Gure herriko hormak

Neguko egun hotz eta illun batian, laino gris eta fin batek zoru dana estali zeban. Txorkatillak eta belaunen arteraino nekez ikusi zeikien besteik. Hasieran danak genden nahiko txunditxuta: gasen batek ihes eingo zeban? suteren bat egon da? Sendua zan laino haura, ta umiak bertan korrika eta jolasian ziharduen denpora danian.

Baina egun pare baten buruan auto istripuak ugaritxuz zijoiazen, izan be lurreko ez marra ez seinaleik ezin zan ikusi. Zebra-bidiak ze esanik pez. Kotxien erabiltzia galarazi zan lainuak bertan jarraitxu bitxartian. Baina ikasixaz laino haura iñora etzijoiala, bizilagunak urduritxasun askokin udalai erantzunkizuna eskatzen hasi zien.

Udaletxetik brigadatxua bialdu zan. Egunerokotasunian erabiltzen zitxuen herramintxekin saiatu zien: kaliak garbitzeko kotxiakin bidia zabaldu eta ura bota zeben. Baina ura azpixan geratzen zan. Gero hostuak batzeko haizia botatzen daben makiñiakin saiatu zien, eta hasieran itxura ona zeukan arren, segitxuan bueltau zan lainua bere lekura. Hola ba, aspiradora haundi bat erosi zeban udalak, baina kentzen zeban lainuak lagatako garbitxasuna belaxe betetzen zeban laino gehixauk.

Hillabetiak igaro zien, eta euzkixak zoruik ikutzen etzebanez, hortutan etzan ezer hazten. Eta inok etzeban herriko zuhaitzetan hasitxako frutaik jateik nahi, badaezpada. Laster, asko eta asko herritxik alde eitxen hasi zan eta geratu giñenetako gehixenak maskarak erabiltzen hasi giñan. Bazeguan arrantzaliek erabiltzen ditxuen gerrirainoko praka-katiuska horrek janzten zitxuanik pe.

Herriko airian kutsadura maillian neurketak ein zien. Baina aurreko urtetatik etzan ezberdintxazunik nabari. Larritxasuna hain zan haundixa, munduko leku danetatik ikertzailliak ekarri zitxuela herrira, bertakuak be kanpuan zeren eta, soldata eta tratu duiñau baten billa juanda.

Ikertzailliek ikertu zeben, eta azkenian argixa zala kontua ebatzi zeben. Teilatuetatik gora eta zerutik behera, hor nunbaitx euzki izpixak bihar bezela sartziai laga ei zotzen, poluziñua zala ta. Argitxasun berri horrek beti gurekin egona zan zikinkerixa hori ikusteko gai eitxen gintxuan. Lainua etzan bapatian agertu, gurekin egona zan eta oiñ argi ta zikiñ ikusten giñuan.

Laster, beste herri askotan be agertuz juan zan.

Oiñ, kristalezko horma haundi-haundi-haundi batzuk dauzka gure herrixak. Fabrikak, hormatatik kanpora dare, eta etxiak berriz, barruan. Hormatatik kanpora lainua dago eta horren da laino zikiñ eta altua, euzkixa gure herrixan gainetik pasatzen danian bakarrik ikusten dogula, goizeko 11:00 aldian “Gorlarako horma”-tik urtetzen da, eta atzaldeko 16:00 aldera “Elgetarako horma”-tik sartzen da.

Batzutan, lainotara be urtetzen dogu pixkatian. Hori bai, sekula ez ahaztu maskaria etxian!

[ fon nek ti ‘ka t ]

Fonetikoki nola idatziko litzakeen ikusteko web honen aurkezpena da hau (http://www.aucel.com/pln/transbase.html). Espainierazko hitzak eraldatzen ditu. Adibide gisa:

Capturahttp://www.aucel.com/pln/transbase.html

Euskaraz fonetikaren inguruan jarduten duten lekuak badaude, adibidez: http://www.fonatari.org/ eta bertan aurki dezakegun: http://www.fonatari.org/paginas/eusk/hotsak/hotsak.html.

The Pirate Bay bueltan?

@lasindias ekoek hel-arazi berri duten artikulo honetan thepiratebay.se zerbitzari izugarri famatuaren inguruan irakurri dut. Abenduan bertatik bertara ikusi genuen zela itzali zuten zerbitzaria eta denbora kontadore bat ikus genezakeen web-ean.

Ba, dirudienez, 8 egunetan iritsiko da (orain) beherantz dijoan kontadore honetako bukaerako momentua.

Captura

thepiratebay.se

Ia zer gertatzen dan.

HoloLens

Google-ren glassen inguruan gero eta gutxiago entzuten hasi naizen honetan, microsoft-en apostu berria ikusten dut.

Ez da baina hasiera batetan gauza bera. Ez du ematen kalean erabiltzeko asmoarekin sortutako aparatua.

Ia zela hazten den kontua.

Robolinux

Twitterren ikusi dut herriko linux erabiltzaileen bitartez, makina birtualen bidez windows-en irudiak linux bitartez ordenagailu zahar (eta berrietan) erabiltzeko prestaturiko distribuzioa.

Segurtasuna, egonkortasuna etab. bermatzen duelarik.

http://robolinux.org/

Oso distribuzio interesgarria.

Bergarako Rokodromoa

Kaixo Bergara, kaixo Euskal Herria, kaixo unibertsoa....
 Gure blogg hau gure rokokodromoaren inguruko publikazio batekin aurkezten dizuegu...
Labegaraietako rokodromoa, Euskal Herriko lehenengoetariko rokodromoa da, 1988. urtean inauguratu zena. Garai horretan eskualdeko eta inguruetako eskalatzaile  ugari etortzen ziren bertara entrenatzera, Azpeitia, Durango, Eskoriatza, Eibar....Kuadrilla askok topatzen genuen bertan eguraldi txarra zen asteburutan, jendeak elkar ezagutzen zuen,  orduan gaztetxoak ginen eskalatzaileok, begiak zabal zabal entzuten genituen nagusien Yosemite, Patagonia edo eta Himalayako abenturak....Garai horretan asko jota dozena bat eskalatzaile izango ginen rokodromoan entrenatzen genuen Bergarrak, eta noski eskalatzaileon beharrak asetzen zituen rokodromoa zen.
 27 urte beranduago garaiak aldatu dira, gaur egun 60 bat eskalatzaile gara rokodromoaren erabiltzaileak eta rokodromoak aldaketa batzuk  izan dituen arren, dekadentzian edo hilobirako bidean dagoela esan dezakegu.  Ordutegia, hotza, hezetasuna, zarata...eta Udaletxearen partetik axolagabekeri galanta.
 Ba dira jada, kanpoan federatzen diren eskalatzaileak, Aretxabaleta edo Oñati-ko mendi taldeetan, bertako rokodromoek ordutegi eta baldintza egokiak betetzen dituztelako beraien behar edo bizitzaren
antolaketarako.
 Rokodromoaren arazoei irtenbideak topatzeko lagunak hor ibili dira burubelarri talde edo kolektiboa bat osatu nahian, billerak, asanbleak eginez....baina horrelako gaietan funtseskoa denak fallatu du, elkartasunak eta lanerako konpromezuak.
 Bergarako eskaladorioi dagokigu rokodromoaren alde lan egitea, denok batera, ideiak aportatuz, lan eginez, konpromezuak hartzen. Lan eginez lortuko dugu, merezi dugulako. 1988-2014.......2040an Labegaraietan egongo al gara???
 

Zibergarako Bilera

Urtea bukatu aurretik, Zibergarako bilera bat egingo dugu:

Noiz: Abenduak 20, arratsaldeko 19:00ean
Non: Bergarako Gaztetxeko atean (gero mugituko gara norabait)
Gaiak:

  • Guifi.net update eta Basic Internet
  • Liburutegi digitala eta zientzia fikziozko lehiaketan inguruan zer egin
  • Blogak eta Mokolokom
  • Bakoitzak dakarrena

Animatu eta etorri!

Txapa Irratia internet bidez (Raspberry I)

Irrati libre bateko partaide bazara jakingo duzu internet bidezko emisioa edo streaming-a egonkor mantentzea zaila izan daitekeela. Bergarako Txapa Irratian ordenagailu bat zuten soilik funtzio horretara deditakua, horrek zekartzan haizegailu zarata eta energia kontsumoarekin.

Horregatik, Raspberry ordenagailu txiki bat probatu dugu funtzio hori bera betetzeko. Raspberry-ak ordenagailu txikiak dira merkeak (35 euro), ixilak eta kontsumo txikikoak. Audio sarrerarik ez dutenez USB bidezko audio stick txiki bat gehitu diogu (2 euro). Txukun jartzeko kajatxo baten sartu dugu aparailua.

JpegStreaming-aren konfigurazioa Darkice programa eta Bailbab-eko lagunek utzitako montatzeko puntu bat erabilita egin dugu ondorengo gida hau jarraituta.

Emaitza entzun nahi baduzue sartu txapairratia.org-en!

Bloga itxi edo ez debatean, beste ipuin bat!

Maliri Xune gehitu zaio etxean. Bloga alaba bakarraren izenpean jarraitu edo honi agur esan eta beste zerbait sortu? Zer egin? Hor gabiltza debatean…
Bitartean azken hilebeteetako hit bat. “Hodeiekin dantzan”. Aspalditik ezagutzen genuen, polita bai baina listo, etzigun barrua piztu! Orain maitemindu egin gaitu. Baita Mali ere. Guk izena jarri diogu liburuko protagonistari “Kafe”. Beste pertsonaiek, bakoitzak bere baitan beste ipuin batzuk sortzeko balio dezakete. Ilustrazio bakoitzak beste mundu batzuetara eraman gaitzake. Mateo, Teresa eta Ulises Maliren lagunak ere badira orain! Baita “Kafe”ren oilo txikia ere! Eta zer den jakiteke Chamame kantariak ere maite ditugu bide batez! Teresa Chamame kantaria da Maliri gehien gustatzen zaion pertsonaia…
Liburu polita da  Sari mordo bat irabazi dituena eta gure etxean ere arrakasta izan duena. Vanina Starkoff da egilea eta Kalandrakak argitaratu arren Pamielaren elkarlanarekin euskaraz ere badaukagu! Kulturartekotasuna, elkarbizitza, laguntasuna, garapena, ametsak, bakardadea… puff!!!! zenbat kontu ipuin bakarrarekin landu daitezkeenak.portada.fh11

KLOWN BERTSOZALE ELKARTEAREKIN

BERGARAN, UZTAILAK 25,26 eta 27.

bertso

Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak sorkuntzari begirako formazio tailerra antolatu du, 4. urtez, Oihulari Klown taldeko Virginia Imazekin. “Inprobisazioa eta umorea eskenategian” deritzo tailerrak, eta asteburu pasako formatua du. Uztailaren 4tik 6ra egingo da Bergarako Aibar baserrian (Oihulari Klownen aterpetxean). Izen ematea zabalik dago maiatzaren 30era arte. Taldea osatzerakoan izen-emate ordena hartuko da kontutan, beraz, asmorik duena bixi ibili.

“Inprobisazioa eta umorea eskenategian”

 -Datak:  Uztailak 25,26 eta 27.

-Lekua: Aibar Baserria (Oihulari Klownen aterpetxea)

-Partaideak: bertsolari zein zaleak, 14 kide (emakumeak eta gizonak).

-Matrikula (25 ordu) eta egonaldia (jana eta loa): 100€

*Emakundek diruz lagundutako ekimena da.

-Taldea osatzea: izena emateko ordena hartuko da kontutan, eta aurreko edizioetan parte hartu ez duten kideek izango dute lehentasuna. Emakumeen eta gizonen oreka zainduko da.

-Izen-ematea/ Informazioa:   umorez@bertsozale.com /(+34) 943 69 41 29.