KORRIKAko Trivialeko Irabazleak

22-Korrika_tokikom_700x700
2022ko KORRIKARI amaiera eman genion pasa den domekan eta, modu berean, KORRIKAren inguruko tribialean parte hartzeko aukera ere amaitu zen.
Asko izan zarete parte hartzaileak eta, oinarrietan esan bezala, sari ezberdinak banatu dira galderak ongi erantzun dituzuen arteko zozketan.
Edizio honetako irabazleak honako hauek dira:
LH: Julen Baez
DBH/Batxilergoa: Ane Arrieta eta Maria Aramburuk osatutako taldea.
18 urtetik gorakoak: Mertxe Laskurain, Amalia Albeniz, Blanca Ezenarro eta Cristina Aguirrek osatutako taldea.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak irabazleei!!
22-Korrika_tokikom_700x700

Herri Urrats 2022

HERRI HURRATS 2022

AEDk, Loramendik eta Jardunek autobus bateratua antolatu dugu, maiatzaren 8an, Senperen ospatuko den Herri Urratsera joateko. Autobusak Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran egingo ditu geldialdiak. Txartelen prezioa 12€ izango da, 10€ bazkideentzat, eta maiatzaren 5era arte izango da hauek eskuratzeko aukera!!

HERRI HURRATS 2022

“Hitzen ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa

KARTELA Musika eskola

“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.

Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak eta musiak eskolak lagunduta “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroa maiatzaren 10ean, asteartea, burutuko da Bergarako musika eskolako aretoan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean.

Ikastaroa dohainik da.

Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da (Errotalde jauregian, 94376361/605712569 telefono zenbakia edo jardunkultura@topagunea.eus helbide elektronikoan).

• Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?

• Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?

• Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

• Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?

Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.

Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!!KARTELA Musika eskola