Lehen elurrak eta lehen ogiak batera.


Ostegunean hasi ginen lehen ogi enkarguak jasotzen.

Horretarako, Azokako Arantxarenean jaso genuen ogia. Okina, laster azkar batean Elosurako joan etorria egin zuen elurraren beldurrez.

Ea txoro haizearen beroarekin lasaiago ibiltzeko aukera dugun eta zorrak kitatzen hasteko aukera dugun.

El precio de un pimiento.

RTVEko El Escarabajo Verden ondorengo dokumental hau ikusi dut.
Batetik interesgarria delako eta bestetik bloga eguneratu eta gainontzekoon iruzkinak eta partaidetza xaxatu asmotan nabilelako bidaltzen dizuet.

Hemen ataltxo bat:



Hemen dokumental osoa:
http://www.rtve.es/television/20101116/escarabajo-verde-19-11-2010-vale-pimiento/371480.shtml

Lehen Txangoa

Azaroak 21 bete duen honetan bisita egin diegu gure baserritar eta okinari.

Lehenik eta behin Ubera aldean ibili gara. Ondoren Elosu aldera joan gara Okinari eta bere labeari bisita egitera. Ostean, bileratxoa egin dugu. Azkenik, eta batzar on guztiek bezala sabela bete dugu Elosuko salda beroarekin, okinaren ogi gozoekin eta gazta apur batekin.

Eskerrik asko denoi!!


Baratzean azalpenak entzuten.

Okinarenean...



Urbera


URBERA (Uberako Auzo Elkartea), Uberako bizilagunek osatutako elkartea da. Guztira, hamasei kide gara oraingoz, baina etorkizun ez oso luzean, kide gehiago izateko esperantzarekin gaude.

 

Auzo Elkartearen sorrera 2010. urtearen hasierarekin bat etorri da.

 

BERPIZTU programaren bitartez dinamizazio proiektua martxan jarri da auzoan, eta bertako auzotarrok elkartzeko beharra sentitu

dugu. Beharrezkoa da hainbat ekintza auzoan burutzea eta bertan ilusioa piztea.

 

Horrekin elkarlanean hasi gara, Berpiztu Ekintza plana definitzen eta lehentasunak zehazten. Zerbitzu, azpiegitura, kultura eta bestelako gabeziak auzoan identifikatzen gabiltza eta hauek bideratzeko bidea  egiten hasiak gaude dagoeneko.

 

Bestalde, ekintzaren bat edo beste ere burutu dugu auzoan dagoeneko, eta inplikazioa handia egon da auzotarrengan. Baina  oraindik ere bide luzea egiteko dugula somatzen dugu.


Uberako Historia

1927ra arte Elgetaren menpe egon zen, baina orduan Bergararekin batu zen, Angiozar auzoarekin batera. 1625eko Lope de Isastiren idazki batean Elgetako auzotzat aipatzen du. Dirudienez, Urbera du berezko izena, auzunearen ondoan batzen baitira gero San Juan ibaiarekin elkartuko diren lau errekatxo. Hauetako hiru ubide herriaren hornidurarako hartuta daude.

Auzolanean aritu izan dira bertako bizilagunak auzoa txukundu nahian. Hala estali zuten pilotalekua eta baita ingurua konpondu ere. Garai bat omen zegoen "Etxebarriurruti" baserriaren aurrean. Gaur egun, Egurbidetxiki baserrian jasota dituzten harri-hondar batzuk besterik ez ditugu ezagutzen.

Uberako eliza

Demografia

           

161 biztanle ditu gaur egun

Uberako biztanleria
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
141 140 143 147 147 150 143 143

Kokapena

Bergaratik Elgetarako bidearen alde bietan bananduta dago, eta biztanlerik gehienak baserrietan sakabanatuta. Uberako kale-gunearen ondoko muino batean dago San Paulo eliza. 220 metroko garaieran kokatuta dago.

Ubera auzoak bi auzune ditu (Ubera errekak banatzen dituena): Izotz Zeharra eta Agirre Egia.

Izotz Zeharra auzunean, adibidez, baserri hauek daude: Bolu, Egurbide, Egurbidetxiki, Etxebarriurrutia, Goenetxe...

Agirre Egian, berriz: Agirrebeña, Anduri, Errementarikoa, Olañeta...

Ubera (Euskal Herria)
Ubera
Ubera
Ubera (Gipuzkoa)
Ubera
Ubera
Ubera (Bergara)
Ubera
Ubera