Bergarako BasHerri Taldea 2012-04-25 17:32:00


Gure taldekide den GORKA Arrasateko Harreman Bidezko Merkataritzako Elkartean hasi da lanean koordinatzaile bezela. 
 
Beren helburuak bi dira:
 
  • Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuaren filosofia eta oinarriak sustatzea.
Bidezko Merkataritza egungo ohiko merkataritzarekiko alternatiba bat da, bertako irizpideak ez dira soilik zenbait agente ekonomikoen irabazietan oinarritzen, bertan irizpide sozialek eta ingurumenekoek  dute pisu handiena. Betiere, Ama Lurra zainduz eta pertsona guztien zerbitzura egonez. Informazio gehiago erantsitako triptikoan.
 
  • Bidezko Merkataritzako produktuak Deba Goieneko pertsonengana iritsiarazi.


Gure taldekide den GORKA Arrasateko Harreman Bidezko Merkataritzako Elkartean hasi da lanean koordinatzaile bezela. 
 
Beren helburuak bi dira:
 
  • Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuaren filosofia eta oinarriak sustatzea.
Bidezko Merkataritza egungo ohiko merkataritzarekiko alternatiba bat da, bertako irizpideak ez dira soilik zenbait agente ekonomikoen irabazietan oinarritzen, bertan irizpide sozialek eta ingurumenekoek  dute pisu handiena. Betiere, Ama Lurra zainduz eta pertsona guztien zerbitzura egonez. Informazio gehiago erantsitako triptikoan.
 
  • Bidezko Merkataritzako produktuak Deba Goieneko pertsonengana iritsiarazi.
Lantzen gabizen lan ildoak bi dira ere:
 
            Denda finkoa:Arrasateko Eroski Koop.ak utzitako denda bolondresek egiten dituzten txanden bidez mantentzen da.
 
-   Denda irekia: Bidezko Merkataritzako produktuak nahiz bere filosofia eta pintzipioak ahalik eta pertsona gehienengana iritsi asmoz ondorengo ekintzak burutzen dira:
* Eskoletan tailerrak
* Enpresetan: vending makinak, opariak…
* Deba Goienean: azokak, kontsumo taldeak…
 
 
"Denda irekia"-ren lan ildoa jorratuz, Bailarako Kontsumo Taldetara produktu hauek eskaintzea nahi dugu.
 
Info gehiago egiten ari garenaz:
 
Gorka Martinez.
 
  634418596
  Bidezko Merkataritza Debagoiena / Comercio Justo Alto Deba
  HARREMAN Denda: Hiper Eroski Barrio Musakola  943770078

Egubakoitzak kartzelan III

Badator Egubakoitzak kartzelan, maiatzeko ostiraletako gauetan kartzela zaharreko kanpo eszenatokia kontzertu edota ikuskizun lasaiez betetzeko asmoz sortutako egitasmoaren hirugarren edizioa.

Aurreko edizioen balorazio oso baikorra egin dugu eta hortik irten da hirugarren hau antolatzeko indarra. Aurreko bi hilabetetan gaztetxeko patioa leku magiko batean bihurtu zen eta bertan kartzela zaharrera etortzeko ohitura ez dutenak ere gerturatzea lortu genuen, guztion artean atmosfera berezi bat sortuz. Oraingoan ere ez dira kandelak, kafea, txokolatea, tonika eta lanparak faltako.

Aurreko formatuari eutsiko diogu, kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira, inoiz baino puntualago eta kontzertu guztien sarrera hiru eurokoa izango da. Emanaldi guztiak bergarako irrati libretik, Txapa irratitik igorriko dira zuzenean 97,2 FMan eta www.txapairratia.org atarian.

Hemen daude bidaia honetan lagundu gaituzten musikariak: (Mezu amaieran proposamen guztien nondik norakoak)

(Pentekoste jaiak direla eta maiatzak 25eko kontzertua hurrengo astera pasa dugu, ekainak 1era)

Txertatutako irudia 1

Kartela handiago ikusteko

Maiatzak 04 – Anari eta Joseba Irazoki

Anari belaunaldi eta mugimendu guzti baten isla da. Aurkezpenik behar ez duen bakarlaria, kultuzko arrakasta. Azkoitiarraren musikak aingurak altxa eta barruak dantzatzen dizkizu, irla bilakatzen zaitu. Amua ez da txikia. Kartzela zaharreko aspaldiko laguna den Anari bakarlari formatuan arituko da kontzertu berezi bezain interesgarri honetan.

Joseba Irazoki hamaika aurpegidun musikaria da. Zaila da berako bardoaren ibilbidea laburtzen: Onddo, Do, Atom Rhumba, On Benito, Rafa Rueda eta hamaika kolaborazio mota guztietako proiektuetan. Gutxi dira kantutegi tradizionala modu esperimental eta berritzailean jorratzen ausartu eta bizirik irteten direnak, konbikzioz eta zorotasun koherentez idatzitako bidaia da Irazokirena, bakarrik zein taldean, beti du zerbait oparitzeko prest.

Maiatzak 11 – Estankona eta Bertso-tavern

Borja Estankona musikari gazteak gertutik eta sentimenduz abesten du. Adinez gaztea izan arren, esperientziadun artista da Estankona. Gutxiago gehiago dela erakusten duten horietako bat, Egubakoitzak kartzelan-eko gauerako ondo lagunduta etorriko den arren.

Bertso-tavern proiektuan, izenak aurreratzen digun bezala, bertsoak dira erdigune. Bertsoen oinarritik ordea, musika eta erritmo biziko hitz jario musikatua sortzen da, bertsolaritzaren irekidura beste behin ikusgarri utziz. Tabernatik haitzulora zortziko txikian. Manex Agirre, Ander Solozabal eta Julen Zulaika dira proiektu honen atzean dauden artistetako batzuk.

Maiatzak 18 – Jon Gurrutxaga eta Giranice

Blues eta rock erritmoak odolean daramatza.Txikitatik bizi izan du musika. Entzule bezala, lehenik, eta kantari eta bateria-jotzaile moduan, ondoren. Musikazaletasu-nak irratira eraman zuen eta irratiari dion maitasunak, kazetaritzara. Arima Beltzarenak egin zuen eta Jon &Sugramas taldearekin aritu ondoren, bakarlari moduan etorriko da kartzela zaharrera.

Eremu oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dira proiektu berri honetan. Kanta berean erritmo eta matiz aldaketa bortitz zein leunak uztartzen dituzte melodia batek gidaturik. Mezu baten ordez, egoera bat transmititzeko helburuarekin egiten dute iturri oso desberdinetatik edaten duen musika instrumentalista. Honetarako, rockean oinarritzen diren gitarren gainetik bibolin batek gidatzen du kantaren ildoa. Beraiengan ohikoa izan ez arren, erronka onartu eta formatu akustikoan ariko dira edizio honetako bitxikerietako bat izanik.

Ekainak 01 –  Mara-mara eta Markos Untzeta

Mara-mara proiektuaren bi erpin nabariak Igor Arzuaga (Aurrez mara bezala aritu zena egubakoitzak kartzelan-eko azken edizioan) eta Luis Vil zinemagile eta musikari ospetsua dira. Biei artista zerrenda nabarmen bat gehitzen zaie proiektu berri honi gorputza emanez.

Markos Untzeta herrialde anglofonoetan hezitako musikaria da. Ingalaterran igo zen lehen aldiz taula gainera. Londres eta inguruko hirietan ibili ez ezik, Bahametara ere iritsi zen bere gitarrarekin. Euskal Herrira bueltatzean berriro euskaraz idazten hasi zen.Bere musikak garbi erakusten du zein den bere bidea: pop-rock estiloa, blues-folk ukituekin. Eta zeintzuek izan duten eragina berarengan: Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen, Van Morrison…

Kandela eta musika artean ikusiko gara,
Bergarako gazte asanblada

Aratusteak, “Ai Amatxo!”


Aratusteak ez dira ez Corte Ingles edo Bazar Txinatarrenasmakizun bat, historia handiko festak dira gurean. Horren adibide, aurreko ostegunean herriko kaleetan ikusitakoa. 2011ko aratustetako kontzertuan berreskuratutako tradizioek, herritarrak txunditu zituen, eta aurten kalera bueltatu dira. Bergararrok berriz ere Ostegun-gizen eguna ospatu genuen, gazte zein helduek, tradizioez disfrutatu genuen.
Kontzertuari helduz, erronka handia zen aurtengoa. Hunkigarria harmailen irudia eta izugarria denbora gabe eta talde ez profesional batek lortutakoa. Dena primeran atera zen. Eskerrik beroena zaleei eta hilabeteetako lanarekin musika, antzerkia eta dantza elkartzen dituen musikala posible egin dutenei beste urte batez.
Aurtengoan ere 4 buru horiei herritar zein kanpotar artisten laguntzaz osatutako 180 lagunen lan eta ilusioa batuz, mugarik ez dugula erakutsi dugu. Zorionak! Esperientzia berria zen askorentzat, baina elkarlanak ikuskizun borobil bat aurkeztea ahalbideratu zigun. Plazer bat, benetan, izandako taldearekin lan egitea.
Lana eta ilusioa elkarlanarekin batuz dena lortu daitekeenez, zergatik ez gure metodologia jarraitu? Hasiera guztiak dira zailak, ez da etsi behar, hesiak saihestu eta eman bidea imajinazioari! Ez ahaztu.

Errealitate gordina


Opor kontuak ahaztuta, egunerokora ohitu gara. Bazirudien egoera hobera zihoala, baretzen hasia zela; pentsa, eguzkia ere irten zen bi astez jarraian. Ametsak amets, errealitatea bestelakoa da. Honek ez du amaierarik, epe motzera behintzat. Udalak itota, diputazioak zuloz josita eta estatua zutik mantentzeko arazoekin. Atenasko akropolia jada ondoratze bidean da, ikusiko dugu Alcalako atearekin zer gertatzen den …
Bata bestearen aurka gaizki esaka aritzen diren horiek behingoz lanean hasiko balira, orain gauza hauek kontatzen arituko ez nintzatekeelakoan nago. Baina tira, seguru nago udako bizipen eta momentu zoragarriak gogora ekarriz, arazoei aurre egiteko beharrezko indarra aterako dugula.
Itxaropentsu etorkizunera begiratu beharra daukagu, ziur nago eta, eguberriek albiste pozgarriak ekarriko dizkigutela, mahai inguruan ospatzeko. Bitartean, segi borrokan, eta asko eskatzea ez bada, aurrezten saiatu. Baina argi ibili murrizketa garai hauetan, Sarrionandiari saria ere kendu zioten eta … auskalo zertan gastatzeko.

2011 UDA


Gogoz eta ilusioz hasi dugu uda, urte osoko lanaren ordainsaria jasotzeko asmoz.

Kostata izan bazen ere, Pazkoak iritsi ziren, aurtengoak ere, mundialak. Errekuperatzeko denborarik gabe, San Juanak gainean genituen. Elgetara ere joan behar bisita egitera eta igandean, San Martzial. Urteroko legez, goizean goizetik zelaiak bete genituen egunak eskaintzen digun ospakizun eta jai giroan murgiltzeko; betiko tradizioek arrakasta izaten jarraitzen dute, eta horrela jarrai dezatela. Gutxi ez eta dagoeneko Antzuolarrak ate joka, mairu eta guzti eurak be jai giroan hasteko gogoz.

 San Martinak bitartean, makina bat plazatan arituko gara. Milaka arrazoi daude, aurki itzazue,  jai giroan murgildu eta zentsuz zein errespetuz arituz, ondo pasatzeko, eta suerte pixka batekin, ligatzeko ere!

Lortutako egoera politikoa ere ospatzeko arrazoia da, baina oraindik asko daukagu egiteko. Bizitzeko lan egin, edo lan egiteko bizi? Konplexua, nor berak pentsa dezala, nik behintzat, argi daukat. Gogor lan egin dutelako, uda borobil bat opa diet Aitor Mendizabal eta Mikel Aristiri, Donostia 2016ko taldeari eta nola ez, Bergarako Orkestra Sinfonikoari.

Oporren bueltan izango gara, uda borobil bat izan dezazuela. Ez ahaztu, disfrutatu, milaka arrazoi daude eta!

Bergarako Basherri Taldeko URTEROKO bazkaria.

Aupa.

Felixa bildotsa aurkezten dizuet. Joxemariren bizilaguna da. Bera ere datorren martxoak 4ko bazkarira etortzekoa dela esan digu.

Dakizuen bezala, datorren MARTXOAren 4ean, Basherri taldeko URTEROKO bazkaria ospatu dugu.  Urterokoa izateko noski urteren batean edo bestean hasi beharko gara.

Horretarako, OTSAILA 27a baino lehen etortzekoak zareten-edo adierazi iezaiozue zuen taldeko koordinatzaileari.


Jatekoa, edatekoa eta postrea antolatu nahi badugu zenbat garen jakin beharko dugu.

Gogoratu talde bat ere oinez igotzeko asmotan dabilela..

Komentariorik edo galderarik baduzu, emailez baino, hemen, blogean bertan erantzun iezaguzu eta horrela denontzako baliagarri izango da.