Martxoko ekintzak AIDAU-n

IMG20220302191515

Kaixo familia:

Martxoa ere pasa zaigu jada. Ekintza ugari egin ditugu hilabete honetan: martxoak 8 ospatu dugu, Azkabaneko ihesaldia ihes gela egin dugu, korrika pasa dela ospatzeko ekintza ugari egin ditugu, musikaren eguna ospatu dugu, ipuin kontaketak izan ditugu, sukaldaritza errezeta goxoak prestatu ditugu,…

Hemen dituzue ekintza ezberdinetako argazki batzuk!

Apirilean ikusiko dugu elkar.

2 1646765361120 16467654583881 16480612860563 1648464532670 1648464532826 1648464532888 1648464532924 1648464533039 1649077496940 1649077497067 1649077497251 IMG20220302191515 IMG20220316175345 IMG20220316180515 IMG20220323180845 IMG20220323192804 IMG20220401172809 IMG20220401172823 IMG20220401182815

Erramu Zapatuko zapixen salmenta

ZAPIEN KARTELA KALEAN_page-0001

Datorren asteazkenetik aurrera Bergarako kaleetan izango gara Erramu Zapatuko zapiak saltzen. San Martin plazan edo Irala kalean aurkituko gaituzue hurrengo ordutegian:

Asteazkena-Osteguna: 18:00-20:00

Ostirala: 18:00-22:00

Zapatua: 10:00-13:00

 

Gerturatu eta eskuratu zurea!

ZAPIEN KARTELA KALEAN_page-0001

 

Udaleku Irekietarako lan poltsa

UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA_001
Jardun Euskara Elkarteak, udaleku irekietan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa zabalduko du:
-Kurrikulumarekin batera, tituluak eta Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria (dokumentu horren bitartez sexu-izaerako delitu eza egiaztatzen da) bidali behar dira.
-Maiatzaren 28an egingo den formazio saiora etortzea derrizgorrezkoa izango da Udaleku Irekietan lan egiteko.
UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA_001

Bergara Oinez 2022

20220331_100956
Martxoaren 31an abiatu dugu Bergara Oinez ekimeneko lehen irteera JARDUNEk antolatuta. Eguraldia lagun 35 pertsonek parte hartu dugu. Gaurko ibilbidean KORRIKARI keinua eginez ibilbide lasaia egin dugu Euskal musikaz animatuta.
Hurrengo irteera Apirilan 28an izango da goizeko 10etan Agorrosinetik irtenda.
20220331_100956 1648722205272 1648722205267

BERGARAKO EAJ PNVk HERRIA INMOBILISMORA ERAMATEA LEPORATU DIO EH BILDUREN GOBERNUARI

– Jeltzaleek azken 3 urteak atzerakada eta geldialdi gisa kalifikatu dituzte. – Pandemiaren ondoren, gobernuak ez du jakin Bergara aurrera ateratzen. Egiten ari diren gauza bakarra aurreko legegintzalditik zetozen proiektuak “tiratu”, besterik ez, Labegaraieta eta Zubitxa, adibiderik garbienak

– EH BILDUko udal gobernua argazkirako, soilik, ari da lanean; kanpainan daude, promesa asko eta exekuzio gutxi

EH BILDUko gobernuak ez du jakin pandemiaren osteko egoerari erantzuten eta herria berpizten, gauzatzen ari diren bi proiektu indartsuak -Labegaraieta eta Zubitxa- aurreko legealdiko proiektuak dira, gainerako guztia geldituta daukate, jeltzaleen ustez.  Planen legealdia dela diote jeltzaleek: 9 plan baino gehiago, 185.268,68 euroko aurrekontuarekin. “Oraindik ez dute bakar bat ere exekutatu, ez dituzte konpromisuak betetzen, eta legealdia amaitzen ari da”.

Jeltzaleek gaineratu dute udal gobernuak, beste behin, agindutakoa eta oposizioarekin adostutakoa betetzeko duen ezintasuna eta kudeaketa ahulezia. Izan ere, 2022ko aurrekontuetan 13 lerro adostu zituzten jeltzaleek gobernuarekin eta, oraindik, ez dute bat ere bete. Akordioaren lerro gehienak 2019tik datoz, esaterako, hileta zibilen zerbitzua, Boluko maldaren egonkortzea, jolas parke estalia, edo San Joxepeko arreta arinen zerbitzua, besteak beste, martxan egon beharko liratezken proiektuak dira, baina oraindik garapenean edo martxan jartzeke daude.

Gaineratu dute, San Joxepeko eguneko arreta zerbitzuaren kasuan EH BILDUren gobernua egiten ari den erabilera. “Proiektu hau, EAJ 2021ko aurrekontuetan proposatu zuen eta EH BILDUk bere egin du, horra hor oposizioarekin lanketarako duen borondate eza. Tamalez, EH BILDU kanpañan dago eta oposizioaren proiektuak berengatzen ari da bere irudi ona saldu nahia. “Kanpañan daude, irudia garbitu nahian, baina exekuziora pasatzeko garai da, 3 urtetan erabat geldituta izan dute herria”.

Konpromisoak ez betetzearen adibidea ere bada terrazen ordenantzak; izan ere, 2021eko ekainean egindako agerraldian urte amaierarako behin behineko kale okupazioaren ordenantza idatzita izango zutela esan arren, oraindik ez da iritsi. “Oso beharrezkoa dute ostalariek ordenantza eta, baita obariak ere, pandemiaren eraginaren ondorioei buelta emateko”.

Bergarako EAJ PNVk legealdi hasieratik ekarpenak egiten aritu da: pandemia garaian hainbat lan lerro identifikatu eta mahai gaineratu zituzten; aurrekontuetarako ere hainbat proiektu jarri dituzte mahai gainean, baina ”momentuz guztiak mahai gainean jarraitzen dute”. Aurreko astean, antolakuntza batzordean 2021ko likidazioaren berri eman zen, bertan aurkeztutako dokumentuaren arabera gutxienez 1.300.000 euroko gerakina izango dute erabilgarri 2022 (ekainean jakingo da zenbateko zehatza). Beraz, EH BILDUk eta EAJ PNVk elkarrekin 2022rako hartutako akordioak betearaztea eskatzen diete jeltzaleak, elkarlana bultzatuz.

Laburbilduz, jeltzaleen ustez, argazki asko eta mami gutxiko legealdia da, planen legealdia. Arlo askotan atzera pauso nabarmenak dira, jeltzeleen esanetan, aurretik eginda zegoenetik tiratu da ezer gutxi gehituz.

(*)BEZ Barne

GOIENAko irudia

Maite Agirre

EAJ PNVko Udal taldeko bozeramailea

Bergaran, 2022ko martxoaren 30ean