zabaldu baitziren bertan, lan-mundurako sarrera emakumeei erraztuz.

Hasiera batean gaizki ikusita zegoen ezkondutako emakumeak etxetik kanpo lanean aritzea, gizona behar-beste diru ekartzeko kapazitate falta adieraz zezakeelakoan edota beste gizonei lana kentzen ziotelakoan. Ausartenak eta behartsuenak bakarrik egin zuten salto lan mundura. Baina zabaltzen ari zen bide hori, arnasbide bihurtu zen emakume ororendako.

Lanak askeak izaten utzi zien. Lana bera baino, lan-munduan sartzeak lotuta zekarkien eskubideengatik.

Gaur egun, ibilbide luze baten ondoren, emakumearen integrazioa lan munduan erabatekoa dela esango nuke. Hala ere, hainbat esparrutan emakumeak laneratzeko errezeloak daude eta botereko lanpostuak gizonezkoen eskuetan jarraitzen dute. Estatistikak dioen bezala, soldaten arrakala oraindik handia da genero ikuspuntutik eta ez da erraza izango hori aldatzea, baina orain arte gure aurrekoak lortu izan dutena ikusita, ez izan zalantzarik, guk ere lortuko dugula.

Inork ez digu inoiz eskubiderik oparitu emakumeei eta horrek indartsu egin gaitu. Gure ama, haren ama eta haien aurrekoei esker gaude gauden tokian eta presente daukagun heinean etorkizun oparoagoa lagako diegu gure alabei.argazkiaa

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #215 Kriptotxanponak

Azken aldian gero eta gehiago entzuten da kriptotxanponen inguruan. Blokeak, kateak, meatzariak, etxaldeak… Dibisa birtual honi buruz gehiago jakiteko asmoz, Damian izan dugu gurekin gaurko saioan. Solasaldi interesgarria izateaz gain, gutariko askorentzat horren ezezaguna den mundu honetako zenbait kontzeptu ulertzen lagundu digu... Beti ere gure erara!!

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina

euskarazko irakurzaletasun kanpaina 2021_001

Datorren astean, azaroaren 22an, martxan jarriko dugu “Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina”. Bestetan bezala, euskarazko liburuen truke azoka eta euskarazko liburuak merkeago eskuratzeko aukera izango da.

Oraingoan, berrikuntza gisa, irakurketa erraza taldea sortu nahi da, non euskarazko testu errazak taldean euskara lantzeko aitzakia gisa erabiliko diren.

Bestalde, haur eta familiei zuzendutako ipuina sortzeko tailerra eta ipuin kontaketa egingo dira, kudeatzen hasi berri dugun, Osintxuko liburutegian.

Jarraian informazio guztia:euskarazko irakurzaletasun kanpaina 2021_001 euskarazko irakurzaletasun kanpaina 2021_002 euskarazko irakurzaletasun kanpaina 2021_003 euskarazko irakurzaletasun kanpaina 2021_004 OSINTXUKO EKINTZAK_001