Laburbira 2022

MARTXOAREN 23AN LKABURBIRA
Laburbirak XIX. zirkuitua beteko du aurten. 30 herri bisitatuko ditu eta 9 film laburrek osatzen dute bilduma. Lanak oso anitzak dira, eduki eta estilo aldetik, eta guztiak 2021ean ekoitzitakoak dira. 80 minutuko bilduma ederra eskeiniko du aurtengo laburbirak, gaur egungo euskal zinemagintzaren islada zuzena delarik. Otsailaren 25etik martxoaren 27ra Laburbira herriz-herri ibiliko da. 2021ean euskal zinegintzan izan diren lanetako batzuk erakutsiz.
Zinezaleentzat galdu ezin den hitzordua!
———————————————–
Edizio honetan ere Bergara Laburbirako geltoki izango da. Martxoak 23an, 20:00etan Seminarixoan, izango dute bergararrek euskal zinegintzak eskaintzen digunaz gozatzeko aukera!!
Egun honetan, Laburbira 2022ko egitarauaren parte den “Turnoka” laburmetraiaren zuzendariak, Aitor Alberdi bergararrak, bisita egiteaz gain solasaldi txiki bat ere egingo du gerturatzea nahi dutenekin.
Beraz, gorde hitzordua, eta ez galdu aukera paregabe hau!

Ikastaroak: Aukera berriak sortuz

Bergarako Musika Eskolaren ikastaroen proposamena, aurten SAN JOXEPE ELKARTEAREKIN elkarlanean!!!!Anima zaitezte eta gozatu musikarekin!!!

MUSIKA FAMILIAN IKASTAROA

IRAKASLEA: Maite Vicuña

EGUNAK: Martxoak 26, apirilak 30, maiatzak 28 (40’)

ORDUTEGIA. Bi talde osatuko dira:

  • TALDE 1: 11:00-11:40
  • TALDE 2: 12:00-12:40

TOKIA: Bergarako Musika Eskolan

NORI ZUZENDUTA: 1-4 bitartekoentzat (ikastaroa bukatzen denerako urtebete eduki behar da.

Talde bakoitzean mx: 5 haur ( haur bakoitza- guraso bat); Gutxienez 3 haur.

*Eskolako bazkide edo ikasleak direnak 40€ ordainduko dute eta kanpokoak badira 46€.

*Arropa erosoa, galtzetinak.

PLAZA DANTZAK

IRAKASLEA: Natxo Montero eta Peio Irigoien

EGUNAK: Martxoak 11,,19,26, eta ap 1

ORDUTEGIA: 10:30-12:30

TOKIA: Bergarako Musika Eskolan

NORI ZUZENDUTA14 urtetik goraoentzat

Prezioa: 50€ / 45€ bazkideak

OINARRIZKO PANDERO IKASTAROA

IRAKASLEA: Mireia Ibabe

EGUNAK:  Martxoak 12 eta 19

ORDUTEGIA: 11:30-13:00

TOKIA: Bergarako Musika Eskolan

NORI ZUZENDUTA: 14 urtetik gorakoentzat

MAILA: Hasiberriak

PREZIOA: 16€/14€ bazkideak)

MUSIKAREKIN GOZATZEN

IRAKASLEA: Maite Vicuña

EGUNAK: Martxoak 4 eta 11, ostiralak

ORDUTEGIA: 11:00-12:00

TOKIA: JUBILATUEN ETXEA

NORI ZUZENDUTA:  San Joxepe elkartaerekin elkarlanean

OPERA BAT: IKUSI ETA ENTZUN, Madama Butterfly

IRAKASLEA: Marije Ugalde

EGUNAK:  Martxoak 17 eta 24 (ostegunak)

ORDUTEGIA: 17:30-18:30

TOKIA: Jubilatuen etxean

NORI ZUZENDUTA: San Joxepe elkartearekin elkarlanean

Aratusteak Osintxuko ludotekan

d1c96089-0dc2-4849-b0eb-b3c9cdebacba (1)
Aratusteak gertu dauzkagula eta, Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak hasi dira motorrak berotzen.  Osintxuko liburutegiarekin  eta auzokideekin elkarlanean, ekintza ezberdinak egingo dituzte aste guztian zehar.
Aratusteetan jai giroan murgilduko dira!
d1c96089-0dc2-4849-b0eb-b3c9cdebacba (1)

Kartzela Zaharreko Hotsak: “de profesión: artista” liburuaren aurkezpena

Angiolillo Liburutegiak antolatuta eta Txus Peres idazlearen eskutik, Escroto edo Gavilan ezizenez ezaguna egin zan Marco Antonio Sanz de Acedo Montoya artista nafarraren biitzaren inguruan entzun eta solastu dogu. Sorpresa bat edo beste egon da Leire "La Generala" Ibarzabal biolinjolearen partehartzearekin.

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #223 Okiltza zuzena

Gaurko saioarekin hasteko, bankuan izandako abenturatxo batek hausnarketarako tartea ireki digu, "zuri laguntzeko gaude" dioen eslogana ez omen dute oso barneratua lagile batzuk. Bestalde, hezkuntza akordio berria izan dugu hizpide eta hasierako akordio honen puntu nagusiak jorratu ditugu. Amaitzeko, sare sozialetan irakurritako hainbat albiste deigarri komentatu ditugu. Makina bat gai jorratu ditugu gaurko irratsaioan! Beti ere, gure erara!!

KOLAX

Idoiakin solasaldia osasun sisteman inguruan bere esperientziatik