
Azken momentuan lotutako saioa

Azken momentuan lotutako saioa

HAUS OF BEATS 304 Aste hontako promoetan… / This week promos… Jakob Mäder, Shoko Igarashi, […]

Asteburu honetan Txapliguko haur eta hezitzaileek Espejon egongo dira. Eguraldia lagun, motxila esperientzia ugariz beteta bueltatu dira.


Kaixo PORRA GIRO zaletu guztioi. Ostiral honetan, maiatzak 6, 2022ko GIROA hasiko da Budapest hirian.
Jakinarazten dugu, Beragarako txirrinduzale talde batek bultzatuta eta LOKATZA Txirrindulari Eskolaren laguntzarekin hasiak garela PORRA GIRO-a antolatzen.
Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Hungriako hiruburuko irteeran. 21 etapetan, Budapest-etik Verona-ko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, maiatzaren 29an izango delarik.
Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, maiatzak 7-ekoa (Larunbata) izango da.

PORRA-ko baldintzak, ohiko formatukoak izango dira:
Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, maiatzak 7-ean (larunbata) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.
GIROKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)
Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.
Giroaren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porrako irabazlea izango da. Hala ere, lahenengo 5 sailkatuek saria izango dute.
NON jaso APOSTU PAPERAK??
BERGARA>>
Ostiralean (maiatzak 6), arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko 18:00 eta 20:00 bitartean
Larunbatean (maiatzak 7), Irala kalean berriz ere mahaia izango da apostuak bete ahal izateko eguerdiko 11:00 eta 14:00-ak arten.
ANTZUOLA>>
Igandean (maiatzak 7), Koxkor tabernan mahaia izango da apostuak bete ahal izateko eguerdiko 11:00 eta 14:00-ak arten
ELGETA>>
Larunbatean (maiatzak 7), Ozkarbi Elkartean mahaia izango da apostuak bete ahal izateko eguerdiko 11:00 eta 14:00-ak arten
Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.
Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!
Laister arte
PORRA GIRO-ko ANTOLATZAILE TALDEA
– Begarako EAJren ustez, mugikortasun plana berandu iritsi da, eta bertan azaltzen diren datuak ez datoz bat egungoekin; “izan ere, 2017 eta 2018ko datuetan oinarritzen da zati handi batean, 5 urte pasatu dira. Ez dira egungo datuak”
– Dokumentu hau irizpide politikoekin aurreikusitako esku-hartzeen inguruko gogoeta da, eta ez erabaki politikoak hartzeko oinarriak jasotzen dituen dokumentu teknikoa
Dagoeneko 3 urte daramatza EH BILDUk gobernuan eta oraindik ez du garatu bere osotasunean mugikortasun plana. Bergarako EAJk 2019tik Mugikortasun planaren zain dago; izan ere, orduan, 2020 aurrekontuen lanketan, aparkalekuen beharra mahai gaineratu genuen, baina “zain egoteko eskatu zigute eta orain, 2 urte beranduago, eta legealdia amaitzear, planaren zirriborroarekin gaude, inongo irizpide- ekintza zehatzik gabe. Legealdi oso bat galdu dugu” aipatu dute jeltzaleek.
Mugikortasun planaren zirriborroak 17.908 euroko aurrekontua izan du. 5 ardatz zehazten ditu: oinezkoen mugikortasuna, trafikoa, garraio publikoa bizikleta eta aparkalekuak
Oinezkoen mugikortasunaren inguruan, hainbat konturen artean, Zubiaurre eta Martokuan dauden zailtasun eta eragozpenak aipatzen ditu planak. Bergarako EAJk 2020ko aurrekontuetarako proposatu zuen bi auzo hauen eraberritzearen proiektuaren idazketarekin hastea, tamalez, oraindik ez da hasi, “eta, planak arrazoia eman digu”.
Jeltzaleen esanetan, bidegorrien atalean ere hainbat hutsune daude. “Hiru urte daramatzagu eskatuz, herriko bidegorrien sarea amaitzea, baina oraindik pendiente jarraitzen du autobus geltokitik San Antoniorako zatia eta gainera, planak ez du zehazten” . Jeltzaleen ustez, beharrezko proiektua da herriko bidegorrien sarea amaitzea. Gainera, jakin badakigu, Antzuola -Bergara lotunea datozen urteetan egingo dela, beraz, ezinbestekoa da herriako sarea amaitzea.
Trafikoaren inguruan, planak 2018ko datuetan oinarritzen da. Jeltzaleen ustez egungo datuekin egin beharko litzateke azterketa, errealitatea egunez egun aldatzen baita. Ikerketaren arabera 2017tik 2019ra bitartean aparkaleku libreak % 10 izatetik % 3 izatera pasatzen dira, auto kopurua berriz ez da jeisten, beraz horrek esan nahi du, ez dagoela aparkaleku nahikoa eta ondorioz, kotxeak herrian bueltaka dabiltzala aparkaleku bila.
Aparkalekuen inguruan, hainbat proposamen egiten ditu planak; Oxirondoko plazatxoa parkinerako erabiltzea edota ordainpeko TAO ezartzea. Planaren proposamena “azpiegitura berriak sortu baino, kaleko aparkalekuen kudeaketa eragikorra egitea proposatzen du, aparkaleku sistema ordainpekoa izatea, alegia”, besteak beste.
Urteak daramatzagu lurazpiko aparkalekuaren beharra azpimarratzen eta, herritarrek arlo honetan ere zeresana dutela ere argi dugu. Izan ere, 2022ko aurrekontuetarako herri galdeketa egitea proposatu genion gobernuari “herritarrak erabaki dezatela aparkalekuaren beharra dagoen bai ala ez partaidetza prozesu demokratikoaren bidez”. Baina, BILDUren gobernuak ezezkoa eman zigun, planaren aitzakia hartuta. “Dagoeneko plana eskuartean daukagu, orain ekintzetara pasatzeko ordua da”. Jeltzaleek EH BILDUren gobernuari ondorengo galdera luzatu nahi die: zer egingo du Alkateak aparlekuen gaia konpontzeko? Aparlakekua? Ordainpeko TAO ezarri? “planetatik akzioetara pasatzeko ordua da, legealdia amaitzear dago eta planak besterik ez ditugu eskuartean, ez dago erabakirik ezta ekintzarik definituta, ez gai honetan, ezta ganontzekoetan ere”, azpimarratu dute jeltzaleek.

Argazkia: GOIENA
Maite Agirre
EAJ PNVko Udal taldeko bozeramailea
Bergaran, 2022ko maiatzaren 4an

Mahai jokuei eta bestelako kontu frikiei buruzko irratsaioaren 48. atala. Edukia: Frikikeria batzuk bota ondoren maiatzaren 4a dela-eta, Dominion jolasa aurkeztu dugu.

Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea.
3 astean behin taldean elkartu eta euskarazko irakurgai labur bat irakurriko dugu. Irakurgaien artean euskarazko eleberri zati bat edo gai ezberdinei buruzko artikuluak egongo dira. Honela, parte hartzaileen hiztegia aberasteaz gain elkar komunikatzeko euskara erabiliko da.
Izena emateko azken eguna: maiatzak 16 Osintxuko liburutegian.


Gaurko saioan. Marina Juaristi, Eli Dominguez Ndank ndank. Andoni Mikelarena, Biziola (goierri) Mikel Garate

HAUS OF BEATS 303 Aste hontako promoetan… / This week promos… The Pale faced Family […]
Kaixo familia:
Apirilean zehar ekintza ezberdinak egin ditugu AIDAUn. Hemen dituzue argazki batzuk:
