






Gaurko saiua udaberri giruan murgilduta hastiaz gain, gordofobia eta eskatu bariko iritzixei buruz tertulixan ibili […]

Datorren maiatzaren 24an, asteartean, arratsaldeko 18:30ean Irizar Jauregian, Garbiñe Larrea izango dugu sortu duen “Sendabelarrek dakitena” liburuaren aurkezpena egiten.
Liburuak sendabelarren munduan murgiltzeko eta landare hauen erabilerak ezagutzeko aukera zabala eskaintzen digu.
Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu gerturatu zaitez liburuaren arukezpenera!


Podkast honetan ere hiru elkarrizketa batu ditugu, Dorleta Kortazar, Izaro Toledo eta Mikel Azkarate Askasuari […]

Gaurko saioan Txinbon bisita izan dou Bergarako skate park berrixan inagurazioa aitzakia moduan erabilita, Eduren […]

Aurtengo Pentekoste jaietarako hilebete pasa baino falta ez den honetan bagatoz, beste urte batez, zapi eta lema lehiaketarekin!!
Gaurtik maiatzaren 18ra bitartean izango duzue zuen proposamena bidaltzeko aukera. Beti bezala, Jardun Euskara Elkarteko bulegora bidalita zein jardun@topagunea.eus-era idatzita aurkeztu ahal izango dituzue zuen diseinuak.
Oinarriak:
– Bi lehiaketa egongo dira: alde batetik, marrazkia lemarekin eta bestetik lema soilik.
– Edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki edota lema aurkeztu ditzake.
– Marrazkietan bi kategoria egongo dira: haurrena (12 urtetik behera) eta helduena (12 urtetik gora). Lema berriz, jasotako guztietatik bakarra aukeratuko da.
– Marrazkiak, zuri-beltzean, A4 formatuan aurkeztu behar dira.
– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa.
– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da. Baina lema bakarrik aurkezteko aukera ere badago.
– Ez da onartzen inolako irudi sexistarik edota estereotipo sexistekin zerikusirik duen mezu, irudi edo bestelako elementurik.
– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia/lema, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak.
– Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 18 (asteazkena)
– Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – Udal liburutegia) edo jardun@topagunea.eus helbidera bidali beharko dira.
– Sariak: Helduen marrazkia:100€
Haurren marrazkia: 60€
Esaldi onena: 40€
– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.
Aurreko urteko irabazleak:



Mahai jokuei eta bestelako kontu frikiei buruzko irratsaioaren 47. atala. Edukia: Golden Raspberry Razzie sarien errepasoa. Omenaldi txiki bat Motoo Abiko-ri, Doraemon-en egileetako bati, pasa den apirilaren 7an zendu zena. Beste egilea Hiroshi Fujimoto zen, 1996-ko irailaren 23an zendua.

HAUS OF BEATS 302 Aste hontako promoetan… / This week promos… Harvey Mackay, Tilman Robinson […]
Badirudi poliki poliki lehengo ohituretara bueltatzen ari garela.
Apirilaren 23an, 75garren sketchcrawla ospatzen zela eta, Iruñean egon ginen marrazten lagunez inguratuta. Plazer bat izan zen aspaldikoak berriz ikustea eta berriak ezagutzea.
Hemen lagatzen dizkizuet egindako marrazki batzuk.
Santo Domingoko azokan hasi ginen euria eta hotzaren babesaren bila.
Atertu zuenean eta eguzki izpi batzuk aprobetxatuz Santo Domingo inguruan ibili ginen gero. Bertan peña baten urteurren jaia ikusteko aukera ere izan genuen.
Bueltarako eguna berriro grisa bihurtu zen eta etxerako bidean euria mara mara harrapatu gintuen.