Jardun Euskara Elkartea 2022-01-10 10:04:29

KARTELA HITZEN AHAIREA

“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.

Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroa urtarrilaren 27an, otsailaren 3an eta 10ean burutuko da Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Ikastaroaren prezioa 8 € Jarduneko bazkideentzat eta 10 € gainontzekoentzat izango da.

Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da (Errotalde jauregian, 94376361/605712569 telefono zenbakia edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikoan).

•    Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?

•    Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?

•    Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

•    Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?

Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.

Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!!

KARTELA HITZEN AHAIREA

7. Podkasta

Guraso.eus egitasmoko 7. podkasta osatu dugu. Hiru elkarrizketa lotu ditugu oraingoan ere. Joxemari Agirretxe , […]

BERGARAKO EAJk EH BILDUREN UDAL GOBERNUAREN KUDEAKETA EZA SALATU DU, “ONARTEZINA DA ZUBIETAKO ESKOLA ZAHARRA OKUPATUTA JARRAITZEA URTEBETE BERANDUAGO”

Ia urtebete da Kontseilu Sozializta taldeak Zubietako eskola udalaren baimenik gabe okupatu zutela beren jarduera garatzeko. Jeltzaleek bozeramaileen mahaian aztertu dute gaia, baita osoko bilkuran ere; “Gobernuaren erantzuna beti izan da egoera baloratuko zela eta dagokion erabakia hartuko zela, baina urtebete geroago oraindik erabaki gabe dago, eta Zubitxako eskolak okupatuta jarraitzen du” Irune Galarraga.

Jeltzaleek gogorarazi dute kolektiboa lokal publikoan okupatu zuela, Bergarako gainerako taldeek jarraitu beharreko prozedura bete gabe. “Ez da eskola erabiltzeko jarraitu beharreko modua. Bergaran badira Zubitxako eskolako eraikinean interesa duten kolektiboak, baita lokal okerragoak dituzten beste talde batzuk ere” Irune Galarraga jeltzalea.

Gainera, jeltzaleek EH Bilduren gobernuaren kudeaketa eza kritikatu dute; izan ere, ia urtebete pasatu da eraikinean taldeak aldez aurreko baimenik gabe okupatu zuenetik, eta egoerak bere horretan jarraitzen du. “Taldeak eraikina okupatzen jarraitzen du, zer gertatuko litzateke egunen batean Zubitxan zerbait gertatzen bada, erantzukizuna Udalarena izango da, alkatea izango da horren arduradun bakarra, berak  “onartu” baitu erabilera” Galarraga.

Bergarako EAJk alkateari eskatu dio lanean hasi dadila eta erabakiak hartzen hasi dadila, erantzukizunez, gardentasuna bermatuz eta administrazioak ezartzen dituen prozedurak betearaztea bermatuz.

Irune Galarraga

Bergarako EAJ PNV Udal taldeko bozeramailea

Bergaran, 2021eko abenduaren 29an

EAJ PNV DE BERGARA DENUNCIA LA INACCIÓN DEL GOBIERNO MUNICIPAL DE EH BILDU, “ES INACEPTABLE QUE LA ANTIGUA ESCUELA DE ZUBIETA SIGA OCUPADA UN AÑO MÁS TARDE”

Los jeltzales se muestran preocupados sobre la (no) gestión municipal sobre este y otros temas

Hace casi un año que los integrantes de Kontseilu Sozializta ocuparon sin permiso municipal, para el desarrollo de su actividad, la antigua escuela de Zubieta. Los jeltzales han tratado el tema en la mesa de portavoces e incluso en el pleno; “la respuesta del gobierno siempre ha sido que se valoraría la situación y se tomaría la decisión correspondiente, pero un año más tarde la decisión todavía está pendiente y la escuela de Zubitxa sigue ocupada” Irune Galarraga.

Los jeltzalez recuerdan que el colectivo se instaló en el local público incumpliendo el procedimiento que el resto de los grupos Bergareses deben seguir. “No es la forma de acceder al uso de un inmueble municipal. En Bergara hay colectivos interesados en ese inmueble, e incluso hay otros grupos con peores locales” Galarraga.

Además, los jeltzales critican la inacción del gobierno de EH BILDU, ya que ha pasado casi un año desde que el grupo ocupo del inmueble sin autorización previa y la situación sigue igual. El grupo sigue ocupando el inmueble, “qué pasara si algún día sucede algo en la escuela de Zubitxa, la responsabilidad será del ayuntamiento, ¿el alcalde se responsabilizará de lo que suceda? ¡Así tendrá que ser, ya que no ha tomado medidas para poner una solución!” Galarraga.

EAJ PNV de Bergara exige al alcalde que empiece a trabajar, que comience a tomar decisiones, con mayor responsabilidad, transparencia en sus acciones y que haga cumplir los procedimientos que establece la administración pública.

Irune Galarraga

Bergarako EAJ PNV Udal taldeko bozeramailea

Bergaran, 2021eko abenduaren 28an