
Gaurkuan Iker Barandiaranek kootur eko otsaileko kartela aurkeztu dozku eta Miren Amurizakin KITa gogorarazi dou. […]
Gaurkuan Iker Barandiaranek kootur eko otsaileko kartela aurkeztu dozku eta Miren Amurizakin KITa gogorarazi dou. […]
2017ko urtarrilean Bolun lur jausiak hainbat kalte eragin zituen zeinbait bizilagunen etxeetan. Une hartan, bizilagunek beraien etxeak utzi behar izan zituzten, hainbat kalte jaso zituzten eta. Besteak beste maldan sare metaliko bat eraiki zen lur jausia eman zen tokian. Ordutik, geologoek maldaren azterketa zorrotza egiten jarraitzen dute. Baina, abenduak 10ean, 20 euri egun jarraiaren ondoren, trenbidean jarritako sare metalikoaren baino ezkerrerago lur jausia izan da. “Maldak bigarren abisua eman digu, proiektua eginda dago, lehenbailehen eguneratu eta gauzatu beharra dago”. Izan ere, 2019an, aurreko legealdian, idatzi zuen Sestra enpresak egonkortzeko lanen proiektua, “baina egungo egoerara moldatu, eguneratu eta exekutatzea falta da, baina noiz egingo da?”.
Abenduan osatu zen krisi mahaian arriskurik ez dagoela eta jarraipena egingo dela aipatu zen, baina Bergarako EAJ PNV Udal taldeak hiru urte daramatza aurrekontuetarako proposamenen artean 2019an garatu zen proiektuaren exekuziorako partida zehaztea eskatzen, eta “azkenean, 2022rako onartutako aurrekontuetan proiektuaren exekuzioa egiteko konpromisua onartu zuen EH BILDUk, proiektua errebisatu, eguneratu eta exekutatu beharra dago, guk idatzita utzi genuen 2019” . Baina EH BILDUren gobernuak ez du Boluko maldaren egonkortzea bere lehentasunen artean “urtarrila amaitu da eta ez da proiektuaren eguneraketarik egin, ezta lizitaziorik ere bere exekuzioarako” Galarraga. “Zubitxako proiektua ere idatzita utzi genuen aurreko legealdian eta ia 3 urte pasatu behar izan dira obrak hasteko, espero dugu Boluko maldaren egonkortzea berehala hastea; izan ere, auzokoen segurtasuna eta lasaitasuna bermatzea beharrezkoa baita”.
Horregatik guztiagatik, jeltzaleek Boluko maldaren exekuzioa lehenbailen egitea eskatzen du, herritarren segurtasuna behingoz bermatzeko. Aurrekontuenta hartu den konpromisua betetzea eskatzen dute, eta 2019an Sestra enpresak egin zuen proiektua bere osotasunean exejutatzea eskatzen du. “Denbora aurrera doa eta malda egonkortu beharra dago, bizilagunen segurtasuna bermatzeko”.
Irune Galarraga
EAJ PNVko Udal taldeko bozeramailea
Bergaran, 2022ko otsailak 1ean
Otsaileko Euskararen Bozgorailua:
“Hizkuntza erabiltzen badugu, ikasteko beharra piztu egingo da besteengan ere” Carme Junyent
Bergarako Musika Eskolako piano joleek gogor dihardute Otsailaren 12 eta 13an Andoainen ospatuko den piano jaialdirako prestatzen.Atzo, urtarrilak 31, Arrasateko Amaia Antzokian izan zuten prestaketa horren barruan lehen kontzertua. Arrasate Musikalek antolatuta, Soraluze, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Bergara eta Arrasateko pianojoleek kontzertu ederra eskaini zuten.Irati Urrutia, María Bengoa, Ekia Mendieta, Sara Garitano, Josu Martin, Izar Akemi etxeberria,Enara Lalinde, Markel Callejo, Laia Vega, Irene Larrañaga, Jone Muniategiandikoetxea. Guztira 12 izango dira aurtengo Andoaingo Piano jaialdian parte hartuko dutenak.Bi aste hauetan, gogor ensaiatzen jarraituko dute. Animo denei
HAUS OF BEATS 290 Artwork: Mal Studio Aste hontako promoetan…/This week promos… Franky Redente, Bokeh, […]
AIDAU Haurren Zerbitzuan prest ditugu Otsaileko ekintzak. Hilabete honetan ere herriko haur eta gaztetxoentzat ekintza ugari eta ezberdinak daude. EKintzaren baten parte hartzea nahi izanez gero, gerturatu denboraz Oxirondo azokara. Animatu!
Gauza batzuk aldatu egiten dira, beste batzuk ordea bere horretan mantentzeko joera dute. Halakoak gara gu ere!! AHTak azken hamarkadetan gure lurretan eragindako sarraskia eta negozio egarria izan ditugu hizpide Elorrioko AHT-rik ez plataformak argitaratu duen dokumentalaren harira. Horrez gain, etorkizuneko energia iturrien inguruan ere hitz egin dugu, Hidrogeno Berdeaz besteak beste. Beti ere gure erara!!
Mahai jokuei eta bestelako kontu frikiei buruzko irratsaioaren 42. atala. Edukia: Warhammer munduan sarrera, Warhammer 40.000-n piskat sakonduz. Irratsaio sorta batetan lehena
Bueltan gauz! Eta gurekin @ziamartuz_ proiektuan atzien dauen Ainhoa Sanchez Garcia eduki dogu beste behin, […]