“Alcarrás” filmaren emanaldia Seminarixoan

284157584_10166621551495161_1721468368025767047_n
Egun on,
Arraroa izan daiteke Jardun euskara elkarteak euskaraz ez den pelikula bat gomendatzea… baina egia esanda hizkuntza gutxituen aldeko film bat izanik ezin izan dugu albo batera laga.
Berlineko jaialdia irabazi du, eta pelikulan katalana entzutia gozada bat da.
Gipuzkoako zinema gehienetan bikoiztuta bota arren, Bergaran jatorrizko bertsioaren alde egin da.
Berlinen irabazten duen katalanezko lehen film katalana da; eta azken berrogei urteetan Urrezko Hartza lortu duen lehen espainiar ekoizpena -azkena Mario Camusen ‘La colmena’ izan zen-
Zuzendariaren ustez, “Film guztiek hizkuntza bat eskatzen dute, eta ‘Alcarràs’ ek katalana ez ezik, herri horretan hitz egiten den leridanoa ere eskatzen zuen, nekazarien familiek erabiltzen duten hizkuntza”.
Alcarrás filmaren potentzia katalanez izatea denez, eta tokiko dialektoan hitz egiteak ematen dionez indarra, filmak eskaintzen duen esperientzia osoa izan ahal izateko, jatorrizko bertsioan azpitituluekin ikustea ezinbestekoa da.
284157584_10166621551495161_1721468368025767047_n

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEKO PROIEKTUA ABIAN JARTZEA ESKATZEN DUGU BERGARA, ANTZUOLA ETA ELGETAKO EAJ- PNVko UDAL ORDEZKARIOK, ENERGIA BERDEA ETA 0 KILOMETROKOA IZATEKO.

  • Bertan sortu eta kudeatuko den energia kontsumitzeko ekoizpen berriztagarrien aldeko apustua egitea lehentasunezko  erronka da, gure ustez
  • Hiru herrietako EH Bilduko Udal gobernuek ezer gutxi garatu dute energia berriztagarrien inguruan azken 3 urteetan, eta Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Leintz Gatzagan martxan dagoen EKIOLA proiektua da guretzat eredu. Proiektu horretara edo EKIOLAn bertan antzerako beste proiektu bat sortzea eskatzen dugu lehentasun bezala

Erregai fosilen kontsumotik eguzki energiaren kontsumora eman beharreko pausuak ematea exigitzen diegu jeltzaleok EH Bilduren Antzuola, Elgeta eta Bergarako udal gobernuei. EH Bilduk ez du inolako proiekturik garatu energiaren arloan eta premiaz ikusten dugu herritarrei proiekturen bat eskeintzea. Orain da momentua energia berriztagarrien alde egiteko, Eusko Jaurlaritzatik laguntza asko daude eta gure udalerriek ere  lurren kudeaketak egin ditzakete proiektu hauek garatzeko. Horretarako lan asko egin behar da, noski, eta gauzak argi eduki eta argi azaldu.

Leintz bailarako udaletxeek, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagak, Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundearekin,  Mondragon taldearekin, eta Goienaren laguntzaz EKIOLA proiektua sortu dute eta hau da gure eredua. Kontuan izan behar dugu bailaran kontsumitzen den energiaren % 95 baino gehiago kanpotik datorrela eta zati handi batean jatorria, gainera, erregai fosilak direla, alegia, jatorri ez berriztagarrietatik eratorritakoa. Horregatik guztiagatik, trantsizio energetikoari ekiteko ordua dela adierazi nahi dugu gaurkoan, Leintz Bailaran egingo duten moduan: proiektu aurrerakoia, berdea eta 0 kilomentrokoa sortuz.

Proiektu honen helburua bazkideak/herritarrak instalazio fotovoltaikoen jabe izatea da, eta kontsumo elektriko zati handi baten baliakidea den energia-bolumena sortzea; beste modu batera esanda, kanpoko energia iturriekiko mendekotasuna murriztea eta energia berdearen alde egitea, hori da benetako apustua.

Sortuko litzatekeen kooperatiban gutxienez 400 etxebizitzek parte hartzea eskatuko luke, horregatik kooperatiba bakoitza herri baten baino gehiagotan jartzea aukera bat izan daiteke; Antzuola, Elgeta eta Bergarak bat eginik posible izango litzateke.

Leintz bailaran dagoeneko martxan dagoen proiektua urte betean erabilgarri egongo da, eta gure udalak berriz, atzera geratzen ari dira, energia berdeen alde egiteko. Gure herrietan ere instalazio hauek jartzeko aukera aztertzea eskatzen dugu berriz ere, hiru herriak elkarlanean jorratu beharreko gaia, energia berriztagarriak, 0 kilomentrokoak.

Antzuolako EAJ PNVko Bozeramailea: Basili Ormazabal

Elgetako EAJ PNVko Bozeramailea:  Aintzane Oiarbide

Bergarako EAJ PNVko Bozeramailea: Maite Agirre

Bergaran, 2022ko maiatzaren 26ean

XXXI.UDABERRIKO JAIA – MUSIKA EGUNA

Bergarako Musika Eskolak 39 urteetan zehar heziketa musikala eskaini die bergararrei.

Ibilbide luze honetan, herriko talde musikalekin elkarlanak garrantzi handia izan du. Horrela, elkarlanean, sortu zen duela 33 urte UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA.

Jai honek bere eboluzioa izan du eta aurten, bi urte eta gero, pandemiaren baimenarekin, berrikuntzekin gatoz: 

Musika auzoetara eramango dugu eta ondoren erdigunera joango gara.

Herriko musika taldeen partaidetza ere izango dugu eta bertako ikasle eta gurasoak ondorengo ekitaldietan parte hartzera (kantuan, dantzan…) gonbidatzen zaituztegu:

-11:00 Musika auzotan:

  • Kantu Jira trikitilariekin: Matxiategin (kayak taberna parean)
  • Dantza Jira: San Antonion
  • Biolin eta Tronboi taldeak: Bolun

-12:30 Kontzertua San Martin plazan

-13:15 Plaza Dantzak