Ekainak 17: Zibergara + Etxepare RAP

Etxepare

Martitzenean arratsalde ezberdin baterako proposamena hilaren 17.ean Bergarako Kartzela Zaharrean:

18:00ean:  Zibergararen inguruko aurkezpen eta tertulia txiki bat, eskuartean zer dugun azaltzeko.

19:00ean: Etxepare Rap. Imanol Epelde Zarauztarraren proposamen berritzailea euskal literatura erritmo garaikideekin.

 Zibergara: urtebete kontakizuna saretzen

Zibergara Donostiako Eraldalab-en

Zibergarakoak Donostiako Olatutalka barnean Bakalhau mugimenduak antolatutako EraldaLab laborategian izan ginen zapatuan.

Bertan elkarrizketa interesgarri asko izateaz aparte, Hardware Librearen inguruko tailertxo bat eta hitzaldi labur bat eman genuen. Hemen aurkezpena:

Erretenak: Y belaunaldia eta kulturgintza

Izenburua: Erretenak
Egileak: Kepa Matxain eta Ander Bolibar
Urtea: 2014
Iraupena: 34′

Nolako kezkak dituzte Y belaunaldikoek? Sentitzen al dute beren burua belaunaldi bateko kide? Zer iritzi dute kulturgintzako problematika orokorrez? Nola bizi dute transmisioaren gaia, edo tradizioaren berrikuntza, edo lehendik datorren fluxuari segida ematea?

Yo no soy tonto!

Yo no soy tonto! Mediamarketen iragarkiak nazka ematen badizu, Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren Augustoren botila ipuina gustatuko zaizue! Maliri gustatu zaio!  Lau aldiz jarraian kontatu behar izan dio Mirenek!! Aita eta amari ere bai, gustatu zaigu! Kontsumokeria absurdoaz, tonto izateaz, sinpletasunaren balioaz, imaginazioaz! Pooozik irakurri dugu eta irakurriko dugu aurrerantzean ere!  augustoren botila