Otsailean badago zer ikusi kartzela zaharrean

Bueltan dira ikus-entzunezkoak kartzela zaharrera!

Bereziki nabarmendu beharrean gaude Joxean´s Hileben film laburra, berau ikusteko aukera izango dugula otsailaren 14ean, horrez gain Txapa irratiko lagunek Zintzilik eta Hala Bedi irratiek berriki argitaratu dituzten dokumentalak ere programatu dituzte, eta gazte asanbladak jai herrikoiei buruzko Izan pirata ikus-entzunezkoa programatu du.

Otsailean zineklubaren esentzia bueltan da kartzela zaharrera, auskalo, agian norbait berotu eta berriro hasten da igandetako zinekluba martxan…

Otsaileko egitaraua:

  • Otsailak 14 – 20:00etan Joxean´s Hileben film laburra eta egileekin solasaldia
  • Otsailak 16 – 19:00etan Zintzilik irratiaren dokumentala eta solasaldia
  • Otsailak 21 – 19:00etan Izan pirata dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua
  • Otsailak 23 – 19:00etan Hala Bedi 30 urte dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia

Imagen

Aspaldiko partez liburu berri bat!

Kulturartekotasuna lantzeko ipuin polita aurkitu dugu etxean. Aspaldi erosi genuen Durangoko azokan baina orain erabili dugu. Aisha eta tximeleta txuria.

Aisharen familia urrunetik etorri da, Aishak ez dauka lagunik, lehiotik begiratzen die auzoko haurrei… Tximeleta txuri batek jarraitzen dio Aishari eta bere desio eta beldurren berri ematen digu. Eskolako lehen egunak egoera aldatuko du.

Aspaldi bloga elikatzeke eduki dugun arren, liburutegira joaten jarraitu dugu eta liburu berri mordoa ezagutu ditugu, Malirekin batera mundu berriak ezagutzen jarraituko dugu!

51eg9nnSGSL._SY300_

25 urte


25, Zorionak

Herrian urteko hitzordu bilakatu den Aratustetako kontzertuak bazuen are garrantzitsuago izateko arrazoirik, 25 urte bait ziren udaletxeko pleno aretoan lehenbizikoz egin zenetik. Nola imajinatuko zuten Alfredo eta konpainiak pantera hark gaur egungo ikuskizunera eramango gintuenik.

Erronka handia egindako ibilbidea kontzertu batean biltzea, 25 urteri musika eta antzezlana jarriz; obrak elkartu eta gidoiak prestatu ikuslearentzat istorio ulergarri bat asmatzeko. Mexiko, Suedia, Venezia, Andaluzia, Amerika... eta itsasoan barrena pirata artean ere ibili ginen bidaia magikoan.

Eskerrak eman udal musika banda eta orkestrako musikariei, Debako Biraka dantza taldekoei, Josu Mugika eta Mirian Merino dantzariei eta Aritzeta abesbatzari. Manu, Mikel, Olatz, Sara, June, Olatz eta Mariñe aktoreei eta antzerki konpainiako Igor, Iosu, Maria Eugenia, Julen, Luisfe, M. Carmen, Juanjo, Martin, Guti, Felix eta gazteen taldeari.

Amaierako ikusleen txalo eta oihuek, bidai magikoa borobildu zuten. Baina hau dena ez zen posible izango Alfredo Gonzalezen pazientzi eta musika, Manu Diazen gidoi eta Jabi Burgosen zuzendaritza gabe. Eskerrik asko eta zorionak hiruroi.

Esaten zuten bai, “Que no se os olvide, Bergara se escribe con B… de Broadway”

Meriendatzera etorri zen tigrea

Malik ekarri zuen etxera liburua. Tigrea azaltzen zen azalean (Malirentzat inportatea!)  eta kalakandrakoa zenez (niretzak inportantea) nik baietz hau etxera eramangou! Ba meriendatzera etorri zen tigrea izeneko liburua asko gustatu zaio bai Maliri bai guri ere!

tiger who came to tea

Istorio sinplea da: Tigre batek etxeko tinbrea jo, sartu, etxeko janari guztia jan eta badoa, agur benur!  Ilustrazioak ere sinpleak… Malik tigrearentzat ditu begiak, Sofiak (etxeko alaba eta liburuko protagonista?) buztanetik heltzen dio, tigrearen gainean jartzen da… bitartean tigreak  Sofia eta amak pretstutako meriendaz gain hozkailuko janari eta etxe guztikoa jaten du. Jeje!

Nere begietatik ikusita nor da tigrea? Zein da atzean eskutatzen dena? Aita etxera etortzean Sofia eta amak kontatu diote tigre bat etorri dela eta ez dagoela jateko ezerre. Sofia txanogorritxuz janzten da eta kalera irtengo dira afaltzera.  Zein da tigrea? Ba al du zerikusirik osaba otsorekin? Sofiaren txano gorria kasualitatea al da edo txanogorritxuri keinua?? Agian ipuin sinpleenei ere bi mila hanka aurkitu nahi dizkiegu, jeje!

Judith Kerr da idazle eta ilustratzailea 1968. Urtean idatzi zuen liburua Alemaniarrak eta Malik bere bizitzaz zerbait jakiteko aukera eskaini digu. Liburua etxera ekarri eta internetek beste guztia egiten du! Gora wikipedia jeje!

http://www.theguardian.com/books/2013/jun/07/my-hero-judith-kerr-rosen

Amilami

Blog hau jarraitu baduzue, jakin badakizue askotan gure alaba aitzakiatzat erabili izan dugula haur literatura ezagutzeko, guretako liburuak hartu izan ditugu … etorkizun batean Maliri kontatzeko. Auskalo agian kontatuko diogu bateren bat, bitartean guk gozatu dugu.

Lamien istorioak, ipuinak, kantuak,… nobela batean josita aurkitu ditugu Amilami liburuan. Malik irakurriko du liburua agian egunen batean (bere ama ere irakurtzekotan da). Nik oso gustora irakurri dut, Lamia bat protagonista duen nobela. Lamien kondaira eta imaginarioa batzen dituena. Nobela aitzakia bat izan dela deritzot tradizioa gaurkotzeko.

Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozolak elkarlanean osatu dute liburua, Gustoz egina. Gurasoentzako tresna lamiak zer diren azaldu ahal izateko. Benetako lamiak eta ez sirenita!

amilamo

Uztaileko kanpoko zinema emanaldiak

Aurten ere estalperik gabeko zinema proiekzioak eskeiniko dira Uztaileko asteazkenetan, gaztetxeko patioan, iluntzeko 22:30ean.

Hemen bergarako gazte asanbladak antolatu duen egitaraua:

Uztailak 03 – Hard Candy
Uztailak 10 – Encuentros en la tercera faseC’était un rendez-vous
Uztailak 17 – En el séptimo cielo
Uztailak 24 – El Violín
Uztailaak 30 – Film laburren maratoia

Ekimeneko kartel minimalista:

zinekluba

ELOSUKO OKEL FRESKUE !!!!!!!


EPA TALDE!!

ZE MUZ DUJUE BERGARAKO BASHERRI TALDIE??

GUK LANIEN SEGITZE DEU ELUSU ALDIEN ETA URRENGO HARAGI LOTIEK UZTAILIEN OKIKOITEU, OAINDIK EZTAKIGU EGUN ZEHATZA JENDIEN ARABERA IZENGO BAITA BAIÑO UZTAILAK 11-15EKO EGUNEN BATEN
 
  
GERO UDA PARTIEN SEGURUNE EZTEU INGO ZE JENTIE OPORRETA ETA JUTEALAKO
 
BERRIZ GERO MARTXA UZTAILLIEN HASIKO GEA BAÑO BIJEN BITARTEAKO LOTE KONGELAUEK OKIKOITEU
 
BATENBATEK INTERESA OKI EZKEP BETI BEZELA EMAIL BAT IDATZI EO DEITU
 
MUGIKORRA: 649713051
 
AGUR BERO BAT DANOI

RIDICULUM VITAE

Memoria dudanetik,  antzerkia  egitera jolasten irudikatzen dut neure burua. Tragedia existentziala. Ondo moldatzen nintzen publikoari negar eragiten. 19 urte betetzerako, espezialista nintzen melodramak egiten; bai eskenatokian eta baita handik kanpo ere. Klown ikastaro bat egin nuen orduan. Bizi osoa atsedenik hartu gabe biharra antolatzen zeraman  kontrolatzaile mirenperfektua, krisialdi batean murgildu zen.  Erraietan  sufritu nuen sudurra jantzita izan nuen lehenengo esperientzia hura; esan nahi baitut nire egoak sufritu zuela. Umorea gizonen kontua zela konbentzituta,  barrea izan zen esperientzia errepikatzera bultzatu ninduena. Eta halaxe, trantze moduko batean sartu nintzen inprobisatzen ari nintzen egun batean.
Gerora  jakin nuen, ia hamar urte beranduago, feminismoari  esker neure burua hobeto ezagutu nuenean.  Eskenatokia eremu publikoa zen, hau da, historikoki maskulinoa. Ni, emakume jaio nintzen baina ez ninduen  halako xehetasun hutsal batek  adoregabetu. “Sudur trabestismoan” urteetan aritu eta gero topatu nuen ezohiko eskola bat: Bataclown. Norbere buruaz barre egiten ikastea proposatzen zuen eskola honek. Baina, nor nintzen ni? Emakume gizena, Euskal Herrian jaiotakoa, irakasle lanetan aritzen zena eta tragedia biziki maite zuena nintzela erantzun nion neure buruari.
Eta guzti honetaz barre egiten hasi nintzen. Bereziki askatzailea suertatu zitzaidan emakume izatearen kontzientzia izanik hartaz barre egitea. Erabateko probokazioa zen gainera ikuspegi sozial batetik begiratuta. Feminista bilakatu nintzen bat-batean.  Askatasun betea ahalbidetzen zidan pailazoak. Eme jaio nintzen eta emakume izateko hezi ninduten. Sudurrari esker ikasi nuen heziketak huts egin zuen alderdi haiek guztiekin sufritu ordez, barre egiten.
Ederra eta desirazko objektu hauskorra izatera (pre)destinatua banengoen ere, emakume estetikoki dibergentea nintzen (eta naiz) ni, neure desio propioak (desegokiak maiz) zituena. Etxeko betebehar amaiezinen ondorioz haurtzarotik goizegi  erbesteratua, jolasa lanbide bihurtu dut eta plazera eta barrea nire kredo.  Perfektua izateko entrenatua, nire baldarkerien kantitatea, kalitatea eta asmoa perfekzionatzen joan nintzen. Eskola garaiko jolas orduetan mutilek ia erabat okupatzen zuten jolastokiaren ertzetan gatibu egotetik, munduan zehar ibiltzera eraman ninduen sudurrak.
Gaur gaurkoz, oraindik ere, batzuetan, alaba ona, ama ona, emazte ona, irakasle ona, hiritar ona … izateko tentaldiak izaten ditut. Erru guztiak neure gain hartzen edo zoriontsu izan beharrean arrazoia nik daukadala frogatzen tematuta atzematen dut nire burua. Halakoetan, sudurra jantzi eta dena ahazten zait.

HAURRENTZAKO KONTATZEA

Ipuinak entzuteko adinik badago?  Baietz  erantzuten du jende askok. Ipuinak umeteriarentzat dira. Nire burua kontalari moduan aurkezten dudanean (pailazo bezala aurkezten dudanean okerragoa da), lanbide honen inguruko  aurreiritzi guztiak agertzen dira maiz: “Ui… ze polita! Haurrei ipuinak kontatzea…! “ Adinean … Seguir leyendo