
Gaurkuen, burua musikaz beteta daukogunez pasatako asteburuen eraginez, ildo beretik jarraiketia erabaki dogu: Azkena Rock […]

Gaurkuen, burua musikaz beteta daukogunez pasatako asteburuen eraginez, ildo beretik jarraiketia erabaki dogu: Azkena Rock […]

Mahai jokuei eta bestelako kontu frikiei buruzko irratsaioaren 50. atala. Edukia: Frikikerixa ugari gonbidatuekin 50. irratsaio berezi honetan eta agendari begirada azkar bat. Beste 50 gutxienez bai, ez?

Gaurkuan be gure xelebrekerixekin gabiz, gure inguruan bizi dien txorixen inguruan zeoze ikasikou. Batez be […]

HAUS OF BEATS 307 Aste hontako promoetan… / This week promos… Classic Me, Lux Prima, […]




HAUS OF BEATS 306 Aste hontako promoetan… / This weeks promos… Jinje, The Balek Band, […]

Aroztegi aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langile bila gabiltza.
lanpostuaren baldintzak:
– Hilean 35 ordu (aste bat lana eta beste bat jai gutxi gorabehera)
– Lanaldiaren ordutegia:
o Astelehenetan itxita
o Asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara
o Larunbatetan 12:00 – 14:00 / 18:00etatik 20:30etara
o Igande eta jai egunetan: 12:00 – 14:00
– Bereziki harrera eta zaintza lanak egitea.
– Euskaraz ondo moldatzea idatziz eta hitz egiten.
– Uztailean hasteko, abuztuan ere aretoa zabalik dago. Kontratuaren iraupena Udalarekin hitzarmena iraun bitartean.
Norbait interesatua badago bidali kurrikulum-a jardunkultura@topagunea.com helbidera ekainaren 16a (egun hau barne). Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara.


Bergarako Musika Eskolak eta Bergarako Orfeoiak aspaldi siñatutako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ekintza egiten dituzte elkarrekin.
Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzakoek 13 urte betetzen dutenean bere ibilbide korala bukatzen dute Eskolan, eta abesten jarraitzeko aukera daukate Bergarako Gazte Orfeoian.
Hori dela eta, azkenengo talde honek duen eskaintza eta lan egiteko modua erakusten zaie gaztetxoei, abesten jarrai dezaten.
Bergarako Orfeoi gaztea ezagutzeko helburuarekin, ekainaren 2an, osteguna, Mariaren Lagundiako elizan, arratsaldeko 19:30ean eskainiko dute kontzertua, lehen aipatutako Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzak eta Bergarko Orfeoi Gazteak.
Gaur egun, Bergarako Musika eskolako Haurren abesbatzak Vinaixa Gartzia eta Marije Ugaldek zuzentzen dute. Bergarako Orfeoi Gaztea, berriz, Aitor Garitanok zuzentzen du.
Kontzertuko egitaraua:
BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO HAURREN ABESBATZA
Pianoa: Amaia Urdangarin Perkusioa: Aratz Olabarria
Zuzendariak: Vinaixa Gartzia eta Marije Ugalde
BERGARAKO ORFEOI GAZTEA
Pianoa: Eli Mendiaraz
Zuzendaria: Aitor Garitano
BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO HAURREN ABESBATZA
eta
BERGARAKO ORFEOI GAZTEA
