– Alkatea Ezker Abertzaleak sortutako alarma sozialaren atzean ezkutatzen da Valogreenen Kudeaketa negargarria ezkutatzeko.
– Alkateak berriro nahasi du Bergara hondakinen eztabaidan, atez atekoarekin bezala, bere gelditasuna izkutatu nahian.
Jeltzaleek alkatearen arduragabekeria salatu dute, Valogreene aferra konpondu beharrean, aurrera ihes egiten jarraitzen baitu, paper hondakinen tratamendu-plantaren alde egin zuelako eta, onartu beharrean, errua beste batzuri leporatzen ari delako. Izan ere, planta horrekin pozarren eta konbentzituta agertu zen enpresaren pilotua ezagutzeko Elxera egin zuen bisitan. Ordurako Valogreene enpresari Larramendin kokatzeko baimen urbanistikoa emana zion baina bere inguruko taldeen presioen ondorioz bertan behera utzi zuen baimen hori dekretuz.
Jeltzaleek alkateari leporatzen diote proiektuak izan dituen titulu desberdinekin nahasmena sortu nahia, ondo baino hobeto dakienean Valogreeneko jarduera Elxen ezagutu zuen bera dela, hau da, papergintzako hondakinak tratatuz zeramikak eta gainontzekoak fabrikatzeko substantziak sortzea.
Ezker abertzaleak alarma soziala sortu du; izan ere, erraustegia deitzen dio Valogreeneri, ondo baino hobeto baitaki ez dela hala, birziklatze-planta dela, eta alkateak berak eman diola Bergaran ezartzeko baimena. Hain zuzen ere, gizarte-alarma hori sortu dutenek ziurgabetasun –egoera eragin dute eta egoeraren ondorioz Bergarako enpresa bat Arrasatera omen doa.
EAJ-PNVk uste du beharrezkoa dela Bergarako herri osoak jakitea Valogreeneko proiektua Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-inpaktuaren txostenaren zain dagoela, hori baita txostena egiteko eskumena duena, eta oraindik ez dela eman. Udal batek lizentzia ematen duenean, orduan eskatzen zaio Ingurumen Sailari nahitaezko txostena, eta ingurumena izango da Valogreene Europako, Estatuko eta Euskadiko ingurumen-legeriarekin bat datorren, eta proiektuan aldaketaren bat egin behar duen edo atzera egin beharko duen esango duena, baina Valogreeneri lizentzia eman ziona Gorka Artola alkatea izan zen.
Hala ere, udalak neurrira egindako txosten bat aurkeztu du, erraustegiei aholkuak ematen aditua den enpresa katalan bati alkatearen lizentzia ezeztatu izana justifikatzeko.
Egoera horren aurrean, EAJ-PNVk alkateari galdetu dio ea zer egin duen alarma sozial hori gelditzeko eta Bergarako enpresak udalerrian geratzeko? Eta alkateari eta udal-gobernuari eskatzen die gezurrak esateari utz diezaiotela, eren ekintzen erantzukizuna beren gain har dezatela, oinarri teknikorik ez duen alarma soziala babesteari utz diezaiotela, eta gardentasunez jakinaraz diezaietela zinegotzi guztiei eta Bergarako herriari gure udalerriari kalte handia egin diezaiokeen prozedura judizialaz.
Jeltzaleek gogorarazi dutenez, alkateak Valogreeneri lizentzia eman eta gero dekretuz kendu izanagatik, Valogreene enpresak helegitea jarri dio Udalari, eta udal gobernuak ez du oraindik ezer esan alkateak berak eragindako gertaera tamalgarri horri buruz.
Hau da ezker abertzaleak Bergararen etorkizunari egiten dion ekarpena, ezgaitasun eta prepotentziagatiko kudeaketa kaskarra, atez atekoarekin egin zuten bezala, Europaren aurkako politika atzerakoiak inposatzen saiatu, eta betiko leloari helduz, “zenbat eta okerrago, hobe.”
Bergaran, 2021eko abenduaren 13an