- EUDELEk Ukrainaren aldeko elkarretaratzea egiteko deia luzatu zuen herenegun, Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna helarazteko, elkarretaratze ixila, baina, tamalez, Bergara ezin izanda elkarretaratzerik egin
- EH BILDUk ez du nahi izan EUDELen elkarretaratzearekin bat egitea, aitzakiak aitzaki, tamalgarria, egoerak horrela eskatzen baitzuen “erabat ulertezina gobernuaren jarrera”
2022ko otsailaren 24an, Errusiako armadak, Vladimir Putin presidentearen aginduz, Ukraina, Estatu subiranoa, inbaditzen hasi zen. Erasoak, Gerra piztu izanak ondorio larriak ekarriko ditu Ukrainako herritarrentzat. Tragedia humanoa hasi da: guztia galduko duten herritarrak izango dira, zaurituko direnak, hilko direnak. Haur eta gazte belaunaldi bat betiko markatu duen gerra-egintza piztu du Errusiak da egunotan. Eta Europako gainerako herritarrengan ere une honetan pentsa ezinezko ondorioak ere ekar ditzake, gerra bat nola hasiko den aurreikusi baitaiteke baina inoiz ez nola amaituko den.
Horregatik, Bergarako EAJ PNV udal taldeak ez du ulertzen Udal Gobernuaren jarrera eta elkarretaratzearekin bat egin nahi ez izatea. “Gure ustez udala osatzen duten alderdi desberdinak bat egin eta elkarrekin Ukrainiar herriari gure solidaridadea eta babesa eskaintzeko momentua da, baina, tamalez, EH BILDUren udal gobernuak ez du nahi izan, eta EUDELek egindako deialdian parte ez hartzeko erabakia hartu du. Horregatik, inguruko herrietan ez bezela Bergaran ez da elkarretaratzerik egin Ukrainaren alde, pena” Irune Galarraga.
Ahala eta guztiz ere, Bergarako EAJ PNV Udal taldeak, Errusiak Ukraina inbaditzeari eta horrek eragiten ari den sufrimendu eta suntsipenari, eta ondorioz, eragindako exodoari berehalako amaiera emateko, eta tropak guztiak bereala Errusiara itzultzea eskatzen jarraituko du.
Aldi berean, Bergarako EAJ PNV Udal taldeak, erabateko babesa ematen die Europar Batasunak eta Estatu kideek erabakitako ekimen eta ekintza guztiei. Horrez gain, Bergaran, herri mahaian, Euskal erakundeekin batera, Ukrainiar komunitateari laguntzeko egin beharreko ekimenak bultzatuko ditu.
Irune Galarraga
EAJ PNVko Udal taldeko bozeramailea
Bergaran, 2022ko martxoaren 9an