XLVII. GORLARA IGOERA (SUB-23+Elite Euskaldun Txapelketa)

Igandean, martxoak 27, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XLVII. GORLARA IGOERA ospatuko da goizeko 10:00-tan.

Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.

Aurreko urteko garailea, Asier ETXEBERRIA ZAFRA (Laboral-Kutxa-Fundación Euskadi) 1998-an Eguesibaren jaiotako nafarra izan zen. Gaur egun Euskaltel-Euskadi talde profesionalean dabil.

Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #GORLAeuskaldun #gorlaraigoera hashtag-en bitartez.

Lan eskaintza

Laneskaintza-300x188-1

Bergarako Jardun Euskara Elkarteak idazkari/administraria behar du amatasun baja betetzeko lanaldi erdiz.

Funtzio nagusiak:

-Ohiko idazkari lanak

-Diru kontuen kudeaketa

-Fakturazioa

-Zergen aitorpenak

-Diru-laguntzen eskaera eta zuriketak

-…

Eskatu eta baloratuko da:

-Euskara maila altua

-Ofimatikako ezagutza

-Kontabilitatean, fakturazioan ezagutza

-Gidabaimena eta autoa

-Esperientzia

Interesatuak aurkeztu curriculumak Jardunen (Errotalde jauregia) edo bidali jardun@topagunea.eus helbidera. Curriculumak bidaltzeko azken eguna martxoak 30.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu 943763661 telefono zenbakira.

Badator XXVI. Txorimalo Erakusketa

XXVI. TXORIMALO ERAKUSKETA, kartela
Badator XXVI. Txorimalo Erakusketa berrikuntza batzuekin!
Bakarka, familian, lagun taldean….parte har dezakezue eta guztiak Erramu Zapatu egunean egongo dira ikusgai Ibargarai kalean. Gainera, parte hartzen duten txorimaloek eramango duten euskararen inguruko lema aproposena bozkatzeko aukera izango du herritar orok, Erramu Zapatu egunean.
Elkartu eta animatu zaitezte txorimaloa egitera!
XXVI. TXORIMALO ERAKUSKETA, kartela Oinarriak 1_001

BERGARAKO EAJ-PNV TALDEAK UDALAK DITUEN ETXEBIZITZA LIBREAK ETA BALIABIDEAK UKRANIAKO ERREFUXIATUEI ESKAINTZEA ESKATU DU, EUSKAL ERAKUNDEEKIN ELKARLANEAN

  • Bozeramaile mahaian jarraipen mahaia eratzea eskatuko dute jeltzaleek: Bergaran dauden aukerak identifikatu eta zehazteko, bai titulartasun publikokoak direnak, bai pribatuak edota erlijiosoak edota bestalakoak
  • Baliabideen azterketa eta hauen lagapenerako beharrezkoak diren pausuak lehenbailehen eman eta martxoko ohiko bilkuran beharrezko onarpenak ematea eskatzen dute jeltzaleek. “Gure herrian ditugun baliabideeak aldez aurretik prest izan behar ditugu, Ukrainaren errusiar inbasioaren ondorioz lekualdatutako eta errefuxiatutako pertsonei harrera duina eskaintzeko”

2022ko otsailaren 24az geroztik, Errusiako Gobernuak Ukrainaren inbasio militarra hasi du, guerra bitartekoekin hedatuta eta inolako justifikaziorik eta probokaziorik gabe. Beste ondorio askoren artean, alde bakarreko eraso hori izugarrikeriatik ihes egiten duten ehunka milaka pertsonaren desplazamendua eragiten ari da. ”Errusiaren inbasioaren aurrean Ukraniako herriari lagundu beharra dago, erantzunkizunez eta erantzukidetasunez”:

Horregatik, Bergarako EAJ-PNVko Udal Taldeak, Alkate ordeari eskatuko dio jar dadila Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin eta EUDELEkin harremanetan, Lehendakariak aurkeztu zuen Ukraniarrentzako Euskadiko Lehen Kontingentzia Plananaren barruan Bergarako baliabideen eskaintza egiteko. Jeltzaleentzat ezinbestekoa da Euskal Erakundeekin koordinazioan lan egitea, “Bergarak ezin du bere aldetik lan egin, koordinatuta lan egin beharra dugu, Euskal erakundeekin elkarlanean, etorriko zaigun horri erantzunik egokiena, duinena eta zuzenena eskaintzeko”.

Izan ere, Bergarako udalak baditu etxebizitzak eta baliabideak, esaterako Uberako etxea, Elosuko apaiz-etxea, herri erdigunean pare bat etxebizitza…”Jakin badakigu egokitu egin beharko direla, noski; garbiketa, horniketa…baina garaiz gabiltza eta bizi dugun egoerak hala eskatzen duela uste dugu”. Horrez gain, herritarrek beraien borondatez ere eskainitako etxebizitzen aukera ere aztertu beharko dela diote jeltzaleek, besteak beste. Horregatik guztiagatik, jarraipen mahai bat martxan jartzea eskatuko dute jeltzaleek, pausuak elkarrekin eman eta gainontzeko euskal erakundeekin elkarlana bultzatzeko.

Jeltzaleek diotenez Euskadik jasan zuen 1936an hasi zen gerra eta Bergararrek ere ondo jasota daukate memorian sarraski hura. Bertako eta inguruetako gudariek eta euren familiek gorriak pasa zituzten garai hartan eta ume asko, Gernikaren bonbardaketaren ondorioz atzerrira bidali zituzten gerra hartatik salbu gera zitezen. “Orain guri tokatzen zaigu besteek gurekin egin zuten lan hori egitea. Beharrezkoa da Euskal erakundeekin koordinazioan lan egitea, ahalik eta erantzunik egokiena eskaintzeko” dio Udal taldeak.

Aldi berean, jeltzaleek berriz ere era bat gaitzesten dute Vladimir Putinek hasi duen inbasioa eta sortzen ari den sarraskia eta  sufrimendua. Eta, ondorioz, eragindako exodoaren aurrean gure laguntza eta babesa eskaintzen diegu.

Maite Agirre

EAJ PNVko Udal taldeko bozeramailea

Bergaran, 2022ko martxoaren 17ean

“Turnoka” film laburraren zuzendaria den Aitor Alberdiri elkarrizketa

Aitor 010

Astebete besterik ez da falta, Bergaran, Laburbirako azken edizioa gozatu ahal izateko. Honen harira, egitarauaren barruan aurkitzen den “Turnoka” film laburraren zuzendaria den Aitor Alberdiri elkarrizketa txiki bat egiteko aukera izan dugu.

Hemen duzue:

1-NOLA SORTU ZENUTEN PROIEKTORS SORMEN TALDEA? NOLATAN HASI ZINEN PROIEKTU HONETAN?
Beharbada bigarren galderatik hasiko naiz, 2015ean Leintz Gatzagako etxe zahar bateko ganbara batean zinema proiektore batzuk eta film zahar batzuk aurkitu nituen.
Aurkikuntzarekin harrituta, hura aztertzea erabaki nuen. Material horren jabea aurkitzen saiatu nintzen, eta film horiek ikusteko modua bilatzen hasi nintzen. Zoritxarrez, pertsona hori hilda zegoela jakin nuen. Eta pelikulak ikusteko edo, Super 8 proiektore bat aurkitu behar nuen, edo, bestela, Gatzagako ganbaran aurkitutakoak konpondu beharko nituzke.
Prozesu horretan, Jesus Maria Agirrek eta biok Eibarren ezagutu genuen elkar. Makina horien konponketan aditua izateaz gain zinemaren mundua ondo ezagutzen du. Gatzagako proiektoreetako bat konpontzea lortu genuen eta azkenean aurkitutako filmak ikusi ahal izan
genituen. Ikusitako materiala zoragarria zela iruditu zitzaigun. Eta horrekin zerbait egin zitekeela pentsatu genuen. Gutxienez, irudi haiek jaso zituen pertsonari errekonozimendua egitea. Uste dut momentu hau izan zela Proiektors taldearen hasiera.

2- ZER EGITEN DUZUE?
PROIEKTORSen nahiko jarduera dago: hainbat formatutako film analogikoak bilatzen ditugu (Super 8, 8mm, 16mm, etab.) eta 300 bat edo gehiago aurkitu ditugu. Era berean, film horiek ikusteko aukera ematen diguten zinema-proiektoreak berreskuratu eta konpontzen ditugu. Une honetan 50 unitate inguru ditugu, 1936 eta 1980 artekoak. Zine proiektore guzti hauekin erakusketa bat diseinatuta daukagu herriz-herri eramateko prest. Euskal Herrian ezagutzen dugun bildumarik interesgarrienetariko bat izan daitekeela uste dugu, oso interesgarria. Lokalizatutako irudi eta film analogiko batzuekin, dagoeneko bi dokumental garatu ditugu. APODAKA (11 ́) Leintz Gatzagako irudiekin osatuta eta BERGARA 1965-85 Serafin Esnaolaren begirada (38 ́), Asier Altuna eta Migel Angel Elkoroberezibar ekin batera sortutako lana.
Seminarixoan aurkeztutakoa da eta seguraski besteren bat egingo dugula.

Bestalde, mota honetako zinema-proiektoreekin eta film analogikoekin lan egiten duten estatuko artista batzuei laguntza ematen ari gara, horrelako proiektoreei konponketak eta hobekuntzak eginez. Are gehiago, prototipo desberdinak egitea proposatu digute, proiektore horietara egokitzeko, beraz ideiak sortzen gabiltza. Gaur egun, HELMHOLTZ organoarekin bueltaka gabiltza.1960an Eibarrren sortutako musika tresna bat da. Eta joan den azaroan kontzertu handi bat antolatu genuen artista oso
ezagunekin. The Badass Project bergararrekin batera horri buruzko dokumental bat sortu dugu eta datozen asteetan ikusi ahal izango da “HELMHOLTZ BI HIRI, BI ORGANO” dokumentala.

3-ZERK ERAMAN ZAITU FILM LABUR BAT EGITERA? NOLAKO ESPERIENTZIA IZAN DA?
Aspaldi nuen ideia hau buruan. Uda batean gidoia idatzi ondoren, ordurako lortuta nituen irudi eta film analogikoekin film laburra egitea pentsatu nuen, baina hori ez zen posible izan. Beraz, nire irudiak grabatu behar izan nituen eta, ondorioz, proiektu bat sortu zen. Lagunekin ideia partekatu eta talde on bat osatzea lortu nuen; Etor Larrañaga, Iker Etxeberria, Asier eta Eneko Balzategi bergararrak, Josu Margusino abadiñoarra eta Ander Larrañaga gatzagarrekin batera. Hutsetik hasi behar izan genuen. Baina erronka handi bat izateaz gain, oso lan interesgarria izan zen. Askotan komentatzen dut, TURNOKA oso diru gutxirekin baina gogo handiarekin egindako lana dela.

4-ZER TOPATUKO DU IKUSLEAK “TURNOKA” FILM LABURREAN?
TURNOKA umore puntu batekin kontatutako 8 minutuko lanari buruzko istorio bat da. Deba bailaran bizi garenok oso ondo dakigu zer den txandaka edo errelebotan lan egitea. Bestalde, film labur honek lan mota desberdinak daudela erakutsi nahi du. Ia guztia Bergaran filmatuta dago eta nolabait, ikusizko eragina sortu nahi du, dialogorik ez du eta. Balza anaiek ekoitzitako musikak protagonismo handia hartu eta pelikulatik garraiatzen gaitu. Bestalde, Iker eta Etorren interpretazio-lana nabarmendu nahi nuke, itzelak dira!. Etorrek ekoizle gisa ere lan egin du nirekin.
5-KORONABISURAK KOLPE LATZA EMAN DU KULTURAN, NOLA IKUSTEN DUZU ETORKIZUNA?
Egia esan, pandemiak gogor jo du kulturaren mundua, eta oraindik ere hala jarraitzen duela esango nuke. Etorkizuna oso oparoa izango dela uste dut, lan asko sortzeko denbora eman baitu. Eta horiekin guztiekin gozatzeko unea iritsiko da!
6-ZERGAITIK DIRA BEHARREZKOAK LABURBIRA BEZALAKO EUSKARAZKO FILM LABURREN
ZIRKUITUAK?
Uste dut oso beharrezkoak direla film labur hauek ahalik eta publiko gehienarengana iristeko. Hedapen bide handi bat sortzaileentzat, gozada bat. Oso ondo legoke horrelako gehiago egotea!

 

Aitor 010 21 TURNOKA Kartela V3